www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lehenagoko Eskualdunak zer ziren
Mixel Elizanburu
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehenagoko Eskualdunak zer ziren , Michel Elissamburu (Asier Trekuren eta Iņaki Nazabalen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

X
Santa Riktruda, eskualdun, eta haren familia guzia saindua da

 

        Karakoetxeko supasterrean ardura jende berak ziren. Hortakotz ez dire zeren izenda.

        Gau hartan azkenik Xobadin zen ethorri, eta hura sukhaldean sarthu orduko, arratseko othoitza eta arrosarioa akhabaturik, bakotxa bere lanean hasia zen.

        Gau ona orori desiratu eta, atheratzen zuelarik Xobadinek liho xorroin bat sakelatik, itzultzen da muthilaren alderat eta erraten dako: «To, Piarres, jo ezak liho xorroin hori, badik idor aire bat».

        Piarresek irriz dako ihardesten: Ardura egiten dautzut lan hori; bainan nola saristatu gogo nuzun erran behar dautazu.

        Xobadinek: Ago ixilik haurra, hiltzen naizenean utziko deat athorra oihal bat.

        Piarresek: Bisaia! Ez duket berehala zure athorra oihala, ezen behingo atso zare zu segur Xobadin. Orokatik ere bizi zaite luzaz, guziek hori desiratzen dugu.

        Mariak: Batere dudarik gabe.

        Denbora berean Joannes-Baptista sartzen da sukhaldean bere usaiako liburua edo sainduen bizia besapean.

        Konpainiari agur egin ondoan, galdegiten du heia atseginekin duten adituko egun guziez egiten den irakurtzea.

        Kattalinek du ihardesten deus ez duela lakhetago nola sainduen ixtorioaren irakurtzea edo irakurtzen aditzea.

        Morde Garakoitzek du, bere aldetik, adiarazten deus ez dela abantailosago nehorentazt, Eskritura Sainduaren irakurtzeaz kanpo, sainduen bizien leitzea baino, Karako-Etxean arrats guziez egiten den bezala.

        Partikularzki haurrak loriatzen dira ixtorio heien aditzen, eta dira ere ekharriak bethi, beren adin gaztean ikhusten eta aditzen dituzten gauza guzien egitera edo bederen urrunetik imitatzera.

        Nork ez daki nola egun batez Santa Teresa, oraino arras haur ttipia zelarik, eta Rodrigue, haren anaia, hura ere adinik tendreenean, athera ziren etxetik eta eman bideari, joan behar zirela erranez lege gabeko jenden herrirat, han martir hil eta xuxen xuxena zerurat heltzeko?

        Kreatura gazte eta inozent heiek urhats horietan abiatu ziren, zeren irakurtzen aditu baitzuten, edo berek irakurtu, anhitz martiren bizia eta heriotzea.

        Beraz, heien osaba batek bidean hatzemanik, eztiki eta baliakatuz, itzularazi zituen etxerat.

        Gure bi haurrek orduan beren baratzean egin zituzten hi etxolatto, bederen han bere bizia iraganen zutela, ermittauek bezala, othoitzean eta meditazionean, ez zezaketenaz geroz odola ixur here Jainkoarendako.

        Morde Garakoitzek akhabatu zuen Santa Teresaren biziko ixtorio hori erranez: «Haur gazte baten bihotza ezko guritu baten pare da, eta ezko hark bezala, har ditzazke zer nahi marka, seinale edo inpresione.»

        Morde Tristantek: Hortakotz, kusia jauna, haurrek ez lukete, ez aditu, ez ikhusi behar deus onik baizik.

        Joannes-Baptistak: Arrazoin beraz, aita ama prudenten haurrak dire komuzki haur onak. Nik egun irakurtu dudan familia saindu baten ixtorioak net ongi frogatzen du egia hori.

        Kattalinek: Atseginekin ginezake, Xobadinek eta nik, ixtorio hura entzun zure ahotik, bainan mintza zaizkigu eskuaraz; badakizu guk frantses arras guti dakigula.

