www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lehenagoko Eskualdunak zer ziren
Mixel Elizanburu
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehenagoko Eskualdunak zer ziren , Michel Elissamburu (Asier Trekuren eta Iņaki Nazabalen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

IX
Irakurtzaleak eta irakurtzaleak

 

        Karakoetxeko supasterrean, Eguberri aitzineko arrats batez, bazen jende parrasta hat: irule, koxeatzale, hailgatzale ordenariokoak eta heiekin bertze batzu.

        Josepe zaharra ari zen bere espalakoin herrien gantzolatzen.

        Piarres, hala hala, aizkora gider baten marruxketaz aphaintzen.

        Leonek bazituen behi xilintxa batzu bi usteier edo kolierrer eraxikitzeko.

        Kaminoko Martin, aldiz, hasia zen amak galdegin zazkon lau garlandaren egiten.

        Azkenik hor sartzen da Erlande oihantzaina, prozeberbal bat eskuan, erranez egin zuela bi haritz-ondo gazte pikatu zituen gizon baten kontra.

        Erlande askitto edana zela ageri zen, eta laster pentsatu zuten, haren lehenbiziko elheak aditu zituztenek, hein edo heinka xarrean zela, eta bere gisa mintza zaitekela gau hartan.

        Jende horien guzien erdian, Mariak, etxeko alaba, komuzki ixilik zagoenak, hasi bide zuen suia, eta anhitz emazte den tokian hauskatzaileak edo buhatzaileak ez baitire eskas, hor su hura, edo konbertsazionea, laster phiztu zuten.

        Beraz, Mariak dio: Goizean, abendoko garthen lehen eguna zelakotz, nahi izan dut zortzi orenetako meza entzun, eta gero juan naiz Migelen botigara, zenbait gauza behar bainituen han erosi.

        Kattalinek: Iduritu zaut ikhusi zaitudala juaiten ni josten ari nintzan leihoaren azpitik.

        Mariak: Baditake ikhusi nuzun; bainan ez ahal zare, ni bezala, norbaiti ohartu.

        Kattalinek: Andere Maria, nor dukezu othe zuk ikhusi? Mariak: Botigan sarthu baino lehen, ikhusi dut Florantxa ari zela irakurtzen, burua itzuli gabe, seriosik handienean.

        Ene gogoarekin egin dut naski zenbait sainduren bizi miresgarri bat leitzen ahal zuela; bainan nik bortha idekitzean, xilintxa inharrosi dutaneko, hor frast! ezarri du bere liburua kontuarreko tiruar batean.

        Alegia deus ez ikhusi, egin dazkot ene konplimenduak eta gero hasi gare tratuan.

        Ainesek: Ez ahal dazkotzu hartu nola nahiko gauzak? Mariak: Hartu dut lehenik jipoi baten gaia, eta gero hirur untza zeta hari, arras horia, aitarentzat toxa baten egiteko, bai eta bertze hainbertze zeta blu, moltsa baten egiteko anaiarentzat. Azkenik galdegin ditut bi perla pilixta, gorriak eta xuriak, toxaren eta moltsaren edertzeko. Gauzatto horien guzien saria rnoltsaren edertzeko. Gauzatto horien guzien saria khondatu dutanean, Florantxak tiruarra ideki behar izan du, eta aise dut ikhusi liburuaren titulua, frantzesez Mystéres de Paris, eskuaraz Pariseko Misterioak.

        Xobadinek: itsura ere pullita ahal da liburu hura.

        Joannes-Baptistak: Hain pullita non kondenatua baita Elizaz.

        Tristantek: Hobekiago egin zukeen irakhurtzea bertze liburu hat, izena duena Pariseko urinak. Hau ez da debekatua, eta nahiz borthitzegia den presuna gaztentzat, ona da bederen gizon argitu eta ongi pentsatzen dutenentzat.

