BATXI KIRIKIÑORENEAN
Kirikiņo

Euzkadi, 1915-04-20
armiarma.eus, 2016

 

BATXI

 

      Hile honen 15ean urten zan Almeriatik Batxi dabilen itsasontzia Scottlandeko Ardrossan urirantz. Doixtarren urpeko ontzi ikaragarriok gogoratzen jataz. Ez ahal dabe izango jazokun deungarik! Hor, Ireland alde batetik eta Ingaland-Scottland bestetik dirala, igaro behar dabezan itsas-estuna hareetan.

      Gaur dargitalgu Almeriatik bidaldu dauskuzan idazki bigaz bat eginda. Agiri danez han Andaluzia aldean be jango leukie inok emon ezkero. Han be ez dira txakurrak lotuten lukainka txortakaz.

      Hau dinogu, gure alde hau ez dala ezer eta holakoak esaten ibilten diranentzako. Bat honeetarikoa Batxik berak darabil lagun bere ontzian, lehengo idazki baten inoskunez.

Jaunak jagon daiala Batxi zintzoa itsaso gaitz-zoritsu horreetan.

 

BATXI KIRIKIÑORENEAN
Kirikiņo

Euzkadi, 1915-04-20
armiarma.eus, 2016