        Joannes-Baptistak: Borxatua naiz goraskodanik hastea ene ixtorioa.

        Dagobert, Frantziako errege batek, formatu zuen erresuma ttipi bat, Karibert deitzen zen bere anaiarendako; bainan Karibert hil zenean, nahi izan zuen, erresuma hartako probintzia gehienak berriz beretu, nahi Kariberek utzi zituen hirur seme.

        Eskualdunak altxatu ziren aita galdu zuten hirur printze hauien alde, eta orduan zuen igorri Dagobert erregeak, gure arbasoen kontra, armada bat ikharagarria, edo berdin ongi errateko, hamar armada ttipi, bakotxa bere jeneralarekin.

        Hamar tropa heien guzien jeneralen jenerala deitzen zen Xadoing.

        Jeneral hetarik hat bentzutua izan zen Xuberoan, edo bertzenaz, sabantek uste dutenaz, Salbatoreren eta Mableren artean.

        Arimbert jenerala Eskualdunek han hil zuten. Xadoing puxantak bazituen bere azpiko anhitz duke, konte eta markes, eta hetarik bat zen Adalbaud, Douai deitzen den hiri batetako dukea. Gazte, gaztea zen, kalitate ederrenak zituena, merezimendu handitakoa, eta horiek baino gehiago dena, giristino ona, khartsua, pietatez bethea, hitz batez saindua.

        Gure herrirat jin eta ikhusi zueneko Riktruda, Eskualduna, hura bezala familia handi batetakoa, berthute giristinozko guziez beztitua, edo osoki sainda, nahi izan zuen haren eskua galdatu.

        Elgarrekin esposatu eta ukhan zituzten lau haur, osoki heiek iduriak, edo sainduak.

        Elizako, Martyrologe izena duen liburuan, edo sainduen herronkan ezarriak izan dire seiak: San Adalbaud, aita; Santa Riktruda, ama. San Mauronte, semea, eta Santa Glothesenda, Santa Aldesenda, Santa Isoie edo Eusebia, hirur alabak.

        Familia handi hori uros bizi zen, aisa da konprenditzeko, noiz eta ere Adalbaud Dukeak jin behar izan baitzuen, bere hiritik, gure herrietako alderat.

        Piaia hartan hil zuten, ez dakigu non, ez eta nork hil zuen. Guk dakiguna da Santa Riktruda, gazterik alharguntsa gelditu zela, lau haur arras ttipirekin. Ez zuen nahi izan, deus ere gisaz, bertze esposik hartu, nahiz erregeren gortheko zenbait jaun puxantek galdegin zuten.

        Gure saindaren kontseilari eta gidaria San Amand aphezpikua zen. Aphezpiku harrek egin zituen bi misione Xuberoan, bai eta ere naski Baxe-Nabarren, lehena 633an eta higarrena 663an. San Amand izan da beraz Xuberotarren apostolua, nola, bi ehun eta berrogoi bat urthe berantago, izan baita San Leon, Laphurtarrena.

        San Amandez bertze alde baziren bertze saindu batzu laguntzen zutenak Santa Riktruda bere abisuez: hetarik bat zen San Riquier, abadea, edo izen hori bera ekharri izan duen komentu batetako superiora.

        Santa Riktrudak saindu hari zion bathaiarazi Mauronto bere semea.

        Egun batez San Riquier jin ondoan bere bisitaren egitera alharguntsa sainduari, eta harekin jainkozko gauzez mintzatu ondoan, abiatu zen bere komenturat itzuli behar zuela, eta bere zaldirat iragan zen.

        Santa Riktruda, Mauronto ttipia besoetan, athera zen bere jauregitik, sainduaren laguntzeko zenbait urhatsetan, oraino hola egiten den bezala, norbait nahi denean ohoratu. Gazteluko bertze jendeak ere jin ziren bortha aitzinerat.

        Separatzeko azken hitzetan zirelarik, ama sainda harrek nahi izan zuen haren seme inozentak ukhan zezan San Riquieren benedizionea, bai eta harenganik musutto bat.

