Bethi gibelekoz aintzina Hirugarren agertaldia Gortea sartzen da musikarekin batera. Jujea: Ekar bezate akusatua... Jandarmek ekartzen dute akusatua, beti bandatua, eta gainera beso bat mozturik. Zivierran uzkaltzen berdin berdina, «garde à vous» jartzean. Horiekin sartzen da Kasko Pelé. Anbulantza soinu bat entzuten da sartze guzian. Jujea: Nor da hua? Kasko Pelé: Ni naiz Kasko Klinikaren jabia, si vous plé... Akusatuaren kasua nahi dut esplikatu. Xirurjia aldetik bainau frango interesatu Experientzia berri batzu Ditut hunen gainian forogatu... Horrela irabazi gradoarekin ene ontasunak ahal duzket emendatu! Abokata: Iduriz ixtripu berri bat zaio gertatu... Beso bat bederen ez zakoia faltatu? Kasko Pelé: Bai bai, bainan inportantena ez da hor voyez-vous? Zeren naski bigarrena ere beharko dakot kendu... So egizu: Gure kliantak burian animaleko kaska bat du bildu. Untsalaz buria behar litake soariatu! Bainan, kasu huntan, horrek bururik ez buztanik ez du... Ezen, baizik eta buruko mina zaiola azkartu!... Nahi luke kolpiaren lekian hazkatu... Eta nik hori defendiatu! Bainan kasko gogorra baitu, Ez du nahi obeditu! Eta ekzema zaio lotu!!! Hortakotz, xirurjiako molde berri batzu, Nihaurek dituztanak pentsatu, Ditut aplikatu... Eta martxatu!!! Besoa dakot moztu! Ixtant batez da gelditu... Bainan orai, beste besoarekin da berriz lotu! Orduan nahi bada sendatu, Bestia ere beharko da laburtu! Nahi bada egiten ahal dut in situ... Zuek egin hautu... Kasko Pelé bere esplikazionetan doala, zirtzilek beren arteko bat operatzen dute plaza erdian, mediku ospetsu hori mimatzen dutela. Sekulako zikinkeriak ateratzen dituzte «operatuaren» tripatik... Jujea: Zuen ikuspena... Abokata: Sendatzea da inportanteena!!! Prokuradoria: Gain gainetik soañaturik gure Jauna? Hori zaut soberakina!!! irriz. Nahiz hola hobekiago pairatuko duen gure kondena... Izanen dena den gogorrena!... Jujea: Bon, beraz, auzi hau finitzean eramazu! Egin ahala untsa senda zazu... Zirtzilek oihu eta huxtu... Jujea: Orai heldu da deliberoen tenoria. Maleruski ez dut oraino konprenitu hemengo ixtoria! Eta gainerat, argitasun emaiterat ez zaut etorri lekuko mera!... Engoitik joana ditaike afaitera... Dena den, ez dakit norat behar dutan jo! Hastean xinple zelarik, dena nahasi dautate... Rekoño!!! Galdegin ninduten arto jale bat nezan gaztiga... Hori laster egin eta pestan egingo nuen debru xixka Eta lekukoek, dena nahasi dautate: politika, Ekonomi, arto ta sindikata... Ez dakit gehiago zer egin behar den! Ez dut gehiago deus konprenitzen... nigarrez Prokuradoria: Ez da orai ahultzeko mementoa! Bathabuztan-ek bere hutsa du aitortua: Ebatsi duela artoa!!! Hori da saltsa hunen guziaren abiapuntua... Mota hortako jendea balitz usu usia gaztigatua, Donapaleu bezalako herri xarmantetan, bakea laike gehiago gozatua! Ez da hola eskapatuko, le bonhomme! Arto indijeztione bat egin dezan, emaiozu le maximum!!! Artomago: Banuke nik ere ideia bat, ala jinkua! Doi doia ohoin horren okupatzekua... Bai eta bere familia osoa... Haundia izan beita guri egin afruntua, Gaztiguak izan behar du araberakoa! Lehenik familiarendako: Egoiteko orde, ez jakin zer ar uda guzian zoko moko, Nola difikultatiak ditugun kukula egileen atzemaiteko, Mana'zkitzu, ondoko 50 urterendako, Egoiten direla gure xerbitxuko, Kukulen kentzeko! Kitorik