Bethi gibelekoz aintzina Bigarren agertaldia Musikarekin batera sartzen da berriz Gortea Jujea: Segi dezagun gaurko audientzia Eneatuak direnek har bezate pazientzia... Oraino ez da etorria herri huntako auzapeza, Engoitik fini behar luke bazkariko zitzi peza! Bon, etor bedi jandarma... Ea atzeman dutenez gure ohoinaren dama. Jandarma heldu da bakarrik, lehen aldiko musika berak laguntzen duela bere urratsetan Jandarma: Permititzen baduzu jaun jujea, Atzeman dugu ohoin trixte haren emaztea. On iduritzen bazauzu mintza araztea, Kontseilatzen dautzut kasu egitea! Nigar hipaka ari da alegia penaz betea... Horrela bereganatu nahi baituke Gortea, Eta bere amabilitatea!... Ordea, Guretzat familia hori ez da rekomandablea! Haurretarik haste beita kaka nahaslea... . Jujea: Bake'mazu hortik hastiala! Uste duzu badutala zure kontseilu beharrik ala? Afera hau aski konplikatua da hola hola... Zuen eta gazte horien arteko joka partidetaz, Denak errotik futitzen dira! Gainera probokatu ditutzue jakin dugunaz Edan zinutelakotz sobera!... Ah! Je vous jure, zuekin da gora Errepublika! Zirtzilek: Gora!!!... Jandarmak au garde à vous Jujeak: Ekar araz zazu beraz emazte hori... Ikus dezagun denez mehe, gizen edo jori! Bigarren jandarmak ekartzen du Marie Charlotte Lohibeltz, besotik bortizki lotua zaiolarik. Marie Charlotte nigarrez ari da... Marie Charlotte Lohibeltz: nigarrez Ene sort-izena da Marie Charlotte Lohibeltz. Eta orai jasaiten dut zenbait oren beltz! Jakin dut gure Ellande atzeman duzuela... Errana nakon alta kasu egin behar zuela! Bainan konpreni zazu guk ez dugula moienik... Hortaratzen bagira dela bizi ezinik! Eta undarrian ez da arto kotsia baizik, Nehok'e ez du ezagutuko eskasik! Artomago: Ah! Ez naiz akort! Là elle l'envoie un peu trop forte... Gure artoa bekatu dena da holako jende batzuk jateko, Gure zerrien alimantarendako hainbeste delarik beharrezko!!! Finance-Maïs: Ah ez ez! hemengo artoa ez dugu baliatzen ez alimantandako, Karioegi da hortako... Gure usine-a ez litake rentable! Jadanik denbora erdiz da lanian ari gabe... Bon nahi dut, alimantaren prezioan ratrapatzen gira... Bainan laborariak ez laizke kontent oraino karioago balira!!... Artomago: Ah, egia da, egia da... Berriz jartzerat doatzi, Artomago buruan hazka, Finance-Maïs bere espaldan joka eta Zirtzilak urrunetik trufan bi horiek dituzten sinoetaz... Marie Charlotte Lohibeltz: Buhuhu... nigarrez Gure bizia hutsegin dugu! Ez dugu sekulan deus'e erreusitu... Alta, entseatu giren guziarekin baginuke meritu... So egizu haurretarik hasirik, Badugu bizian zerbait zerbait sakrifikaturik! Ta ez dugu sekulan ukan ondoriorik... Jadanik ttipi ttipiak zirelarik, Behar're baiginen Secours Catholique-ak lagundurik. Ardura ukan ditugu arropak haiek emanik... Bainan karrika haundikoen haurrek, beti zituzten arropa berriak, Gureek aldiz edo besoak laburtxei, edo tinkixei gerriak! Eta bixtakoa, beti denen irringarri... Ordian, errebesak bagira're ez zitela harri... Gero, eskolan behar zirenian