Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

DEO JUVANTE

 

Apaizak

—nik uste malezia apur batez—

besoak zabal-zabal egin

eta sursum corda

oihukatu zuen ozen

pulpitutik;

eta orduan

Fenwick erraldoi batek

zeruetarantz

goratu gintuen

supitu

eta oharkabean.

 

91-I-8

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993