FIRENZE ILUNABARREAN
Firenzen, Hotel Argentina.
Han jakin genuen gure esistentziaz,
han eman gorputzei bere merezia.
Kuaderno hau erosi nuen merkadiloan
David —eta emaztearen— baimen
eta onespenez.
Denbora hil genuen gero, eta Arnon
arno isilez mozkortu.
Ferrari bat ere erosi nuen
—GTO, 1962—
nere liburuen artean gordetzeko.
Ez zen gaua guk nahi arau iritsi:
gurekin ez zen Pietaterik izango.
90-XII-20