ezani, Guk, publikoan ditugu berehala jarri. Doyena jin zauku eta egin erreprotxu! Bainan ze derrio! Pribatuan sartzeko ez ginuen aski probetxu!!! Noizbeit berriz, Lycee baten egitia abiatu zuten hor berian, Untsa izanen zen, haurrak ukanen baiginituen esku pian ...Bainan hori're untsa ideki gabe dute zerratu! Eta haurrak, Baionako eskoletan gaindi, lagun tzarrekin furratu!! Orai, oilar kukurusta eta petenta, gure garde-robe-a guziak han tuu!! Gu bezalakoarendako, deus'e ez da Donapaleu huntan... Hitz horiek erran ondoan, sartzen da Hareng Fumé Donapauldar komertsanta, kexu kexua... Bere urratsak diru biltzeko mekanika baten arrabotsak neurtzen ditu... Hareng Fumé: Ez dut luzaz mintzatzerat utziko manera hortan! Gure zikintzeko gezur hedatzen bere mihi puntan!!! Jujea: Nor da berriz hau? Xardin ala bakalau? Hareng Fumé: Ni naiz Hareng Fumé! Commerçant Cafetier, à Saint Palais, Ouvert 24 h/24 mesme les jours feries!... Galdegiten dautzut, Jaun Jujea, ez behatzia holako jender! Bestela nun gira? Mundua itzulikatuko da à l'envers? Prokuradoria: Errotik emaiten diot nik arrazoina! Eta ihardokitzen fermuki iduri lehoina... Errexegi da! Ez gaiten biktimaz tronpa!!!... Abokata: Horrek oraino martxan du kasko peko ponpa... Hareng Fumé: Konprenitu behar duzu jaun Jujea, Baitakit zure arrangura dela denen gainetik noblea Jende horiek ez direla Donapaleuko komerzioarendako interesantak! Eta gainera, gure interesen kontra doatzila haziz konkurantak... Beha'zu Donapaule ingurian diren Zupermartxiak Gisa hortako jendeek dituzte haziak! Haatik ez dezatela pentsa girela ehortziak... Jin ditela jin hantik landa gure ikusterat, Ez dezatela uste ukan gure ezpainetan irririk ahal duketela kausi: Mutur eginen diegu, ikus dezaten nor den nausi!!! Bainan aferak hortan fini litezke, Lanjerrik ez balitz guretako ere. Ikusi behar zintuzke, jende inutil horiek, bitrinak ditugularik dekoratzen, Begiak zuri zuria, oren osoak direlarik so egoiten, Ta gero, deusez erosten! Kitorik delarik ba baliatzen!!! Marie Charlotte Lohibeltz: Ausikia ttipixago egiten bazinute... Hareng Fumé: Zu ixil zite! Zure haurrak ttipi ttipitik karriketan troie, Bester kontseilu emaiteko bauzu aski toupet!... Marie Charlotte Lohibeltz: Ah haurrak troie karriketan! Gogotik ezarriko nintuen nik krexa batetan, Aipatzen den geroztikako denboretan!... Ala amek egon behar dugu beti haurrer estekan? Ta haunditzen direnian, Nihun'e ez dute gehiago tokirik biltzeko, nun ez den ostatian... Lehen ahal ziren ahusatu zineman, Ba bainan hori're ez nahi nor nahiri eman! Aitortu nahi ez duzuenik gordatzen da ba, holako teman!!! Hareng: Ez da behatu behar ehoska hunen solasik, Berdin aipatzen dugun gauzetan ez du sesitzen pitsik... Gaur problema ikusi behar da nun den! Xutik ezin atxikizko gauzak, tant pis badira erortzen!!! Martxatzen diren horiek dira sustatu behar. Jaun Juje, hortan behar dugu atxiki elgar, Eta gure kontra ari direnak, latzki punitu! Etsenpluak eginez ahal dukete konprenitu... Ezen, konkurentziarik