Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

BEGI TXURIAK

 

Toda perfección está en el odio de ojos blancos.

                                                 (L.M. Panero)

 

 

Baina maitatuko ditut nik

zure begiak gorrotoaren gainetik

gauez hil egiten da bakardadea

telefono dei baten esperoan

agian arima izanen da

bidaiarik zoragarriena jake mate

patua bada gure tortura

defenda gaitezen hitzen tiraniaz

musu antologiak eta zain arrailduak

baina maitatuko ditut nik

zure begiak gorrotoaren gainetik

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993