BATXI KIRIKIÑORENEAN
Kirikiņo

Euzkadi, 1921-04-21
armiarma.eus, 2016

 

SARTUKO ETE DA?

 

      Egunokaz dabil zurrumurrua izparringietan Italia laster hasiko ete dan Alkartuen aldez eta Osterreitz-Doitxen aurka. Atzo arratsaldean esan zan eskier dala sartzea hurrengo datorren astean. Izango dana jakingo dogu.

 

PARANTZE-BELGIKAN

 

     Orain arte ez dabe hor arerioek alde handirik egin, neguagaitik edo, alkarren beldur diralako edo... Lubagietan sartu eta alkarren hurrean egon dira hainbat hilebetetan gauza handirik egin baga. Atzoko izparrak dinoe ointxe hasi ete diran gogortzen bitzuok Ipres aldean.

     Ea ba, ea, atzera edo aurrera laster egiten daben eurok, izango dana izan daitela lehen baino lehen, honetara txarto gabiltz guztiok eta.

 

ITSASOAN

 

     Doixtarren urganeko gudaontziak baztertuta dagoz lehen lez Kielen eta Baltikon. Urpekoak badinardue txakadaren bat edo beste egiten zamazko ontzietan, ez uste zan beste. Dardanelatakoa ondino gordin dagoala dirudi, baina badirudi be, ingalandarrak eta pantzetarrak ez dabela laga han sartzeko asmoa.

 

HAIZEAN

 

     Hegaizki-tramankuluekaz bitzuek alkarri kalte egiten dautsie ahaleginean. Zepelinak beti be joaten dira Ingalandara eta izkilubakoen gainera jaurtiten dabez bonbak, ume emakume eta gizon baketsuak hilten dabezala. Hauxe, nire eretxi txikian, gaiztakeria da.

 

BATXI KIRIKIÑORENEAN
Kirikiņo

Euzkadi, 1921-04-21
armiarma.eus, 2016