        Morde Garakoitzek: Azken liburu hunen autor, justuki famatuak, utzi dauku bertze bat guziek probexuski irakurt dezakeguna; hura da Erromaren usain ona: Le Parfum de Rome.

        Joannes-Baplistak: Azken liburu han atseginekin leithu dut, agertu izan denean; bainan deusetan truk ez nuke nahi leithu kondenatuak diren liburuetarik. Hek dira liburu gaixtoak eta tzarrak.

        Piarresek: Nik jakin nahi nuke zer deitzen ditutzuen liburu gaixtoak eta zoin diren ere liburu tzarrak.

        Joannes-Baptistak: Piarres! liburu gaixtoak dira, liburu heretikoak, edo inpioak, hitz batez, gure Erlijione sainduaren kontra direnak.

        Morde Garakoitzek: Holako liburuak irakurtzen, prestatzen edo atxikitzen dituztenak hobendun egiten dire bekhatu handi batez; (ongi kontu gauza huni) eror daitezke ere eskumikazionearen azpian.

        Joannes-Baptistak: Liburu tzarrak dire laster izpiritua, kontzientzia eta bihotza zikhintzen dituztenak. Halako liburuak ere ez daitezke ez irakurt, ez nehori presta, ez eta etxean atxik.

        Berriz diot, Jainkoari esker, ez ditut egundaino leithu, ez behinere leithuko holako liburu, gazeta edo iskribuak.

        Piarresek: Joannes-Baptista, zorigaizki ez dire jende gazte guziak zu bezain delikatuak. Zer! Badira, irakurtzalesa batzu, zoinek erranen baitautzute, sanfretik handienean, gisa hortako liburuen irakurtzeak deusik ez dakotela egiten.

        Morde Garakoitzek: Gauza hori egia balitz ere, arras gezurra den bezala, guziek jakin behar dugu nehori, giristino xinplen artean, ez dela zilhegi Elizak debekatu liburu baten leitzea. Aphezek berek ez dezakete holako libururik irakurt, non ez duten Erromatik, zenbait arrazoin on dutelakotz, permisione berezi bat izaten.

        Joannes-Baplistak: Oseba jaunak arrazoinekin erran du ez direla egiaz mintzatzen liburu debekatuen irakurtzale edo irakurtzalesa heiek, diotenean ez dutela kalterik batere senditzen.

        Hori hala balitz, miserable heiek ez lukete guti iduri, ixtorioan ikhusten dugun errege famatu bati. Nahi izan zuenean errege harek bere burua phozoinaz hil arazi, phozoinak ez zuen haren baithan egin arras bere efetua, zeren malhurus hark aspaldian hartarik hartzen zuelakotz, jadanik baitzen phozoin datua, edo phozoinean kostumatua.

        Iduri dute oraino, gizon gazte eta neskatxa heiek, gaitz mortal batez hartuak diren eri batzueri.

        Galdegiten badiozute nola diren, ihardetisiko dautzute ez dutela dremendenik sofritzen; eta azken hatsetan dire !!!

        Aiphatzen ditugun irakurtzale eta irakurtzalesa heiek ere, biziak eta sendoak iduri dutelarik, egiazki arimako, izpirituko, kontzientziako ela bihotzeko bizia galdua dute.

        Arima hila da ez badu berekin grazia.

        Izpiritua hila da, ez badaki gehiago egia gezurretik bereten.

        Kontzientzia hila da, ongia eta gaizkia berdin baditu hartzen.

        Bihotza hila da, baldin berthutea bezenbat edo gehiago maite badu bizioa.

        Erlande, ordu artean ixilik zagoenak, nahi izan zuen orduan erran beretarik bat.

        Beraz dio: Jaunak erran duzue oixtian, Elizak dituela kondenatzen bi liburu suerte. Eni iduri zaut phondu horren gainean, bertzetan bezala, behar lukeela Elizak utzi gizoneri libertate osoa.

