Irudiak: Santos Etxeberria

Alos-Torrea
Jon Etxaide

Itxaropena, 1950

 

 

X

 

      Ona emen, diruz eta nausitasunez josirik egonarren bere bizitza nozitzea besterik izan etzan gizonaren adur gaiztoa!

      Alostorre'ko etxe jaunak, Gipuzkoa'ko leņurik argienetako gizonak eriotzakiko zorra bete zun.

      Zerk eragin ote zion bere bizitzako azken aldian Alostorre'ratzeko erabaki mingots au artzea? Galdera gaitza orainartekoan erantzuten. Bere emaztearen errugabetasunan sinistu ote zun? Eta beraz, Usoa errudun jo? Edo-ta bere eriotza urbil nabaiturik etxekoekin onezkoak eginda aurkeztu nai ote zun Jaungoikoa'ren aurrean?

      Beltran jauna, odolez beroa, sutsua ta oldartsua izanarren, biozpera, errukiorra, eskuzabala ta batezere txikitandik Jaungoikoa'ren bildurpean, azitako gizona zan.

      Beltran'ek susmoz bakarrik salatu zun bere emaztea izorkeriz, baņo etzun iņoiz agiririk edo lekukorik arkitu aal izan. Bere bizitzako azken aldian animako arrak eta kezkak itotzen zuten nunbait gure gizona. Burua ezpaiaz bete zitzaion bere sendiarekiko jokaldiari buruz. Zuzen jokatu ote zun bere emazte ta alabakin? Ez al-zun bere burua lera ta griņan mende jarri egia aztertzeko nazkaz edo bildurrez? Ondo egin ote zun bere emaztea uzten susmotsu zalako ta bere alabak eta Matxin gorrotoak eraginda bakarrik, Usoa ta bere kalte zebiltzalakoan?

      Beltran jauna kistar sutsu zan eta oldozkun auek guziak etengabe bururatzen zitzaizkion bere gogoa kezka larriaz bete arteraņo. Ba'zekin aurki Jaungoikoa'k bere aurrera deituko zuna ta bere utsegiteak zuzendu nai, ordu larri artara baņo len. Bere emaztea egitan errudun izanik ere, biotz-biotzez barkatuz, Jaungoikoa'ren aurrean oker ez-ezik zuzen eta kistarki jokatuko zun, uts egin zionari barkapena opaz. Auek izan ziran noski Beltran'en bultzagai sendoak era ontan jokatzeko, ta bere barruan artu-erabakia lenbailen egin nai izan zun. Bidani'ra agertu izan balitz lenen, ango arrera bikaņak, ango naitasun sutsuak eta egontoki atsegiņak bere asmotik okertu lezaketen eta debatarrentzat berriz gorrotoa ernetzen asi.

      Beltran'ek, bere espetxaldi luzean anima onbide ederrez jantzi zun, etsaiaganako zakarkeri ta gorrotoa menderatu zittun, bere aundiki izatearen arrokeria aldebateratu ta orritsetan diruak ondatzeko irizpide okerra zapuztuz, egizko kistartasunak darakusen bezela bere ogasunak txiroen arlean eskuzabalki banatzen ikasi.

      Jaungoikoa'k bere izakera onagatik benetan maite zula-ta, espetxaldi luze arren bitartez obetzeko bidea nai izan zion eman, zeruratzekoan koroi diztiratsu bat iritxi zezan.

      Otxanda'k, bere senarraren ilberria bereala bialdu zien Bidani'koai morroi baten bitartez Usoa ta Migel Deba'ratu zitezen. Migel ordea, bere aitarekin Oņati'ra joana zan morroia eldu zanean. Bidani'koak Beltran'en azkeneko jokabideaz txunditurik zeuden eta espetxetik atera ezkero etziran berarekin egon. Bestalde, Usoa'k etzun uste onik Alostorre'koengan eta bildur zan bere saretan atxitzearren andre Otxanda'k iruzur nai ote zun. Ekiņaren ekiņaz, Usoa ziņespidean jarri zun morroiak, baņo ba'da ezpa'da ere, mendibide bakartietan Otxanda'ren gizon talde batek eraso zezakeala-ta, ezpata zorrotzaz eta azkonaz ongi ornituta amabi gudari trebe artuz atera zan. Alabaņa, gertakizunak egiak ziran eta Usoa okerrik gabe iritxi zan Deba'ra.