ez laike, pobrerik ez balitz!!! Zirtzilak: Zplitxxx!!! Azantz hori, kremakilako bixkotxa batek egiten du komertsantaren bisaia topatzen duenian. Hareng Fumé ari zela bere herra guzia mikroaren gainerat ixurtzen, zirtzil batek plazaren itzulia egina zuen, publikoari behar bezala erakutsiz eskuan zuen bixkotxa. Memento egokian, komertsantari parrez par plantatzen da eta kremaz emokatzen du. Zirtzilak kontent dira, Hareng Fumé badoa beharriak apalik... Prokuradoria: Holako egitatea ezin da onartu... Bainan ikusten denez kluneria horiek publikoak maite ditu! Hortako ixilduko naiz, nik ere nahi baitiot kausitu... Nahi nauzuke ohartarazi Jaun Jujia, Eta hortan konzentra zazu zure atentzionia Nola, egiazko problemak, Pausatu dituen Donapauldar gizonak! Erran nahi baita: xomeurrak dira eskualde huntako ekonomia lurperatzen dutenak! Eta preseski, bera euskal kultur asteen fanatika baita, Doi doietan kurutzatu dut gure Jaun Prefeta... Berak proposatu daut xinple xinpleki, Kantonamenduko problemetaz anitz gauza baitaki, Eta "chômeurs" hoitaz griñaturik aski, Zazkien guziak kondatuko zauzkigula deplauki! Jujea: Etor bedi beraz Prefeta. Soinean buneta edo kasketa, Guretako ez du batere inporta... Prefeta sartzen da, maleta besapian, «La Panthère Rose» aire aproposak laguntzen duela. Zirtzilek, berriz ere, eskarniatziaz besterik ez dute egiten. Prefeta: Ni naiz zuen Prefet perfeta, jin jan jun eta parti, Bainago nere geroaz kezkati... Dakizuen bezala, ni naiz gobernuaren esku makila, Eta beraren interesen zain nabila, Bipil bipila... Gobernuak bere eskuetan du diru Publikoa. Emaiten duelarik: jenden laguntzekoa, Eta kentzen duenian setiatzekoa... Guk ere gainetik ukaiten dugu ordrea: Martxatzen dena laguntzea, Erdi maingu dena aldiz ehorztea! Akusatzen duzuen gizona, hiltegietan ari da lanian. Bon, hiltegi horiek joan dira guk erran direkzionian. Alabainan, karkulatu dugu, departamendu huntan, Abattoir bat aski da denetan: Pauekoa, azkar dabilena gure planetan... Baionakoak ere segitzen du bizirik, Ainitz laguntzen baitu Lur Berrik, Hemengoa utzirik! Eta sustut, han baitago Gronet... Zirtzilek: C'est pour le président du Conseil Général? Passez la monnaie... Prefeta: Adineko ba omen du oraino ainitz ahal, Alta denboran ere ez da geldirik egona! Baionako emazte guziek nahiago omen dute medikua beno gizona... Medikuarendako konprenitzen ditugu, Gizonarendako jujatzen ahal ez dugu... Orduan ez estona, Donapaulen, hiltegien zerratzeko baizik ez baduzie ukan soma... Alta hiltegi horiek martxatzen ahal zirelarik, Bainan bada sosa baino eskas haundiagorik, Ez delarik nahikaririk... Egia da zuen kantonamenduan aferak ez direla gora! Guk ere eskuetan ukan dugu EDFaren rapporra... Hunek erraiten baitu hitz laburretan: «En Amikuze: Tout fout le camp»!!! Rapport horrek bi urte ditu. Ordu hartan dazkigun problemak ez ziren oraino agertu. Geroztik hor ixkiriatu ainitz gauza dira verifiatu... Hortako, EDF-aren erranetan ene ustez gintaizke fiatu! Beraz egin ditzagun