Arraldea
II Ohitura zarra
Ez nuen neuk ikusi, nire amonari entzun bainion; eta hark ere bere amak ikusi eta berari aditua zuela, zioen. Aspaldikoa da ba, gertaera hau. Hala ere entzun nuenetik josi-josiak ditut nire gogoan Arraldeko haitz-muturrak. Gure Zarautz honetan, orain ahaztutako hamaika ohitura eder eta ikusgarri baziren antzina. Horien artean garbaidunena, ikusgarrienetakoa zenuten. Garbaidunak herriko gizasemeak ohi ziren, ez lekaideak: eta noizean behin, Azpeiti bideko Villa Padierna jauregi aldean gauaz batu ohi ziren. Bakoitza bere bidez, argitzaile bat aldamenean eta burnizko kate sendoak soinean zituela, jauregi haren ingururatzen ziren. Handik hasi eta guziak ibildeuna eginaz, batera herriratzen ziren. Ikusgarria zen gero egun haietan alderdi hura! Herritik gauaren ilunpean hainbat argi sotil agertzen ziren, eta garbaidunen otoitz eta kate-hotsek, itzalgarriagotzen zuten bide hartako ilunpe beltza.
Arraldea |