      Usoa'k, bidealdi guzia gelditzerik gabe ta atsedenik artzeke egin zun eta Alostorre'koak uste etzutelarik Ģgau-illarakoģ garaiz eldu. Beltran'en azkeneko aideak il-abestiak kantatzen ari zitzaizkiela sartu zan Usoa aitaren zerraldoa zetzan areto zabalean.

      Usoa il-aretoan sartu zanean bere ugazama ta ugazaizpakin oztopo egin zun aurrez-aurre. Usoa'k, beren aurreko liskar eta asarrealdiak aztuz alako zorigaitz aundiak alkartzen zittun unean, besoak zabal-zabalik bere ugazama besarkatu nai izan zun. Onek ordea, bere ugazalabaren besoak erdeņuz uxaturik esan zion:

      —Aldendu akidan! Ire ikutzeak loitzen natxion! —Ugazama erraigabeak ain bidegabe egin zion purrustada laidotsuak arras minberaturik utzi zun Usoa zorikabea. Alostorre'ko alaba nagusia alako makurkeriaren bidez, txit lotsatuta mintzulik gelditu zan aide guzien aurrean. Pittin bat lasaitu zanean, bere aizpengana urreratu zan auek agurtu asmoz. Azitik dator ordea landarea, ta aizpak bere amaren jokaeran ikasbide artuz lotsagarriro zapuztu zuten.

      Alako laidokeriak Usoa'ren biotzean ugaz-sendiaganako gorrotoa izeki zun eta jende guzien aurrean beren dollorkeriak orruka salatzeko gogoa etorri zitzalon. Bat-batean ordea gogoratu zan illotzik zetzan bere aitaz eta une ura liskar une etzala buruak ekarririk, beinbat geiago bere lera itto zun aitaganako errespetuz eta sendiaren pake alde.

      Bere aide biozkabeai erdeņuz bizkar emanik, Usoa urbildu zan apalki ta oņazez beterik bere aita zetzan zerraldo ondoraņo, maiteki muinkatu ustez. Makurtu zanean ordea, ugazama alderatu zitzaion ozenki ots egiņaz:

      —Usoa!

      —Zer. —Erantzun zion ugazalabak legor. Eta besterik gabe, neska besotik eldu ta atzera eragin zion zakarki, loidun izkeraz esaten ziolarik:

      —Atzera ortik! Bere izena zikindu den ori etzaiz bere lain!

      Usoa'k ezin eraman geiago bere ugazamaren azalkeri lotsabagea ta bere garaia eldu zala etsirik, aide ta adiskide guzien aurrean bere makurkeri, likiskeri, ta dollorkeriak azaltzea erabaki zun. Etzan asiko orru ta karraxi areto deuna zalaparta bizi biurtuz. Ez. Bere bertsotarako senaz eta bere abots sendoaz baliaturik, il-gau artan bertsotan azalduko zittun andre Otxanda'ren azpikeri ta dollorkeriak, Alostorrea'n gertatutakoaren egia ta bere errukabetasuna guztiok jakin zezaten. Belaunikatu zan bere aitaren gorputz ondoan eta onela abestu zun bere il-kanta, egitsu, ozenki ta garbi, orok uler zezaten, baņo iņori iraņik egin bage ta iņor nekarazteko itzik esateke.

 

            Etxe eder leio bage ontan

            ez naiz sartu zazpi urte auetan,

            eta zortzigarrenean,

            nere zorigaitzean

            aita Beltran'en iltzean.