kundiak: Jada hetsiak dira hiltegiak, Ber bidea hartu du SPAVIA-k, EDF-an kasik partitiak, Lizerik ez da gehiago aipu, Aduana bide beretik kasu! Zapata usinaz ere mintzo dira usu... Laborantza tresna saltzaleek zonbeit lizentziatze... Beti hortarik baita haste... Lur Berrin haragi "secteur"-a kili kolo, Komertzioak hetsiko, Berdin zerbitzu publiko, Posta, pizina, banko... Eliza integrister salduko! Zirtzilek: alegia estonaturik. Huooo!!!... Prefeta: Herriko etxea Bernard Tapiek erosiko! Zirtzilek: alegia harriturik. Huooo!!!... Prefeta: Gaztek eskola hetsietan ziko ziko... Zirtzilek: zinez loriaturik. Hueee!... Aiaiuu... Prefeta: Zupermartxetan gosiarekin jendek bitrinak hautsiko, Eta gratis aseko!... Zirtzilek: beti loriaturik. Hueee!... Prefeta: Buxeriak, xarkuteriak, klinikak, Ateak hetsiko, bai'ta ere Tresor Publikoak... Hola ez dauzie gehiago nehork sosik ebatsiko! Zirtzilek: Hortaz inkiet balire bezala! Huee... Iupi! Prefeta: Eta «Journal de Saint P' lais» delarik eroriko... Zirtzilek: bihotza tinki. Ooh!... Prefeta: Jandarmeria ere da partituko!!! Zirtzilek: bozkarioak airatzen dituela. Huee!... Prefeta: Ordian kasik zuen lekian nuke izan nahiko! Zirtzilek: Haugi, haugi... Alokaria diau partekatuko... Hareng Fumé: Barkatu Jaun Prefeta, bainan ohaixtian erran duzu EDF-a hetsiko zela. Ta justo, Eguberriz karriken argitzeko nahi dugu ezarri gehiago anpula... Uste duzia posible izanen dela?? Prefeta: Hortan nahi zaitut trankilisatu! EDF-a Ortesen izanik ere, argia izanen da partout! Zeren EDF-ak berak, bere sloganian dionaz, «Zuetarik un-unago Ortesen beraz Eta gure xerbitxua zuetarik hurbilago»... Hori dena, nihaurek konprenitzen ez dutan lojika bat dela medio! Zeren, alabainan, urrunduz ez da hurbiltzen!!! Bainan ni elektrikan ez niz konprenitzen... Hareng Fumé: Chouette, Super, Eguberriz ere karrikak Izanen ditugu argitiak... Zirtzilak: Txiak!!! Berriz ere, zirtzil batek kremakilako bixkotxa bat ezarri du komertsant gaizoaren sudur puntan. Ondorioa, errexa da pentsatzea. Zirtzilek punpeka eta itzuli purdika erakusten dute beren kontenta. Hareng Fumé aldiz, itsuturik, bere urratsetan trehukatuz, ipurdi mazelak tinkikara ateratzen da. Prokuradoria: Milesker zuri Jaun Prefeta! Hainbeste argitasun emanik eta... Ez da usu ikusten holako gizon baliosik! Gure kantonamenduaren griñeri errotik josirik... Altxa dezagun jaun hori gure estimuaren aldarerat! Zirtzilek altxatzen dute «statue bat bezala, Prefeta Napoleon-en posturan jartzen da... Prokuradoria: Hunen itzalean ainitz lili jinen dira loratzerat..! Esku zarta, esku zarta zazu publiko maitea, dakizun molde airosean... Zirtzilek esku zartatzen dute Prefeta... Prokuradoria: Betirako doala Jaun hori gure adixkidantzaren karrosean!!! Zirtzilek ezartzen dute gure Jaun Prefeta zikin ontzi haundi baten barnean. Ohore haunditan, plazaren itzulia egin arazten dakote «gure adixkidantzaren karrosean»...Memento hunkigarri hortan «Baionako Suprefeta» aire ezaguna aditzen da lau haizetarat... Prokuradoria: Ez da posible... Tobera hauek zauzkit arrunt penible! Ikusi eta holako afruntia, Errepostu bakarra da mespretxia!!! Zirtzilek: Nauka hire partia? Jujea: Eta abokatak zer dio? Entzun dituzun gauzek zuretzat badutea zonbait ondorio?... Abokata: Uste gabetarik, ukan dugu hor ainitz argitasun, Eta jauneria hori guzia, ez dabila ipurdia hain lehun!... Lantegiak hetsi badira, batzuen nahia zegoela zauku agertu! Tobera hauetan, ustegabe, atsets hori da lehertu... Ene klianta nolaz hortaratu den, errexago daike ulertu! Prokuradoria: Ah bainan ez! ez dugu behar biktimaz tronpatu!!! Zure klianta berdin gelditzen da hobendun... Zeren ikusi dugu, lotzen delarik lantegi hesteko eritasun, Gaitzeko bordela jartzen da kantonamendun! Ta ez erran otoi laguntza eskasez dela. Orroit naiz SPAVIA-ren kasuan, Nahiz horrek ez duen deus ikustekorik gaurkoan He be, lantegi hortan, orroit niz hiru aldiz arraentseatu zela!... Aldikal nagusi berri batek bere laguntza ekartzen zuela... He be, ez zuen balio, aldikal izan da rebelote! Behin orroit bainiz langiliak lanian ari gabe pagatiak zirela, Toute la journée à jouer à la belote!!! Ordian hein? Ez da entseatu eskasez alta! Zirtzilak kantuz sartzen dira. Balonez eginikako gizon itxura bat ibiltzen dute makil baten puntan. Hori da Boumelala SPAVIA-ko nagusi fantoma. Kantua Biarnes aire ezagunenean emaiten dute. Laket baduzu, zuk ere kantatzen ahal duzu zirtzilekin batean... Zirtzilek: Halte là Halte là Halte là Boumelala Boumelala Boumelala est là. Plazaren itzuli bat egin ondoan, erdi erdian, plantatzen dute Boumelala. Zirtzilek zaintzen dute beren bahitua, ingurian jarriz. Orduan SPAVIAko bi langile sartzen dira. Orkestrak «Internazionala» joiten du... Langilen ageria: SPAVIA-ko langilen izenian, Nahi dugu jakin arazi, Boumelala atzeman dugula undarrian... Suisako bankorik handienian! Bainan ez dugu bakarrik ikusi! Berekin zauden milaka nagusi... Eta heietan ezagutu ditugu beste bi: Hiruak izanak beitira gure jabe ta manatari! Guretzat da argi ta garbi: Garruze, Beljika ala Tunisi... Horiek guziak dira tantiruri!!! Jakin dugunaz, han kongresu bat behar zuten hasi. Suieta zen, behar zutela hobeki ikasi: «De l'art de se servir de l'argent public gratuit, Et pouvoir changer de Mercedes à petit prix, Tout ça sur le dos des salariés. Merci» Zirtzilek: Mertzi... Hareng Fumé: Ez da posible! horrelakorik ez dezaket gehiago entzun! Horiek eta horien muntatzailiak dira hobendun! Behar dira igorri, lehen bai lehen, egin ahala urrun! Lantegiak partitzen badira Donapauletik... Langiliak beti greban direlakotz da lehenik! Ta Donapaulerat ez bada heldu lantegi berririk... Da sindikat horiek hor direlakotz, debriak emanik!!! Jaun Jujea, sindikatak behar dira debekatu!!! Eta horgo buru muntatzalek beharko dute pagatu! Eta hemendik urrun partitu... Zirtzil bat heldu zaio gibeletik, eta espaldan joiten du. Hareng Fumé itzultzen da eta biak irri ttipi baten egiterat bortxatzen dira. Zirtzilak oihal haundi bat emaiten dio. Komertsantak