Bethi gibelekoz aintzina Lehen agertaldia Gortea - juje, prokuradore, abokata eta grefierra - igaiten da taula gainerat. Jujea: Has ditzagun berehala gaurko Toberak Aperitifa aintzin bururatu nahi ditut egungo aferak. Publiko eta behatzaile guzier eskerrak, Ixilik egoiten bazirezte, eginen ditugu gauza ederrak. Hunarat etortzekoa da ere, herri huntako mera, Bainan beranta kotsia ukanen du, itxura guzien arabera, Hortako hura gabe goatzi hastera. Gaiten, ahalaz, zuzenaren alde beti mintza! Hortakotz, gure lana izanen dugu amiñi bat bortitza... Bortitz eta zuzen, huna gure Justizia, Zaindu dezala oraino luzaz Demokrazia!!! Hor, abokata aharrosika hasia da... Kexu Eta aharrosika hasten direnak, irriskatzen ditut kanporatzia! Bon... Huna beraz gaurko aferaren mamia, Seurki hertsia dugu inbeztigazionen eremia... Horra berehala zer den gertatu: Izenik agertzen bada hemendik harat, nehor ez dadila jelostu Gizon bat ohointzan atzemana izan da, gorderik ilunpean, Ohointza 100 kilo artorena da, jan dituenak han berean. Jandarmek erran daukutenaz ondoan, Hori dena gertatu zen Siloan, Lur Berri koperatifako 30garren teilatuaren azpian... Ekar dezatela beraz gizon hori hunaraino, Holakorik ez bainuen entzun, ene bizian, egundaino. Bi jandarmek ekartzen dute zivierran gizon bat arras kolpatua. Jujearen aintzinean "garde à vous" emaiten dira, zivierra uzkaltzen da eta akusatua lurrerat erortzen. Sartze hortan ere, jandarmeri dohakien aire bat joa da. Jujea: Jandarmer.Zueri da hitza. Kunda zazue dakizuena zuhauren gisa. Jandarma: Ni naiz Martin Koneri ofizierra. Jandarma: Eta ni, Saldua Brigadierra. Jujea: Orai mintza. Jandarma: Ni Martin Koneri naiz. Jandarma: Ni Berriz Saldua maiz. Jujea: kexu. Jinkoagatik otoi, kunda zazue xuen ekintza!... Berriz ere, jandarma intelijentenak eskualde huntarat dituzte igortzen Ez bazirezte mintzatzen, Kanakiarat edo Kortzikarat zaituztet aldatzen!!! Jandarmak "au garde à vous" 1. Jandarma: Guardan ginela, ari ginen lili biltzen, 2.a: Badakizu biharamunian, jandarmerian rezepzione bat bait zen... 1.a: Eta hor, arto zilo baten ondoan pasatzen ginela, Berehala entzun dugu azantz bitxi batzu zeudela! Gure ustez, hori zen garratoin bat. 2.a: Bainan izan zitaken ere, joan den aldian bezala, zerri gizen zonbeit... Badakizu, jandarmen soldata hain da apala, Konjelaturra betatzia pentsatzen ginuen, ahal bezala... 1.a: Abiatu gira beraz ziloaren barnera... 2.a: Borta gakoz zen, Bainan, ene lagunak badaki borten zabaltzen... Trinketetan da hortako entrenatzen!!! 1.a: Eta han, atxeman dugu gizon hau bera, Kruxka kruxka, karruxkaka, Han ari zen arto jaten, jaka jaka! Eta arrastatu nahi ginuelarik, ohoin madarikatua, Hara nun bihurtu zaukun armatua! 2.a: Bai, armatua... 1.a: Bainan, gure iziarazteko ez zen aski bere mehatxua... 2.a: Burutxa bat eskuan, bestian artua... 1.a: Gure entrenamendiari esker, bi zegondaz zen gizona kalitua!!! 2.a: Buru gibelean kaska bat animalekua, 1.a: Jestu gutiz estekatua, 2.a: Errain udaldi batez bizkarrian hartua, 1.a: Eta ondoko minutian jandarmerian gakotua!!! Prokuradorea: Nahi nituzke ohoratu hemen, bi gizon kuraios horiek, Memento latz honetan, ez baitituzte nausitu zonbaitzuren ideia ahulek, Bainan bai, indarra eta devoir-raren sentsu ohoragarriek... Memento hortan guzian akusatuaren intziriak entzuten dira. Sartu zirtzilak punpeka, oihuka eta trufaka «biba jandarmak», «Hua, Hua...» publikoa esku zartaka has araziz. Jujea: jandarmeri. Segi... 1. Jandarma: Jandarmerian ez zen izan lana hain errexa... 