Arraldea
Nemesio Etxaniz

Iņaki Deunaren irarkola, 1923

 

 

I

Su ondoan

 

      Gau hura, neguan ohi direnez, iluna zen. Aurrean genuen itsasoa olatu biziz eta ekaitz-indarrez harrotua: zerua tximist-orroka: haizea, kale zoko eta leiho-zirrikixtoetan txistuka. Gau hartan etxetik ate girorik ez zen!

      Ni umea ere banintzen artean eta eguraldi beltz hark oso beldurtzen ninduen. Hantxe, afalondoan gaztaina erreak kolkoan nituela, su-ondoratu nintzaion nire aitari; eta bere alboan nire barruko beldurra uxatu nahirik, eskuak bere belaunetan nituela, gaztaina zuritzen eta jaten ekin nion.

      Gau hartan aitaren begiak, kezka beldurgarri batek baleragie bezala, beltzagoak ziren. Ni ezer galdetzen ausartu gabe, zain-zain eta etengabe begira jarri nintzaion.

      Noizbait nigana itzuli zen eta bere antz iluna galtzeke, nire eskuak bereen artean igurtzi zizkidan.

      — Seme, entzun al duzu behin ere, Arraldeko Garbaidunarena?

      Hau entzun orduko anaia guziak aitarenganatu ziren bizi-bizi, eta honek gure gogoa barneratu zuen ezkero, honela ekin zion:

 

 

Arraldea
Nemesio Etxaniz

Iņaki Deunaren irarkola, 1923