segidan papoan ezartzen du, Zeremonia hori bururatzean, kremakilako bixkotxa bat biltzen du berriz ere bisaian. Hor Hareng Fumé-k ondoko ateraldi famos hau uzten dauku... Hareng Fumé: Ni asia naiz, beti ni, beti enetako, Ez naiz gehiago toberetan ariko!... Pentsatzen ahal den bezala, joaiten da bere uliekin. Zirtzilek beren bozkarioa agertzen dute balonezko Boumelala mila pusketan ezarriz. Langiliak ari dira paper hedatzen publikoan, beren sindikalist lanarekin etengabe jarraikiz... Jujea: Bon, jostatzia untsa da bainan auzia ez du abantza araziko! Eta jandarmeriari denbora uzteko, Gure kondenatia klinikatik hunarat ekartzeko... Prokuradoria: irriz. Guk emanen diogun kondenarekin ez duke arrangurarik gehiago bere minez... Abokata: Ikusgarriekin joaiten bazinaike zu, txarmatua laike zure atentzionez!... Gortea ateratzen da taula gainetik, sartzeko ber musikan. Zirtzilak aintzinerat badoatzi kantatzeko gogoa ba omen dutelakotz... Zirtzilen kantua: (airea: Gurea da Geroa - Guk) Beti, beti aintzina Bai beti beti aintzina Beti beti aintzina Bai beti aintzina Hiltegiak hetsiak dira Beti beti aintzina EDF-a joaitekotan da Beti beti aintzina Aduana da aldatua Beti beti aintzina Denek réduction du personnel Beti beti aintzina Amikuze peko errekan Beti beti aintzina Jandanneria behar're hor da Beti beti aintzina Burgaintzi-ko dantzariek «Ostalertsa» eta "soka dantza" eman ondoan, bertsolariak hor ditugu. Mattin: Komertsantak bildu du bai tartalakrema Bainan ez du aldatu ez bere sistima Bixkotxak ezin ixil holakoen tema Abilezian ez dauka bildurik len prima Jeannot: Prefeta xarmant hori etorri bere ber Kultur aste batian hori zauku eder Prefet euskaltzalia baitugu milesker Ukanen du hain segur kanbioa laster Beñat: Noizbait etorri zauku gure Boumelala Eta potretik gabe joan hala hala Xomaja utzi dauku opari bezala Debruak berekilan eraman dezala Jojo: Lehen Garruze, gero SOVIPA, eta azkenik SPAVIA Nahi diete gaur inposatu nunbaiteko PEDAVIA Bainan langilek haundia dute oraingoan errabia Beren onetan azken aldikotz zerbait on bedi abia Etxamendi-Larralde kantuz: «Junta giten elgarri» Primaderari guziak irri beha zok Herriari Etsaien bahi ezpahiz nahi gurekilan haugi Hantxet aitañi beha egoki nolaño giraren ari Johan duk bizi amentsez beti libertateari Aupa! elgarri, osasun handi gudukari orori Jauneriari gaizkon bihurri kanporat igorri Errepika: Junta giten elgarri langile laborari Jaun-denbora johaki aitañik dezan kusi Aita dabila aphal burua handiek nai bezala Ezin zirola egin bestela gogatu zutela Gure denbora laster dohala izar-zirrista ergela Jaunen hegala laket hukela asma ez dezala Hire bizia hauta berhala argi edo ubela Haizia hola orain dagola bihia bahola Errepika Haiziak ditu oro harrotu harana eta bortu Behar tiagu eskiak lotu Herria gogortu Ama goratu Aita aitortu Aitañi bozkariatu Langilen gudu hunek nausitu bihar behar baitu Iholdin sortu Lasan segitu Amikuzen hedatu! Jauneria duk ikaran sartu gu ezin zapatu Errepika
Bethi gibelekoz aintzina |