2.a: Ez dakit kaska hura ala ze? Ez zen iratzartu aisa! 1.a: Bainan behar'e paperrak zituen berekin, 2.a: Eta nor ginuen parrean, berehala dugu jakin: 1.a: Gaixtagin hau da Ellande Barthabuztan! 2.a: Bere emaztea, Marie Charlotte Lohibeltz, ez dugu atzeman. 1.a: 50 urte, sei haurren aita. 2.a: Hamalau urtetakotz ukana zertifikata. 1.a: Berehala lanian hasia hiltegietan. 2.a: Eta bere ustez, han artzekoa bizi guzian. 1.a: Maleruski, joan den Martxoaren 29a geroztik hiltegia da hetsia! 2.a: Eta nola ez zen untsa piztonatia, 1.a: Geroztik dabila lanik gabe. 2.a: Eta diotenaz ere, ez bere fakultate guzien jabe! 1.a: Bainan gure ustez problema ez da hor, Eta hortan, ez dugu nahi enganatu nehor. Bere semeak gure zerbitzuetan dira arras ezagutiak. 2.a: Ba, jadanik gira heier ere frotatiak... 1.a: Bazter nahasle lanjerosenetarik dira! 2.a: Ba eta nahiago nuke hemendik urrun balira ...iziturik, keinu eginez, zirtzilak erakutsiz, zirtzilak jandarmetaz interesatzen hasiak baitira... 1.a: Manifestaldi batez baliatu ziren gure basaki zanpatzeko, Orroit naiz: haiek 100 ziren ta gu bi bakarrik ihardokitzeko... 2.a: ...ber jestu eta komedi, iziturik... 1.a: Bainan gu egon ginen xut eta kasketa xutago! Ez da hori aski gure izitzeko!!! Eta erran zaharretan dena errana baita, Erran nezake bururatzeko: Nolako haurrak: halako aita!!! Zirtzilek: Hua, Hua Horiek dituk, joan den aldiko gure jandarrna hek! Hua, Hua... Atzeman, atzeman ditzagun eta estek! Hua, hua... Jandarmak lasterkatzen dituzte eta biak eskapatzen dira taula gainerat... Lasterka heldu da gizon bat, maskatua eta bizkarreko ponpa batekilan. Ponparen gainean idatzia da: «Gésatope: le désherbant qui endort les taupes...» Gizon horrek haizatzen ditu beraz zirtzil lanjerosak eta lokar arazten bere pozoinarekin. Bazterrak kalmatuak direnian, jandarmak arra itzultzen dira, kasu eginez... Pasatzian, kaska batzu emaiten dizkiote Ellande Barthabuztani. Hor ere, musikariek, jandarmen sartzeko aire bera joiten dute, bainan oraikoan, diska bat emekiegi itzularazten delarik bezala, halako kakofonia aire batekin. Jujeak: Jandarmer keinu eginez. Ellande Barthabuztan... Jandarmek bortizki xutiten dute akusatua. Jujea: Ellande Barthabuztan zer duzu erraiteko? Kasu, zure erran guziak zure kontra ditugu atxikiko! Akusazione higuingarri horiek gu bezala dituzu entzun... Akusatua herrestan badoa jujearen oinetarat eta han oihuka orroaz hasten da. Ellande Barthabuztan: Ni naiz hobendun! Ni naiz kupablia! Ereman nezazue urrun... Galeretarat nahi dut partitzia!!! Jandarmek bi zangotarik hartzen dute eta herrestan berriz eremaiten bere alkirat. Prokuradorea: Bere hutsa du onartua! Afera da beraz klasatua! Abokatua: Barkatu Prokuradore Jauna, Sarri edanen badugu ere bierra bana, Nere kliantaren estatua ez dut kausitzen normala. Eta nago jandarmek ez ahal duten errextu beren lana, Soberaxko bortitza eginez gizon honekilako harremana! Prozedurek izan behar dute errespetatiak! Eta hortako badira legiak!!! Nahiz zuk eta nik dakigun ez direnik denak egiak Nere kliantari so, frotatu ditut bietan begiak... Bref, gure aintzinean den gizon zaharrak, Komisaldegian ez ahal ditu jasan tratu txarrak!!! Jujea: Ene ustez nahi badugu klartu dena, Jandarmer berer galdegitea dugu hoberena. 