        Morde Garakoitzek: Adixkidea, solas hori xutik ez dauke zango baten beraren gainean ere. Adi nezazu ongi, othoi, plazer baduzu. Egungo asko gobernamendu zeruetan gora aixatuak dira, zeren emaiten dituzten zer nahi libertate suerte, bai eta gaizkiaren beraren egiteko libertatea.

        Bizkitartean nehor ez da orai artean hetaz errenkuratu, zeren debekatu duten bethi jendeak phozoindatuak izan diten gizon gaixto batzuez. Gehiago erran dezaket...

        Gobernamenduek ez dituzte farmazierrak uzten nori eta nola nahi phozoin batzuen emaitera.

        Aitzitik, farmazien hok bortxatuak dire, prekozione suerte guzien hartzera, saldu behar dituztenean erhauts, edari eta pomada suerte batzu jenden inprudenki hil edo leher arazteko gai litezkenak.

        Bada, asko phozoinek gure gorphutzari heriotzea ematen badute, ez da gutiago egia, jadanik erran dugun bezala, liburu gaixtoek eta tzarrek dituztela arimak hil arazten.

        Beraz, mila aldiz laudagarri da, Elizak, arimen kontserbatzeko egiten badu lurreko gobernamenduek egiten dutena gorphutzen beiratzeko, bai eta gaztigatzen baditu, pena izpiritualez, arimen phozoindatzaileak, justiziak garrazki punitzen dituen bezala gizoneri phozoin emaileak.

        Martinek: Aditu zituztet mintzatzen farmaziez eta farmazianoez; bainan iduri zaut ez dela behar sobera fidatu liburu batzueri farmaziako edo farmazianoen erremedio batzueri baino gehiago.

        Joannes-Baptistak: Martinek arrazoin du. Bainan behar bada ez daki nola Ozimandiaz deitzen zen Egiptoko errege batek fondatu zuenean hango lehen biblioteca deitu zuela: Arimako erremedioen tresorra. Egungo asko liburuteien aitzinean behar laiteke ezarri izkribu hau: Arimako mila phozoinen botiga.

        Zer lastima ez da ikhustea Eskual-Herriko biblioteketan beretan, Errepublikako gobernamenduak igorri asko eta asko liburu arras tzarrak, eta hartakotz Elizak kondenatuak. Estonatzeko da nola, liburu heien tituluiak xoilki ikhusi eta, ez dituzten jin ziren bideaz gibelerat igorri, edo, ez bazitezken gibelerat igor, zertako ez dituzten, zerbait gisaz kukutzen edo gordetzen.

        Esperantza dugun bezala, egun hobeagorik jiten bada Frantziarendako, surat, surat, beharko dire aurthiki eta han erre liburu hek. Arte huntan, herriko gizon errespetagarri eta autoritate suerte guziak, elgarretara bildurik, har ditzaztela izariak, liburu madarikatu heiek nehortaz irakurtuak ez diten izan.

        Eskualdunen artean holako gauza baten ikhustea ezin konprenditua eta ezin jasan daitekena da.

        Herri bakotxean ahal da bederen gizon bat dakiena holako eta holako autoraren obrak kondenatuak izan direla Erroman, eta beraz ez dela zilhegi heien leitzea.

        Badire autor hotarik zenbait, zoinen iskribu guziak, bainan guziak, kondenazionearen azpian direnak.

        Ez ditut izendatuko biga baizik, biak gure denborakoak; hek dire: Alexandre Dumas eta Georges Sand.

        Azken hau emazte filosofa eta tzar bat zen. Berriz ere diot, ez duela deus egin irakurt dezakegunik.

        Izpiritu edo talendu handia zuen; bainan, debruak bezala, gaizkiko. Ongi gaztea nintzen erraten zutenean, Madama Georges Sand separatu zela bere senharrarenganik.

        Erraten ere zuten denbora hartan, emazte izateaz dolu ukhan balu bezala, bazabilala, bederen zenbait aldiz, gizon gisa bezti. Ez dakit pantalonekin, xenilarekin, xapel luzearekin ibiltzen zenean, ekharzen ere zituen fabore eta mustatxa postixak.