        Hortakotz eman zuen haur maitea bere eskuetarik sainduarenetarat.

        Zaldiak senditu zueneko karga berri, batere phisua ez zen hau, abiatu zen, bainan poseitua, bat batean izan baliz bezala, zalapartan, jo harat, jo hunat, jauzi handi batzu eginez eta bere hortzak erakutsiz, norbaiten ausikitzeko bezala.

        Ixtorio hau khondatu duten autorrek erran dute, eta hek errana aise sinhesteko da, ifernuko izpiritu gaixtoek ikhusiz zer gerla San Riquiek egiten zeien, eta berdin San Maurontok zer egin behar zakoten, entseiatu zirela heien bien xahu araztera.

        Santa Riktrudak, ikharan bere ume maitea fundi zakion, ez zuen gehiago zaldiari behatzen ere.

        Haren etxeko hortha aitzinean zaudenak ere heia gorazlhasi ziren.

        San Riquiek egiten du hirrisku hortan othoitz bat khartsua, eta hoirra non kausitzen den Mauronto haurra lurrean, dremenden minik gabe.

        Ixtorioak erraten du haurra zalditik jautsi zela xori oraino ez aski lumatu hat, bere hegalak dardarikatuz, emeki, emeki, lurrean pausatzen den bezala.

        San Riquieren zaldia apazegatu zen bat batean, eta abade saindua ereman zuen bere monazteriora.

        Bere ustez izpiritu handia eta azkarra duten gizon batzuek erranen dute haurrak ez bazuen minhartu, hori izan zela, bakharrik errekontru uros bat, edo haren orduko zorthe dohatsu hat, finean, bertze hitzez, hala beharra.

        Arima jainkotiarrek nahiago dute sinthesi san Riquieren eta santa Riktrudaren othoitzer esker izan zela beiratua minhartzetik Mauronto ttipia.

        Iduri zaut gisa huntan mintzatzeko moldeak balio duela hertzea, zoinaren arabera, Jainkoaren plazan behar bailitazke eman errekontrua, zorthea, hala beharra eta bertze holako elhe sentsurik ez duten batzu. Guk zentzurik balin badugu, erranen dugu bethi: «Jainkoak nahi izan edo ordenatu du holako eta halako gauza edo bederen utzi ditu gertha ziten, debeka zitzazkelarik.»

        Morde Garakoitzek: Sainduen bizian, theologalek erakusten daukuten bezala, behar dire bi gauza suerte ikhusi: batzu naturalak, nahiz daitezken behar arras extraordinarioak; bertze batzu egiazki surnaturalak, erran nahiz da Jainkoak heien fagoretan, edo heien medioz egiten dituen mirakuluzkoak.

        Maria, etxeko alabak: Ene nahia litake orai aditzea ixtorio horren akhabantza.

        Kattalinek: Desira hera dutala erratera juan nintzan.

        Joannes-Baptistak: Ez da gaitz zuen bien nabiaren konplitzea.

        Jadanik erran dut nola Adalbaud hil zuten gure herrietarat egiten zuen piaia batean. Haren bizia, osoki edifikagarria eta berthute giristinozko guziez edertua izan zelakotz, jadanik erran dutan bezala, saindu deklaratua izan zen.

        Santa Riktruda, haren esposa, eskualduna, jadanik badakigu, bere haurrak alxatu zituenean, sarthu zen Marchiennes izena zuen toki hatetako monasterioan.

        Hango abadesa edo superiora egina izan zen, eta grado horrekin sainduki bizi eta sainduki hil zen.

        Santa Clothesenda, bere ama bezala, eta haren ondotik, komentu berean abadesazat hautatua izan zen eta kargu hartan ere zen hil.

        Santa Eusebia berdin sarthu zen Hamaiko komentuan, eta han sainduki bizi eta hil zen.

        Santa Aldesenda, arras gaztea zelarik, juan zen zerurat.

        San Mauronto, hirur sainda hauien anaiak, abade gisa zuhurki eta sainduki gobernatu zuen hil artino Breuleko monasterioa. Hil izan zen hirur hogoi eta zortzi urthean.