hori bixtan dago! Lana ukaiteaz kontent izan beharko Eta gero, Gure ixtoriarendako, Izanen gira kitto! Aitarendako, Ohoina bera delako, Afera da konplikatuago... Ez dugu kukula kentzen ezarriko, Artoa jan lezake lerro lerro... Hortako, Badakizu, Gabadin, badugu lako bat zilo... Eta nola urtatzea den guretzat beharrezko, Prestatzen ahal bazinu gizon hori, ziloa tapatzeko... Oh, doi doia sasoineko!!! Abokata: Aski hortan, badugu aski entzunik! Gizon gaixo horren laguntzeko ez duzu bilduko buruko minik!... Ez, ez, Jaun Jujea, oraino badut konfiantxa zure zuzentasunean. Ene klianta utz dezagun bakean! Problema hartu beharko da globalean... Hortan zerbait konpreintzen dutenen artean! Bainan Ellandek ez du deus ikustekorik hortan, Jadanik aski pairatua du Jandarmen eskuetan, Eta orai xirurjiaren experientzietan... Nik errana hobe duzu egitea miletan: Libra zazu bixtatik Barthabuztan! Jujea: Arrunt asia naiz afera huntaz! Eta zuek eman kontseiluetaz... Jujeak, keinu batez manatzen ditu musikariak, aire bat jo dezaten jujamendua anuntzatzeko. Zirtzilak hurbiltzen dira. Jujeak, bere lagunak elakatu ondoan, hiru marteilu ukaldi emaiten ditu eta horra deliberoa. Jujea: Libro uzten dut Barthabuztan beraz! Zirtzilek: Hueee... Jujea: Eta ohointzan ez dadin berehala berriz has, Ehun kilo arto emaiten dakot gainera, ez dezan deus'e ukan eskas!... Zirtzilek: Hueee... Jujea: Familia dezala untsa haz, Bere emaztea goza araz, Haurrak ase ditela kokaz, Jandarmekilako joka partidetaz, Eta rokenrolaz!... Bainan Jainkoaz: Ez beza gehiago familia hunek bere bururik aipa araz! Zirtzilek: Hueee... Akusatua libro denez, jandarmak abiatzen dira berarekin kanpoko alderat. Zirtzilek, auzitegietako lege guziak gaindituz, jandarmak bortizki haizatzen dituzte eta akusatua heroe baten gisan ibiltzen dute «Irabazi dugu» kantatuz... Jujea: Bon, bainan ez da oraino fini, Kantonamendu huntan gauzak gaizki doatzi... Ainitz jende dira pleini! Hemen gaindi, Gauza hortan konpreintzen denik norbait balin bada, etor bedi! Berriz ere, «Dallas»eko giro beroan murgiltzen gira, Finance-Maïs eta bere bi zaintzaleen sartzearekin. Lehen aldian bezala, arto hazitako multinazionalaren kasketak ezartzen dituzte Gorteari eta arto koperatifaren aldeko pegatinak botaiak dira alde guzietarat... Finance-Maïs: Jaun Jujea, ez nuke nahi sobera denbora ene gatik dezazun galdu, Bainan nahi nuke, zuri eta pesta hunen antolatzaler, ene estimu haundia azaldu Maleruski, ezin dut finitzea igurikatu. Japoniarat behar baitut janbun saltzerat, beste avionean partitu! Gure ohoina duzu beraz libro utzi... Eta hortan, ezin zaitut jujatu. Au contraire, nahi zaitut lagundu, ez dezazun etsi!... Nahiz guk zozialik ez egin, eta ekonomian bakarrik finkatu Hitzeman dazkotzun 100 kilo arto hek, nahi dauzkitzut furnitu! Bainan gaur artoa baino hobeagorik baduzu... Xori bazka emanen diot, berdin ahal zauzu? Ba, xori bazka usina berri bat baitugu... Guk ere kantonamenduarendako sortzen dugu enplegu!!! Zirtzilek: Mertzi pour tout... Finance-Maïs: Ah! Ah! Horrek, gure kontrako zurrumurruak tapatzen ditu! bere buruaz kontent Finance-Maïs: Bestela nahi nituzke eskertu toberak... Hauen antolatzaile suharrak... Gure koperatifa hainbeste aipaturik, eginen ditugu aferak! Zerbait balio du holako promozioneak... Bestaldi batendako, on