1. Jandarma: Guk egin dizkiogunak ez dira tratu txarrak, 2.a: Bainan gure ofizioan badira egin beharrak! 1.a: Eta gure inkesta dela medio dakiguna, 2.a: Barthabuztan ttipi ttipitik dela frango mindulina... 1.a: Guk ez ginakien akusatua hoin fragila zela, 2.a: Kasu eginen ginion bestela... 1.a: Eta fragila bazen, aski zuen ez ebastea artoa! Guk egin duguna da bakarrik gure ofizioa! Eta berriz ere, erran zahar batekin bururatzerat noa, Jandarma eskolan araba bati ikasitakoa: Jo zak beti hire emaztia, Hik ez badakik zergatik joiten dukan ere, berak badakikek ia... Prokuradorea: Agurtzen dut hemendik gure zaintzaleen jujamendu zorrotza, Defentsaren perttolikerier ihardokirik hotz hotza!!! Abokatua: Hala ere, uste dut... Prokuradorea: Aski hortan, akusazione deviazionizta horiek aski dute iraun! Afera hola tratatzeak ez zaitu ohoratzen lagun!!! Ez, ez, ez eta ez... Ez giten biktimaz tronpa! Zure joko maltzurraren pilota ezin da hemen punpa... Egiazko biktimak etorriko dira orai, Eta fida zaite, hainbeste arto galdurik ez dabiltza alai! Etor bedi hunarat Lur Berri koperatifako buruzagia! Eta melleka mindulin horrek libra beza jargia... Jandarmek bortizki airatzen dute akusatua bere kortxilarat. «Dallas» telefilma ezagunaren kantua entzuten dela, sartzen da Finance-Mails Koperatifako buruzagia, maffioso jauntzietan, zigarroa ahoan eta maleta eskuan. Berekin ditu bi zaintzale - hiltzaile buru batzuekin - Zaintzaletarik bat badoa xuxen xuxena taula gainerat eta Gortearen xapelak trukatzen ditu arto multinazionalaren kasketekin. Bigarrenak, sakoletan dituen milaka pegatin botatzen ditu publikoari bai eta eskarniatuz hurbildu diren zirtzileri. Pegatina horiek, arto Koperatifari buruz dugun maitasun mugagabea aldarrikatzen dute. Zirtzilek pegatinak hartu, kasketak ebatsi eta trufa merke derabilate. Finance-Maïs: Agur jaun juje agurgarria. Berdin agurtzen dut prokuradoria. Jaun abokatua, zure prezioa izanen da neria. Zinez, bihotz barnetik estimatzen dut zure gomita, Kantonamendian gure koperatifa haundia ez dago nagi-ta Arto jale batek bere sabelean du bortxatua! Egin ahala laster xuritu behar dugu afruntua!!! Diozuetenaz, koperatifako nagusi bezala ekar arazi nauzue, Eta eskertzen zaituztet hainbeste ohorerentzat Bainan langile xume bat baizik ez naizela jakin behar duzue, Ni naiz bakarrik kantonamendu huntako laborantzaren xerbitxuko. Ni eta manatzen dutan ekipak ahal ditugun guziak egiten ditugu denen onerako! Zail bada ere zonbaitzuetan Zail bada ere zonbaitzuentzat Guk ez dugu barkatuko hortan! Gure ongia izanen da denen onetan!!! Baina ahantzi gabe ohaixteko solasa, Nola ni naizen langile xume eta nola koperatifaren nagusia den laborantxa, Laborari bat ekarri dute nere merzedezian... Ohointza hori jakitian baita kexu kexian!!! Hura mintza dadien permixionia dut galdegiten. Jujea: Zuk galdeginak oro gogotik ditut egiten! Zirtzilek: Hua, Hua, erosia, Hua, Hua... Finance-Maïs-ek igortzen du zaintzaletarik bat laborariaren xeka. «Oi Laborari Gaixua» kantua entzuten dugula, sartzen dira bi gizonak. Zaintzaleak tiratzen du laboraria lepotik duen soka batetarik. Laboraria koperatifako kasketa beharritaraino satua, laneko arropa berdekin, animaleko arto buru bat daukala besapian, zanpa zanpa sartzen da bazterretarat kasu egin gabe... Artomago: Zer jakiten dut, ebatsi daukutela artoa? Eta gainerat Aiziritzeko zilokoa? Hor ztokatua zen joan den urtekoa! Urte hori izan baita terriblia... Beste 15 urtez ez da izanen hobia!!! Jujea: Zure burua duzu presentatu gabia! Artomago: Ni naiz Erroberto Artomago. Eta gogoan dutana dut errango! Ez dugu gure burua ehorzterat behar utzi. Holako egitatearen egilia behar dugu errautsi! Jadanik Amerikanoek eta Polonesek nahi gaituzte ito... Eta hor gure emmerdatzen zonbait chômeurs pito? Deia langile horiek jaten daukate marjaren erdia... Soldatak animaliak eta laneko emeia ez lodia! Gobernua... Zergak... Europa zintzurretik lotua... Holako parc à matériel-a hain nekez muntatua: Gure traktur astapitua, Brabanta lau ildotakua, Herse rotatitve-a lau metrakua, Rota-labour-a, lanaren xinpletzekua, Bost tonetako trunkua, Arto ereitekua, pneumatikua, Enfouisseuse-a enfuitzekua, Arto biltzekoa, auzokua... Eta tresneria urtatzekua? Perdiu, Ala Jinkoa! Enrouleur-a, integrala eta ranpa: kilometrakua!!! 50 hektaren urtatzekua, Remenbramendian bainintzan untsa arrañatua... Horiek denak ez dira berak etorri gero! Zonbaitzuk erranen dute girela buru bero... Bainan guk martxa arazi dugu gure kaskua 1 ...eta Crédit Agricole-ak gaineratekoa... Ta zer jakiten dut? Eskualde huntako inutiletan inutilena, Xomeur bat! Gure koperatifa haundiko ziloetan sartua? Gure arto sakratuarekin betez bere papua? Gure bizkar egin nahiz bere gibel gizena? Ah la la, gaixo gure artua!!! Preseski hori zen terriblekua: Lau egunez lerrokatua, Untsa desherbatua, Lehen aldiko martxoan urtatua, Arra untsa kukulatua, Emia tenorez zikitatua, Aberrantik gabekua... Arto Amerikanoa! Harriak joik berriz xutitua, In Omin ixtante zohitua, Animaleko pizu zpezifikua: Pentsa, ehun kiloko kintalekua! Bi hitzez egin gabe espantua: Hori zen egiazko artua! Eta nahi nuke hor eman gure etsenplua... Gure koperatifa zelarik kasik peko errekan sartua, Errekatik atera dugu gure salbatzekua. Bazter guzietan egin lakua, Eta ablok urtatu artua! Hortan da gure mirakuilua... Eta alfer horiek balukete hor gogozkatzekua... Jaun jujea zure buru hori balin bada doi bat plomu, Deliberoetan izan zaite egin ahala fermu! Zirtzilek artuaren demoztrazione hortan doblatzen dute: «Hua hua... Artua... Hua, Hua...» Jujea: Hitza emaiten dut orai defentsari, Tobera hauek hasiz geroz ez baita pitsik ari! Abokata: Eskertzen zaitut Jaun Jujea. Nere lana ez da errexa izanen ordea! Artomago Jaun horrek agian arto urtatzen daki, Bainan justizi debatetan dauka intelijentzia guti... Horiek hola, Barthabuztan Ellanderen defendivatzen has gaiten! Bere osagarriarentzat kezkak nituela errana dut lehen... Bainan azter dezagun zendako jautsi den hoin behera: Arto jatera... Ez ahal da gure gizarte dekadenteak utzi duelakotz bera???... Lege ekonomikoaren arabera, Langilea