        Horra, beraz, familia bat zoinaren menbro guziak sainduak eta saindak izan baitire.

        Ez da sainduen ixtorioan familia hori bakharra izan dena sainduz eta saindaz egina.

        San Basilio, Elizako doktor handiaren aita eta ama ziren san Basilio zaharra era santa Emilia. Haren izaba zen santa Makrina, zaharra; haren arreba, santa Makrina gaztea, eta haren anaiak, san Gregorio Nizekoa eta san Piarres Sebastekoa: zazpi saindu edo sainda familia berean.

        San Gregorio Nazianzekoaren ama zen santa Nonna; haren arreba zen santa Gorgonia eta haren anaia, san Zezareo.

        San Ambrosioren anaia zen san Satyra, eta haren arreba santa Marcellina.

        Santa Symphorosaren anaia zen san Amantius; haren senharra zen san Jetulius; haren zazpi semeak: Krescence, Julien, Nemese, Primitivus, Justin, Strateus eta Eugéne, oro martirak.

        Santa Felicite martiraren zazpi seme martirak ziren: Janvier, Felix, Philippe, Sylvain, Alexandre, Vitul eta Martial.

        Morde Garakoitzek: Etsenplu horietarik eta bertze mila holakoetarik ageri da, gutiz gehienetan, aita, ama egiazko giristinoen haurrak, beren burhasoak bezala, onak heldu direla.

        Hemen erran behar dut, lehen bederatzi mendetan, aphezpiku bakotxak bere diozesan ezartzen zituela sainduen herronkan, Jainkoaren zerbitzari handienak edo edifikagarrienak.

        San Udalrich, Bavieran Augsbourg deitzen den hiri batetako aphezpikua, lehena izan zen 993an Joannes XVIen Aita Sainduaz, kanonisatua.

        Geroztik hunat, aphezpikuek ez dute kanonisatzeko podorerik. Aita Sainduek beretzat erresalbatu dute podore hori.

        Juan den mendearen erditsuan Benoato XIVen Aita Saindu sabant handiak, egin izan ditu erregelarik xehenak, zuhurrenak eta zorrotzenak sainduen kanonisatzearen gainean, eta erregela heien arabera egiten da saindu edo sainda baten prozedura, erran nahi da heien biziaren, berthuten eta mirakuluen etsamina.

        Kanonisatzearen aitzinean dugu ikhusten beatifikazionea.

        Beatifikazionea da Aita Sainduak ematen duen dekret bat, zoinaren arabera ohora baititake zenbait eliza eta diozesetan, edo fraide eta serora batzuen ordenetako komentuetan, giristinozko berthute guziak handizki bere bizian pratikatu dituen Jainkoaren zerbitzari bat, eta hil ondoan egin izan dituenak zenbait mirakulu, Elizaz ezagutuak.

        Beatifikatua izan den baten besta egin daiteke, erran dugun bezala, toki batzuetan, meza erranez, eta haren ofizioa kantatuz, etc.

       

        Kanonisatzea da jujarnendu bat, herdin Aita-Sainduak, aiphatu prozeduraren ondotik, ematen duena, ex-cathedra, erran nahi da Eliza guziari, deklaratuz halako edo holakoa, mundu huntan sainduki bizi izan dena, eta mirakuluez bere saindutasuna frogatu duena, zeruan dela, eta heraz Eliza Katoliko guzian ohoratua izan behar dela.

        Sainduen biziak leithuz eta heien etsenplu miresgarriak maiz eta ardura begien aitzinean ezarriz, hek khartsuki othoizten ditugularik, gu ere segur saindutuko gare.

        Santa Ritiruda Eskualduna zela atseginekin ikhasirik, nola haren familiako menbro guziak zirela saindu eta saindak, bai eta Morde Garakoitzen erreflekzione zuhurrak aditu ondoan, Karakoetxerat gau hartan ethorriak zirenak joan ziren, hakotxa bere etxerat.

 

aurrekoa hurrengoa