eginen die ene ikusterat jiteak, Atsegin eginen daut ondoko Toberen zpontzorizatzeak!!!... Jujea: Domaia da partitzen baitzira orai berian, Zu konprenitzen zinen diplomazian... Berriz entzuten da «Dallas, ton univers impitoyable...» Zaintzaleak eta Finance-Maïs abiatzen dira ainitz fantesiarekin. Irriak sartzen zaizkie, Zirtzilek haizatzen dituztelarik... Jujea: Bainan nor ikusten dut han? Ez ahal da herri huntako mera zoko hortan? Elefanten urratsa dirudien musika batekin, Donapaleuko auzapezak trebeskatzen du plaza guzia Mera: Bai, Jaun Jujea, nik daukat Donapaleuko meragoaren kargu! Eta izena dut Beñat Ahalbanu!!! Jujea: Aah, mahaia utzi duzu undarrean? Mera: Ah bai, baskaria zen ahotik ezin utzia... Badakizu, Mera batek jakin behar du hautatzen, nun den beharrezkoena presentzia!... Jujea: Bon bainan, behatu duzu zer den gure suieta? Orai koropiloak ezin trenkatuz gabiltza eta... Mera: Ba ba, ni ere nabil inkiet inkieta... Gauzen arrariatzeko, egin ahala egiten dut alta!... Hiltegiak ere hetsi behartu zauzkigu azkenik... Alta, lehen bazen hor gaindi, zonbeit koperatifa, zerbait egin Zezakenik!!! Bainan joan dira hemendik... Jada auzo herrietan dira plantaturik! Eta inveztizamendu guziak, Biarnoan egiten dituzte oraindik! Orduan, zer nahi duzu egin dezadan nik? Ahal dutana egiten dut jadanik!... Bainan, denak kontra jarriak zauzkit egundainokotan! Alta, ez ditu Donapaleuko herriak ziloak tapatzen ahal in eternam... Nik ere nahi nuke sortu dinamika. Hortako zone artisanala bat ere badugu polita! Domaia da erdi hutsa gelditzen baita... Bainan, azken denbora hauetan ari gira indarka... Elkarte berri bat baita Tirokariak, han ariko dira tiroka! Ez da enplegurik sortuko, bainan gabia baino hobe da dohaika? Gero erranen dute ez dutala deus egiten! Zirtzilek: Ez diaguk gehiago erranen!... Mera: Ez laike erran behar bainan, Donapaleu da peko errekan... Hortako ez nau nehork'e maite, bainan ez dute hoberik atzeman!!! irriz Zirtzilek: meraren irria eskarniatuz. Ha, Ha, Ha... Mera: Badira ere maite dutenak sortzea problema: Batian krexa behar dute, bestean zinema! Haurrek ez dute bozkatzen dakitanez, Eta filmendako, ez direa munto engoitik telebixtez? Garruzen ere nahi lukete defusionea, Hainbeste egin dugu haientzat, behar lukete defendiatu unionia!... Gu gabe Garruze foutu da, eginez geroz deviazionia! Nork ikusi du holako kakofonia?... Komertsant gaztiak ere hasiak dira kaka ezartzen, Ea ez dutenez merkatua elizatik zentrorat biltzen?!... Azkenik, kontra dut ere SPAVIA-ko langileria, Nolaz, beren proiektua baino nahiago dutan bestia? Hara! Orai langilek ere nagusigoa nahitia!!! Nola nahi duzu kondizione horietan egin denena? Bada lotsatzekoa, ukanik'e federik hoberena! Ardurenian, ez dut nik gauza horien kontra deusik... Je ne suis ni pour, ni contre, bien au contraire! Bainan, il est urgent d'attendre pour le faire... Egin nezake gogotik, Hitzemanez ahoan ukan gabe bilorik, Bainan ez bainaiz bakarrik!!!... Erran behar da, zonbaitzuk ez nautela biziki laguntzen... Eni harrika ari dira, ustez berak diren huntzen! So egizu etsenplua berehala: Alta hortan ere, nik egiten dut egin ahala Denek dakigu Amikuzen falta dela, Bide bat aski zabala, Joaiteko Baionatik Bilbora... Euh, barkatu... Mauletik Baionara! Eh be, hortan ere hala hala: Kontra dut Kontseilu