heldu da lanera, Bere burua higatzera! Bainan gero hiltegiak hetsi dira, Eta gure buxerra, Bota dute kanpora... Iduri zerpillera!!! Ondorioa ageri da urrunera: Lanean usatua dena, Ez da xomajeko egina. Horregatik bere buxer lagun ohi bat dut deitzen... Ea Ellanderen baitan sortu debrua dugun konpreintzen! «Ah qu' il est bon, le Jambon de Bayonne» aire ezaguna joiten daukutela azkar azkarra, buxer azkar bat heldu da auzitegiraino. John Pizton: Ni naiz John Pizton Buxer nagusia. Donapaleuko abattoirretan ofizio hortan hasia. Joan den martxoaren 29an Donapaleu utzia. Ondoko hilabetean Baionako hiltegietan suertatu sartzia... Bainintzan untsa piztonatia! Ene koinata dela medio, Felixi ene arrebaren senarra gio, Internazional de Rugby izana, zelarik gaztio! Geroztik, Baionako hirian ari da lanian... Iguzkia delarik kanpoan, eta euria delarik barnian! Berak zuen ezagutzen Gronet, Jaun horietan bat edo beste ezagutzia beti baita on'e... Eta hara, orai axuriak Baionan hiltzen! Ikusi behar hintuzke Ellande, hantxe direlarik lerrokatzen... Hango laneko manerak ez dik hemengoarekin deus ikustekorik! Pents'imak ixtantian Pauekoa ta hori dituk gelditzekoak bakarrik... So'izak Ellande, kilometra bat axuri lerroan dilindan... Hi punta batean, tronzoneuse-a marrumiaka, kadina bandan... Eta abiatzen hiz burua espalden artean sarturik, Gero eta fiteago, odol ziliportak alde guzietarik: Sudur perat, beharri ziloetan, berdin ixtapetik... Gorri gorria ateratzen hiz hortik! Buriak eta tripak tapis roulant-ak eremaiten ditik, Larriak animaleko aspirateur batek iretsirik... Segidan ezartzen ditie steak-haché-tan! Ta gelditzen direnak, blanquette prête à l'emploi ateratzen dituk beste puntan! Segur nuk ez dela bate hobeki Xikagokoetan... Zirtzilek, beren aldetik, buxerrak hiltegietako lan interesgarri hori esplikatzen daukularik, mimatzen eta eskarniatzen dute aipatutako guzia, beren gisako emendakinak eginez bixtan dena... John Pizton: Ah! Gaizo Ellande ez nuk behatu Erran deetalarik: Baionarat behar diuk partitu! Jadanik ohartia nintian ahula hintzela... Ez duk behin ere soportatu alkola, Rikarra beno nahio Suze Coca Cola, 8 orenetan gu kajotraka eta hi ezin hustuz botoila... Boh! aspalditik duk trenatzen: Lehenik ezkondu hintzen, Gero haurrekin denbora galtzen, Azkenik etxe txar baten eraikitzen! Gaur, langiliak behar dik libro egin ahala! Gaur martxan dena bihar berdin beita fini! Eta oraino, beste nunbeit balin bada, ez gaiten pleini!!!... Hala ere behatu bahindukan amini bat bederen... Lur Berrik zerriak Salbatorren hiltzian... Ageri zian Ez zuela aferak iraunen!!! Arto koperatifa aipatzean, Finance-Maïs-ek igortzen du zaintzaletarik bat prokuradorearen ganat. Zerbait erraiten dio beharrirat eta pegatina bat emaiten kopetan. John Pizton: Gorteari Hala da undarrian, zerriak oraino hor hil balire, Ene laguna ez zen hein hortan izanen batere! Eta bada hor jaun haundirik denik errespontsable... Bigarren zaintzaleak, aho ziloa pegatinaz tapatzen dio, ixil dadin azkenian... Prokuradoria: Ez ginuke behar biktimaz tronpatu!!! Buxer zirtzil hori da orai aski mintzatu... Zirtzilek: huxtu, oihu... Nauka aho hori zerratu... Finance-Maïs: Zureari juntatzen dut ene kexua! Justizia bat ezin