 

      Bertso auen ondoren atsaldi bat egiņaz, irudimena bere jaiotz-egunetaraņo labandu zitzaion eta neurtitz ederretan bere sortzeak aitari erne zion poza kantatu zun.

 

            Amandrea nerea nitzaz

            bi erdi egin zanean,

            milla ollo il eta

            ezkaratzian,

            zazpi zezen korritu ere

            enparantzian.

 

            Ni ere ba'nengoen

            lumatxo artian,

            eta nere amandria

            urre gortiņa artian.

 

      Ondoren, bere oldozmena ezkondu zaneko urte zoriontsura joan zitzaion egalari. Naiz-ta ezkontza bitartez bere zoriona topatu, argi azaltzen du, norbaitek bere ondamenditzat nai luken mutil Ģzoroģ bat aukeratu zitzaiola.

 

            Gero, Bidania guzian

            bat zan erorik eta zororik

            aita jauna neriak aura

            senartzat eman dit,

            baņa ez nuke trukatuko

            obeagoagatik.

            Aita jauna neriak

            niri eman zidan

            imiņan dotia,

            ama andriak ere

            ixilik bere partia.

            Lenen gabean,

            begi-biotzak loaren mendean,

            baita berriz ere bigarrenean.

            Irugarrena igaro baņo len

            ondo poztu ziņan Alostorria

            eldu zalako neregan semia.

 

      Ugazamaren begiak kezkaz eta espaz betetzen asi ziran Usoa'ren il-abestia artzen ari zan tankeragatik, baņo are, asi besterik etzan egin eta etzan ixilduko aide guztiak Alostorre'ko edestia argi ta garbi jakin arte. Usoa'k, urreneko bertsuok zearka ta ipui tankeran zuzendu zizkion Bela-Beltz'i, iņolaz ere ulertu nai ba'zun.

 

            Alostorria, bai, Alostorria,

            Alostorre'ko eskallera luzia!

            Alostorria'n nengoenian

            goruetan,

            Bela-Beltz'ak kua, kua, kua, kua,

            leioetan.

 

            Andik jaiki eta

            urre goruaz jo nuan.

            Baņo andik laister

            berri gaiztoak jo ninduan.

 

      Bela-Beltz'ek bere ez-izena bertsotan aipatzen entzun zunean, aurki igarri zun belearen karranka bitartez aitaordeaganako azaldu zun eskertxarra aditzera eman nai ziona ta urre goruaren jotzeaz, esker gaiztotzat salatuz Usoa'k bein baņo geiagotan egin zizkion akarrak. Mingain gaizto arrek ezin eraman Usoa'ren bertso mamitsuok eta egiaren indarrak erreta esan zion:

      —ĢIxo, ixo, ama dollorkumia!ģ.

      Usoa mindu zan Bela-Beltz'en itz irainkorragatik, baņo etzun izutu bere abots zemakorrak eta sendi guzia bere txarkeri ta dollorkeriaz salatuz, iņoiz baņo kementsuago kantari ekin zion. Ona, aurrena anai-ordeari ta gero ugaz-aizpai ta ugazamari bota zizkien bertsoak:

 

            —Ixo, ixo! Zaldun odol

            txarreko gaztia,

            alaere gutxiago zan

            zure eginpidia

 

            Aizpa ederrak or daude

            ederrik eta galantik,

            atz ederrak eraztunez

            beterik,

            ez daukatela mantuetan

            zulorik.

            Ala ere gutxiago

            begian negarrik!

            Ama andriari ere bai

            poza dario.

            Nere biotza bakarrik

            mindura jario!

 

      Ontara irixtean, ugazamak, begiak sujario, bi urrats egin zittun aurrera Usoa bere eskutan ittotzeko asmoz. Alboan ordea Beltran'en aide egiten zan gizaseme sendo bat zeukan eta ugazamaren asmo ankerra nabaiturik, esku batez gogor eldu zun:

      —Zaude pittin bat, andrea, oraindik zurekikoak esateko baitago —esaten ziolarik.