Jenerala! Badakizu, Frantz Sepa, Beti erraiten daut: j'sais pas, j'sais pas... Zirtzilek: Ba nahi huelarik oilartu Harek baihiu lehenik lumatu... Mera: Berdin balio du... Zonbaitzuz banabila etsipenetan... Hiltegiak hetsiak dira, deus ez frigotan... Eta ari naiz ametsetan, Ez gintuenez problema guziak ezartzen ahal frigo haundi hetan... Freskuan atxik han Eta ez atera handik sekula santan! Zeren undarrian, zer nahi duzu egin dezadan nik? Ahal dutan guzia egiten dut jadanik!... Prokuradoria: Arras klarra izan zira zure esplikazionetan... Sarri beharko dugu berriz mintzatu elgarrekilan, Pagatuko dauzkiguzun aperitifetan... Mera: Ah barkatu, moltsa dut etxen ahantzi, Beharko dut sosa beste norbeiti abantza arazi! Jujea: Ikusten dut arrunt konpreintzen zirela jeztionian... Zauri hunarat, jar zite gure artian! Auzapeza taula gainerat igaiten da Jujea: Orai bai, gira mentura onian, Zerbait egiteko zuen kantonamendian! Badea besterik konpreintzen denik hemengo aferetan? Mintzatzerat jin bite orai denen onetan!... Jende multxo eder bat sartzen da plaza zolatik. Huna zoin diren eta zer ordenetan: Jainkoa Berekin Dagola, apeza Frantz Sepa, Kontseilu Jenerala Beñat Ahal Banu Donapaleuko auzapeza, ondotik juntatzen dena Hareng Fumé komertsanta Kasko Pelé klinikakoa "Fortza Bazka" edo indar jokoetako gizonak: zakularia, segalaria, aizkolaria eta sokatiralariak Tirokariak elkartekoak eta bi jandarmak eta bixtan dena, proosione hori lau majorretek inguratzen dute... Plaza itzuli bat egiten dute, lehenik «...Zerua...zerua... Zerua saritzat...» kantatuz. Gero majorretak piztuko dira «Turlututu...chapeau pointu.... majorretak gira gü...», «Xorrotxak» taldearen kantu ezaguna entzutean. Plaza zolarat heltzen delarik jende inportant horien multzoa, Zirtzilen parrean gelditzen dira. Elgar fitsatzen dute bi alderdiek... «Il était une fois dans l' Ouest» eta «Les dents de la mer I» filmetako musikak entzuten dira... Ikusliarrer adrenalina doblatzen zaie ezin jasanezko suspense horren aintzinean... Elgar janen dutea? Elgar jo behar dutea? Behar're western on guzietan bezala, alderdi bakotxak begiak etsaiarenian itzaturik plaza itzulikatzen du eta undarrekotz jauneria eta gizon azkarrekilako multzoa mintzatokian da. Zirtzilak plaza zolan daude beren zainen jabe...) Jujea: Nori afera dugun jakiten ahak duguia? Prokuradoria: Gauza bera galdegiterat nindoan jaun jujia... Abokata: Ez diok aise ixilik beste kuia! J.B. Dagola: Ni naiz «Jainkoa Nerekin Dagola»... Zirtzilek: Eh Jainkoa Berekin Dagola? Ez dik beste egitekorik ala? J.B. Dagola: Ni naiz Jainkoa Nerekin Dagola! Eta prozes hau ez dugu onartzen hola! Erranik izan da gauza makur sobera... Sobera mintzatu dira en ne sachant rien! Guk muntatu dugu «Le Comité de Salut St Palaisien»!!! Orai arte sobera aipatu ditugu problemak, Hemen badira ere gauzak martxatzen direnak... Gauza horier so itzul gaiten denak... Lagunt ditzagun gure « copain»-ak!!! Ez da gure tradizionea problemen plazan aipatzia, Eta gainera, horien aipatzea da krima haundia... Zeren jende xehia, Ez da gauza horier idekia! Bada hortako espresa den jendia... Erran nahi dut: politikero notablia... Arrunt kapablia! Problemak aipatuz, imaja txarra emaiten dugu kanpoari, Berdin lotsa emaiten turixteri... Sindikatek behar lukete gogozkatu hori!!! Eta artzeko partez