       

        Xobadinek: Bertzenaz, izate hitsa zen agertuko! Ezen bizarrik gabeko gizonak ez du guti iduri arraxinazko gandera bati eta haren argiari.

        Piarresek: Nola emazte bizar dunak iduri baitu gure landetako kardua edo sasiko lapharral!...

        Joannes-Baptistak: Orakatik ere, jakiten dutanean egin dutela, nola herriki Akademia batean, emakume haren obren laudorioa, bai eta dutanean ikhusten gazeta edo liburu batean haren hitzetarik zenbait, xotina heldu zaut berehala, eta senditzen dut ene baithan phizten ez dakit nolako kolera, haren eta hura mintza arazi nahi dutenen kontra.

        Leonek: Orai artean ez zarete mintzatu liburu debekatuez baizik; bainan, nik nahi nuke jakin zer behar den phentsatu berrikari edo gazeta batzuez, zoinen fama ez baila aiphatu liburuenena baino hobeagoa.

        Morde Garakoitzek: Liburu debekatuez erran diren gauzak erran daitezke, eta erran behar dire, gazeta hetaz. Onak ez badira, ez daiteke heier abona, ez hek eros numeroka, nehork ez ditu behar irakurtu, prestatu, etxean atxiki edo kontserbatu.

        Martinek: Badire, ordean, gizon batzu diotenak ezkila edo zainu bat baizik aditzen ez duenak, ez duela aditzen soinu bat baizik; bi soinuen entzuteko behar direla bi zainu entzun.

        Bertze hitzez, diote nahi dutela kestione guzietan jakin zoin arrazoin diren alde, eta zoin diren kontra.

        Morde Garakoitzek: Kestione tratatuak gazeta hetan balira gauza dudazkoen gainean, deus ez laiteke erratekorik.

        Errana den bezala, In dubiis libertas; bainan nehori ez zaio zilhegi, Erlijioneko zimenduen izkribuz atakatzea, ez eta izkribu gaixto heien irakurtzea.

        Erlijioneak emanak ditu, mila miliunetan, bere frogak, dela dibinoa edo zerutikakoa, eta zorigaitz beraz norbait altxatu nahi bada Jainkoaren eta zeruaren kontra.

        Morde Tristanek: Kusia jaunak eman arrozoin horien ondotik erran dezakegu oraino Leonek aiphatu dituen gizon heiek, gauza suerte guziak irakurtzeko estakuruan, leitzen dutela on baino hala ez den anhitz gehiago. Ez da estonatzeko heien izpiritua, kasik bethi, bada gezurrerat edo faltsutasunerat itzulia, eta arrarozki egiaren alderat. Heien izpiritua sekulan ez da xuxen, bainan bai bethi trebes, makhur gelditzen.

        Zenbaitena bi plegutan dago, hartzen duela batean ongiaren aldea, bertzean gaizkiarena. Gutiz gehienek ez dute arrazoinamendu onik, justurik, ez Erlijionearen, ez gobernatzen gaituzten gizonen, ez eta zozietatea dabilan moldearen gainean.

       

        Leonek: Erabili ditutzuen solas horietarik guzietarik net aiseki athera dezakegun egia hau da: gure aitzinekoek ongi arrazoin zutela gazeta edo berrikari guzien bazterrerat uztea, denhora zutenean bakharrik leitzeko familian, zenbait liburu on, hala nola Testament zaharra, sainduen bizia, JesusKristoren imitazionea, gizonaren lau azken finak, etc.

        Igande arratsetan leithuko zuten, supasterrean, almanaka gezurtia, jakiteko heia zer anonzatzen zuen heldu zen asteko, ala izanen zen iguzkia, ala uria.

        Almanaka, orduan, orai bezala, hain maiz tronpatzen zen, non gaizoak, egin arazten baitzuen irri farra, irri gozo onik.

