Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

IPUIN BATERAKO APUNTEA

 

Kalea tentuz gurutzatu.

Harreran enkargua utzi.

Giltzak eskatu (soilik, behar balitz).

Ordu eta lekuak egiaztatu.

Azken baldintzen berri eman.

Ez azpijokorik, ez poliziarik.

Auto bat eta telefono-kabina.

Hiru argi islada. Maletina. Dirua.

Iribarre bat gauaren koaguloetan.

Zure begiak ene begirada izan.

 

91-XI-11

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993