Bethi gibelekoz aintzina Muskildiko prologoa Joan den otsailaren 31an, Dekretu bat atera zuten Frantziako gobernuan, Jakes Lang eta Filipe Martxant, Barne eta Kultur Ministroek, Euskal Herriaz ez okupatziaz okupatzen diren haiek. Deliberatzen zuten Toberak egin zitezen Amikuzen. Jakes Lang bera, Ikusirik Euskal Kultur Erakundea, Institut Culturel Basque delakoa, Martxuta Xut Xuta elkartearekin nola dabilan lanpetua, «etorri da Toberen muntatzera. Hilabeteak bilkuraz bilkura ibili ondoan arin, Toberen eguna zauku jin. Ez da usu ikusten Donapaleuko plaza nagusia Hola euskal hizkuntzez betia: Mila ikuslierrez goiti, ments andana bati beha plantatia! Hori egun xoragarria... Joan den egunian, Loulou Mermaz Laborantxa Ministroa, Donapaleun zen, debru kalixtroa!!! Huna Erran daukuna: «Ikusirik mendiko laborantxaren kenka larria... Ikusirik Buruilaren 25eko manifestaldia, Baionan, mila artzainetako artaldia, Sindikat guzietako buruzagia, Eta beren artilleria guzia... Ikusirik, desmasiarik ez dutela batere egin Horrek baitauku gehienik egin min... Ikusirik egun hortan ELBk egin duela debru ukaldia Bilduz bere hegalperat FDSEA eta CDJA... Ez dugu aipatzen ahal gehiago ez ttipirik, ez haundirik... Hori baitugu arras urrikaririk... Horiek guziak ikusirik, Emaiten dut ordrea: Toberak ELBren pestan berriz emaitea! Ahusagailuxka horrekin aski dituzte penak ahaztea, Eta bak'emaitea! » Eta Jakes Lang-ek emendatu, Hunek Xiberotarra konprenitzen baitu: «Larrainen ere eman dute pastorala bat ederra, Muskildin eman beharko da beraz Tobera.» Haiek pagatu eta gu jin. Berriz ere hemen gira nexka ta putiko fin. Agur jaunak, agur anderiak, Toberazale guzier agur. Tinki ditutzien gunien largatziaz ez izan beldur. Agur zuer pobriak: ttipi eta itsusiak, Agur zueri ere aberatsak: eder eta haundiak Agurtzen ditugu denak Berdin xuriak Gorriak Ala berdiak Ahantzi gabe hiru tindiak batian dituztenak... Agur lehenik laborariak, Eta beren emaztiak... «Sans profession» deklaratiak! Gaur kenzkitzue soinean ditutzien botak, Ahantz, ttipi geldituko direnen kotak! Edo esnekarien konplotak... Noizbait itzulia eginen du ba errotak! Agur berezi bat zuer Muskildiarrak Xiberoko pastorala emaile suharrak Orai zuek prezia manexen jei zaharrak... Agur zuer, tradizionia eta usantxa zaharra errauts pean nahiago ditutzuenak, Eta agur zuek, kultur berritzale, ideologo, zuen ustez jakintsunak... Agur egun lehen lerroan jarriak direnak, Euskaltzaindiko Jaunak, Euskal Gobemuko presidenta, Prefet, Apezpiku eta zapatainak... Agur gure kultura zaharraren jakintsun haundienak, Merkatuko euskara hunen entzuteko, agian ez zaituzte atakatzen beharriko minak... Agur ere zokoko lerroan direnak, Buveta guzietako abonamendia hartua dutenak!... Izan ziten bizardun, Ala matela lehun... Izan ziten petentadun, Ala zuhaur izan petenta gau ta egun... Gaur, arrangura duzun lekuan ar zite hazka!!! Agian, pesta huntan izanen da denen doia bazka... Agurt' ditzagun orai, Beren ustez gure jostarazteko direnak gai: Agur zueri musikariak, Joiten hasi orduko zireztenak usienian akitiak... Agur zueri ere zonoa, Lana untsa egin dezan, hunek ere behar bere ohoreñoa... Agur zuer dantzariak, Sant' Antoni kaskotik punpeka etorriak... Gaur permis ditutzie bakarrik antrexant dobliak! Agur zuer bertsolariak, Aprendizgoak dituztenak polliki abiatuak... Eta agur zuer jokolariak... Nehor ez dadin zuen erranekin ofentsa, Hala direnetaz kanpo, ez ziteztela mintza! Eta bihar, ez dadin sortu herra edo aharra, Egiaz eta zuzentasunaz mintzatzea, izanen da zuen arrangura bakarra... Hasi aintzin, kontseilu horiekin egin beza bakotxak bere etsamina, Arte hortan, dantzariek, emanen dute beren gisako dantza bat, arin arina...
Bethi gibelekoz aintzina |