      Usoa'k, gizon ura bere alde zula igarri zun eta andre Otxanda Alostorrea'n jaiotako aurraren amatzat salatuz, iņoiz baņo kementsuago jarraitu zun bere il-kanta. Bearbada, elitzake ain garbi mintzatuko Usoa, Otxanda'k Bela-Beltz bere esaneko morroiari egindako begi-kiņu izugarria ikusi izan ba'lu.

 

            Aita jauna neria

            Gaztela'n zanian,

            ixil askorik jaio zan

            Alostorria'n semia.

            Eta ala ere ixillagorik

            dago bakian

            azitzen Zarautz aldian,

            gure jatorriaren loitukerian.

 

            Ai, au mindura beltza,

            ai, nere lotsa

            alabak negarra ta

            aitak lur otza!

 

            Zeņek loitu zaitu zu

            Alostorria?

            Ai, nere aita maite,

            aita maitia!

            iltzea ondo egin dezu,

            aita jaun maitia!

 

 

      Usoa'k bertsuok amaitu orduko, Bela-Beltz'ek urrats bizi batzuk eman zittun eta eskubiko eskuz Usoa'ren lepo guria estutuz eta ezkerrekoaz sastakai ikaragarri bat atereaz, altxa zun bere esku erallea neska errukabearen bularrean sartzeko.

      Emakume batzuk, izuak eraginda karraxiari ekin zioten, baņo iņor etzegon une artan Bela-Beltz'en esku erallea gel zezakenik eta Alostorre'ko aur zorikabea bertan odolustu litzake, mirari izugarri bat une artan gerta izan ezpa'litz.

      Bela-Beltz'ek gerritik sastakaia atera zun une bertantxe, jendearen ustez illotzik zetzan Beltran'en gorputza zutitu zan bat-batean eta sastakaia Usoa'ren soņera eldu baņo len, erallearen besondoa okertu al izan zun ukaldiari uts egiņeraziz.

      Bitartean, gelan zeuden gizonezkoak iritxi ziran eralleaganaņo indarpean espe artzeko, baņo Beltran'ek ezpata zorrotik atereaz eta gizonai Bela-Beltz aske uzteko esanaz, onela mintzatu zitzaion bere semetzako gizerdi dollorrari:

      —Nor ba'aiz, neurtu zak ire ezpata nerearekin, eralle koldarra!

      Bela-Beltz'ek, gorputz-besoak dardariztatzen zizkiotela atera zun bere ezpata, bai-baitzekin Beltran'en besoa gudaldirik gogorrenak zauliturik eta trebeturik zutela, berea jan-edanetan eta emakumezko lizunkeritan erdoiturik zeukan bitartean. Ogeitabost urteko gazte sasoitsu ark, lenengo aldiz bere bizia ezpataz babestu bear izan zun berrogeitamabost urtekin zerraldotik jaikitako gizon eri baten aurka... eta minutu bat baņo lenago eralle koldarraren gorputz ustela lurrean zetzan, Beltran'en ezpatak bularra alderik-alde igarota.

      Beltran ordea egin ekiņaldiaz kordegabetu zan eta aztunki lurra joko luke, baldin, inguruan zittun gizonak besotan artu ezpa'lute.

      Beste ordubetean egon zan Beltran gizajoa kordegabeturik illa bailegokean, baņa igurtzi beroen bitartez lortu zuten azkenean bere senera ekartzea ta txunditurik bere begira zun jendeari bere azkeneko gaitzaldian gertatutakoa kontatu aal izan zien:

      —Sendagilleak iltzat jo niņunean, enitzan illik, kordegabeturik baizik. ĢGau-illaģ asi zanean nere senera etortzen asi nitzan eta gertatutakoak gogoratuz, aurki igarri nun ingurukoak iltzat jo niņutela edo iltzat nai niņutela. Jaungoikoa'k aukera eder ura aidien biotzak ezagutzeko eta gertatutakoaren egia jakiteko eman zidala konturatu nintzan eta iltzat jo nintzaten, il-eresiak amaitu artean zirkiņik ez egitea erabaki nun. Onelaxe jakin al izan det egia. Usoa'ren garbitasuna len baņo aratzago egin da nere begietan eta nere emaztearen errua, dollorkeria ta ankerkeria ezkututik azaleratu da.