daike egin laxu laxua! Hiltegiak hetsi badira beren falta da! Eta artoan ere, berdin gertatuko da beharbada... Guk ez dugu zozialik egiten: Ekonomian gira bermatzen!!! Nun nahi bada diru egiteko manera gehiago: Hungriatik beretik jadanik azitakoa ekartzen dugu merkeago.. Eta zuen onetan ez gitzazuela akusa! Baiditake ez dezagun zuen artean sobera luza... Konpetitibitateak du manatzen gauza!!! Artomago: Hara zer egin duzien orai, gure nagusia kexatua... Koperatifa kexatzen bada, nun eginen dugu artua?? Zirtzilek: Hua, Hua... Finance-Maïs: Guk egin behar duguna da: dirua! Artomago: Guk egiten dakiguna da: artua!!! Zirtzilek: Hua, Hua... Denak ateratzen dira: ...Artua Hua, Hua... Dirua Hua, Hua... Artua... Hua, Hua... «Dallas» kantua azkar azkarra entzuten da zirtzilen ttipikeria guzien gainetik. Undarrian, zuzendari, zaintzale ala laborari, denek ihes egiten dute zirtzilen aintzinian Denak atera ondoan... Abokata: Nola ez zautan iduritzen Ene klianta denik arras pikoan, Klinikaraino ez litakeia itzuli baten egitera joan?? Prokuradoria: Ez gaiten biktimaz tronpa!... Abokata: Zuri behatuz laster zabalduko diogu tonba! Jujea: Eremazue beraz klinikarat egiterat radio... Goraintzi infirmiertser eta bestaldi artio! Gainera, nola afera hau den konplikatzen ari, Galdegiten dut hemengo jandarmeri, Atzeman dezaten akusatuaren emaztia. Hola frogatuko dugu zuen laneko jestia! Anartean nola blokatuak giren, Joanen gira edaterat trago baten... Zirtzilek: Ea auzapeza hor gaindi atzemaiten duten?... Zirtzilen kantua: (Airea: "Xahakua" Xiberoko kantu zaharra) Ai artua, Ai artua Udamineko berdura Amikuzeko Kultura Ai zer plazerra ezinagoa, aberasteko gogoa Hartua dugu ofizioa, oi agri-manager-goa Hartu dugu deliberoa, guzien urtatzekoa Guretzat da hobiagoa, Amerikano artoa!... Imigration, competition, production, exploitation. Gu abilenak izanen gira, eh oui c'est nous les champions! Eginen dugu azitakoa, ez dugu ez uztekoa Errekan ura daitekeno, xutik egonen artoa!... Dantzarien aldi da ondotik eta Burgaintziko haurtxoek «San Petrike» eman ondoan, gaztetxoek kadrillak agertu dituzte zirurikan. Segidan, bertsulariek zintzurrak karrakatu ondoan: Jojo: Justizia da hortxe agertu arropak garbi garbia Diplomez azkar erreinta bezain hori prokuradoria Abokata da matelak gorri kulturaz animatia Haundia beno kapablio da agian gure Jujia Beñat: Zirtzil horiek zauzku mintzatuak artoz Petentekin ibroki beharri ta kokotz Laborarier kontseilu emaiterat datoz Berek har balezate aitzur edo pikotz Laboraria salburik laike sekulakotz Mattin: Artomago ari da alde bat oihuka Artuaren alde du azkar kukuruka Bere indar guziak haizeari joka Ainitz tresna badu're, bera mekanika Jeannot: Finance-Maïs-ek dauku furnitzen kasketa Aliment unkailuak eta nik dakita Laborarier ez du honek uzten hauta «Xuxen ibili eta egin marioneta» Jojo: Arras deliatua jin zauku buxerra Hunek piztona baitu ber'arma bakarra Pantalona apalduz 'in nai du afera Edozein aldetarat eginez uzkerra Beñat: Barthabuztan Ellande gaizoa, ez ahal duk ez guti min Baduk uspela animalia, hautsi bizpahiru hagin Hire malurrak zerbait on badik eta behar duk hau jakin Jandarma xarmant hoiek hirekin hartu dutela atsegin
Bethi gibelekoz aintzina |