POESIAREN KRIMINALAK Arras zahartua zarelarik, eta ni gaurgero hila arrats batez ordu bereziak aurkituko dituzu sartaldeko ekien usaina itzulerarik gabeko kaleetan gautu den airearen iluna
alderrai ibiliko zara etengabe kristalean une zoriontsuak islatzen dituen ispiluaren bila -itsasoa gure haragietan eguzkia eta desioa-
Denbora kristalean hiltzen delarik drogatu gintuzten musikak entzungo dituzu berpizten gintuzten eguneroko azantzak xaboizko uren leize ikaragarrietarako isuri-hotsak musika-kutxak postal zerebralak eta ispilu finkoan gure bizitzaren iragarkia hortz zuri eta azal doratuekin gazteak antzinakoak zoriontsuak garaiezinak
baina ez daitezela zure begiak ilun eta ispiluak ez ditzala iraungi beren errealitatea eta zure desira zahar eta bakarti kausituko zinelako etsipenak lokartutako begiekin haizeak larrazken petral baten orbela darama
arras zahartua zarelarik eta ni hila, apurtu ispiluak erretratuak oroitzapenak jantzi koristaren kuleroak eta akantozko diadema atera biluzik balkoira eta egiozu txiza munduari leiho itxiek zu fusilatu baino lehen.
POESIAREN KRIMINALAK |