      Ondoren, itz zorrotz auek zuzendu zizkion emazteari:

      —Emazte erraigabea! Ez izorkeriz bakarrik, Usoa il nai izateaz ere salatzen aut gela ontako jende guzien aurrean. Usoa sastakaiaz iltzeko, Bela-Beltz ire morroikume narraztariari erorrek kiņu egin dionala zin dagit Jaungoikoa'ren aurrean.

      Beltran'ek bere emaztea ain zorrozki salatzen zun une artan, Usoa auzpeztu zitzaion bere aitari ta arrenka otoi egin zion:

      —Aita, arren, barkatu zaiozu, odolik aski jario da-ta.

      —Nik nererik barka dizaioket, zurerik ez, baņa, eta bere borondatea nausi erten balitz, zu egongo ziņake zerraldo ortan.

      Usoa apur bat ixilik gelditu zan aitaren itzak bere etsaiaganako izeki zioten gorrotomiņa ezin menderaturik. Alabaņa, aur zoragarri arrek itto zun bere baitan gorputzak orruka eskatzen zion odol-egarria ta bere kistar izate bikaņa itz errukior oetan azaldu zun:

      —Nerekikoa barkatzen diet: ugazamari, aizpai ta Matxin gizaxoari. Jaungoikoa'k bere altzoan artuko al-zun!

      Baņo bere kistartasun zindoak, bere biotz barkaberak etzuten beren lanpide goreskarria bukatu. Ezertan uts egin ba'lie barkatzeko eskatuz, besoak zabal-zabal egiņik ugazama ta aizpak besarkatu zittun, eta ondoren, belaunak tolestuz, Matxin'en bekoki otza muinkatzeko makurtu zan.

      Otxanda ta bi alabak Usoa'ren biotz-ontasunaz txunditurik, beren buruaz lotsa-lotsa egin ziran eta beren jokabide makurraz damututa, Beltran'i ta Usoa'ri barka eskatuz negarrari ekin zioten.

      Otxanda'k, bere pekatuen ikaragarrikeriai konturaturik monja joatea erabaki zun, bene-benetako penitentzi baten bitartez izan ezik Jaungoikoa'k bere pekatuak barka lizaizkiokenik ezpaitzun uste. Bere bi alabak ere, naiz-ta beren errua askoz txikiago izan, ala etsi zuten, eta amari jarraiki Naparroa'ko komentu batean ezkutatu ziran.

      Beltran jaunak, Alostorrea zeritzaneko zorigaitz egoitzan bere ondorengo iņork ondamendirik etzezan, gaztelua ustu ta itxi egin zun eta Ernio'peko zelaigune zoragarrian bere azken egunak igarotzeko, bere alabarekin Bidani'ra joan zan.

      Alostorrea'k, iņoiz Gipuzkoa'ko aundikien gaztelurik sendoenetakoa, ekaitz erauntsien astiņaldiaz batetik eta untz, sapar, elorri, sasi ta belar gaizto guztien jate lanaz bestetik, eunki batzu barru lurra jo zun.

      Bere ondakin kondarrak oraindik eun urtetsu ageri ziran. Zorigaitz iturri izandako gaztelu arren arrastorik ez gelditzea Jaungoikoa'k nai izan zun eta gaurko kale etxeak egiteko zimenduak urratu ta lur zati ura estali zuten.

      Alostorrea lurraren azaletik joan dan bezela, ixtori-kutsuz ezeturik eldu zaigun bere izanaren ipui zoragarria euskaldunen oroimenetatik aienatu eztedin, mamitu det gure Euskalerri'ko elezarrik ederrenetako auxe.

 

Alos-Torrea
Jon Etxaide

Itxaropena, 1950