ATARIKOA
Gelditu egiten da denbora.
Kuadernoa ireki eta txinar tintak
lehen hitz ttikiak idazten ditu
abendu hotz baten azken egunetan.
Irmoa da memoria, misteriotsua.
Telefonoek ez duten jotzen eta buzoia
—hainbeste maite genuena— odolustu
egiten da neguaren altzo traidorean.
Luma estutzen du eta musika jartzen.
Badakit, ordea, kuadernoa istearekin bat
denborak bere martxa hartuko duena,
herioa izanen duguna zain kalearen bueltan.
90-XII-20