BATXI KIRIKIÑORENEAN
Kirikiņo

Euzkadi, 1916-01-18
armiarma.eus, 2016

 

EZ DIRA AGERTZEN

 

      Batxi gixajoa eta bere lagunen barririk ez da. Harainegun eta atzo, urduri hartu eta irakurri genduzan Bordeauxko izparringiak, ea ezer inoen Bayo-ren hondoratzeaz. Ezebez. Ez dinoe ezer gehiago, eta itxaropen irrikitu estua geukona be itxi jaku. Ba, baten bat gehiago bizirik gelditu balitz, oraingo argituko zan, hondoratzea lehengo eguenean izan zalako eta ez itsaso zabalean be, lehorraren hurrean baino eta hango aldea herriz beterik dagoalako eta hango uretan ontzi asko dabilelako, eta oraingo baten batek ikusi izango ebazan.

      Ontzi jabearen etxean be ez dabe hartu barririk, Azkune algortarren telegramea baino. Hauxe da La Rochelleko ontzi arrantzaleak itsasoan bizirik harrapau ebana. Huri artako Gaixotegian dagoana.

      Beraz, egi latzari aurrera urten behar jako, itxaropenak galduta. Orain ez dago beste egiterik, harainegun esan genduana baino, Jaunaren aurrean geure burua makurtu, otoi hil diranen aldez, eta ez ahaiztu Batxiren sendiaz.

 

BATXI KIRIKIÑORENEAN
Kirikiņo

Euzkadi, 1916-01-18
armiarma.eus, 2016