        Martinek: Lehenago ez zen ikhusten jaunik baizik gazeta eskuan. Bizkitartean, zortzian behin haren leitzea, on dela, iduri zaut, bai eta abantailos, jakiteko erresurnako eta herri-inguruetako harat-hunatak eta herriak, bai eta bihiaren kabalen eta asko gauzen prezioa merkatuetan.

        Bainan, egun guziez berrikari bat eskuan ikhusten diren ofiziale eta nekhatzale hatzuek, iduri dute gezurketa dabiltzala, edo, lanean ez ari nahiz ez dakitela nola denbora pasa.

        Xobadinek: Martin ez da sobera berrear irakurtzalen adiskide, eta nik ere erran nahi dut ez dezazketala begien bistan sofri neskato gazeta irakurtzalesak eta gutiago oraino hetarik zenbait itsusi, izilka eta gordeka roman deitzen omen diren liburuak leitzen dituztenak. Gizon gazte guziek jakin behar lukete halako neskatxak hobeago direla hartzeko baino uzteko.

        Piarresek (irriz): Zer arrazoinen gatik bada hori, Xobadin, ez ahal zaitu nihork konprenditzen.

        Xobadinek: Aie! zer haurra hizana, Piarres! Ezagutzen duk gure auzoko emakume gazte bat. Mintzo nuk Filipinaz. Habil goizetan haren etxerat. lkhusiko dituk, berant juanik ere, bazter guziak xahutzekoak, haurrik ttipienak arras zikhinak, bertzeak beztitzekoak.

        Juan den astean goiz batez senharra jin zakonean lanetik haskariterat phorru edo baratxuri salda egitekoa zian, bai eta zarthaina suan ezartzekoa.

        Eguerdietan ere maiz kozina erostekoa dik, eta phentsa zak zoin goxo diren ahoan ilharrak eta azak gordeinak direnean.

        Hik ez dakik ongi, Piarres, ama familiako edo emazte menaiuko batek baduela lanik aski goizetan eltzearen edo marmitaren erosarazten, bere etxearen eta bere haurren garbitasunaren egiten; gero behar dik ari galtzerdi zilhoen bethesten, arropa urratuen josten, hitz batez zahar aphaintzen.

        Horiek oro egiteko dituelarik ikhusten dutanean Filipina gazeta eskuan, leitzen, eman nezokek gibeletik su.

        Piarresek: Guardia emazu holako lanik egin!

        Xobadinek: Ago deskantsuz, Piarres, hik ez nik, ez ditiuk erraten ditugunak oro egiten.

        Etxerat juan baino lehen, behar deat eman kontseilu on bat.

        Lagun bat hartzeko deliberatzen dukanean, har ezak norbait, hi bezala arrunki bizitzen dakiena eta kanpo lanetan hi bezala artzeko on dena. Jakin ezak ere, abisu zuhur eta on hauien beren ematen hire adixkideeri, ez dezaten erhoki edo zoroki egin, orai duela zenbait denbora, herriko gizon gazte batek egin duena.

        Harrek hartu dik, bere iduri ergeltsa hat, zakielakotz brodatzen, piano jotzen, musikatzen, bai eta gazeta eta roman leitzen...

        Hobe zukean harendako hartu balu dakiena pear bat uren ekhartzen, xurikiten egiten, ogia eta arthoa orhatu eta labearen berotzen, azkenik bokhetaren egiten.

        Errak, errak, gora gora, Piarres, guzieri uzteko bederen gazeta eta roman irakurtzalesak.

        Piarresi, gisa hortan mintzatu ondoan, Xobadinek erran zuen konpainia guziari: Jainkoak digutzila gau on bat! Etxerat noha, ordu baitu.

        Guziek harrek bezala egin zuten, eta Karakoetxeko sukhalde handia eta ederra hustu zen.

 

aurrekoa hurrengoa