haizeari joka, Nausiekin eskuz esku, balukete nun zer joka!!! Gainera sindikatak ez dira gure tradizionian, Eskualdunak ez dira beldur artzeko lanian... Kanpotik jin satankeria horiek gal arazten dute ainitz xantza: Herriaren xerbitxuko diren manatzailekilako konfiantxa, Eta denek batian erreusituko dugulako esperantxa... Sobera gauza seriosak dira gaurko problemak, nor nahiren esku uzteko, Lehenik hor, problema bat atzemaiten dute estakurutako, Ta gero bauzu sekulako... Ta behatzen balira, denetan zaituzte manatuko! Hareng Fumé: Egia da sindikalista ta xomeurrak sartu aintzin ez zen problemarik Sar ditzagun xarter batian ta igor urrun hemendik! Zirtzilek: Ez duk aski bixkotxa jan ohono hik? J.B. Dagola: Ene adixkidearen kexua da legitima, Konprenitu behar da hunek bizi duen drama... Beñat Ahalbanu, gure Merak, ohaixtian aipatu du frigo. Eta xarterra baita kario, gauza hau nuke proposatu gogo... Hainbeste buru bero, hor direnak problemak sortzeko, Zendako ez ditugu sartuko frigo horietan freskatzeko? Zirtzilek: Ah bon, gorriak ez dira gehiago ifernuan? Ezartzen dituzte friguan? J.B. Dagola: Berriz diot, ekaitz haundienean ere egon gaiten dret! J'aime ce pays lorsque le silence guette... Kasko Pelé: Quoi? J.B. Dagola: J'aime ce pays lorsque le silence guette... Kasko Pelé: Ah non pas lui! Badut aski entzunik! Pas Seguette, ez dut onartuko holako afrunturik! Ze harek manatu behar dans ma clinique? Jin bedi, jin, ea orai badukenez lanik... J.B. Dagola: Calmez-vous on nous regarde! Vous ne croyez pas que vous aes un peu trop hard?... Orai behar dugu untsa konprenitu elgar! Aski mintzatuak gira denak bar bar bar... Nunbeiteko moda berrietan ez da deus onik, Hola hazi gaztetarik ez da eginen guk behar dugun gizonik! So egizu gisa hortakoen planta... Ezin baidaizke horiek banta! Eskolan direlarik oraino 25 urtetan, Ez dute gehiago ari nahi kukuletan... Alta virilitate kotsia han lezakete atzeman!!! Gero panuak barbouillatzen dituzte bide bazterretan, Eta ondorioz Marseillaise-arik ez da gehio Donapaleuko pestetan!!! Beste batzuk, nahi lukete arra ideki zinema, Gustura egiteko hor kulturaren terrorisma... Norat goatzi, gaixo ama? Ez ez sinets nezazu, gure salbamendua da tradizionean... So egizie ene ingurian: Horiek gizon seurrak eta zintzoak, Horiek nesken jostatzeko manera sanoak... Horra Fortza Bazkako gizon atseginak, Gure arrazako indarrak direla bota ezinak... Horra majorettetako nexka ttunttulinak, Gure begien plazerrarendako jinak... Horra tirokarietako ihiztari finak, Entrenatzeko stand de tir-a hain beharrezkoa dutenak... Bereziki jandarmek, ihiztatzeko bazter nahasle denak! Hori, plaza itzuli bat eginez eta zirkako parada bat bezala..., ainitz joko zirtzilekin, klikako aire batek denak gainditzen dituela... Jujea: Zuek ere konpreintzen zirezte... Eta tradizionean gaineratekoetan bezainbeste... Zaurte zuek ere gurekin, Denen artean, zerbait on ahal dezakegu egin! J.B. Dagola: Plazerrekin zure gomita dugu onartzen. Bestela ez dugu ikusten, Jujamendu hau nola plantan burura zitaken! Zirtzilek: Amen... «Maréchal nous voil» aire famatuarekin batera, «Comité de Salut St Palaisien» osoa Gortearen taula gainerat igaiten da. Bakarrik gelditzen da mintzalekuan: Kontseilu Jenerala... Abokata: Horrek ere badu menturaz zerbait erraiteko, Bere medaila guzien justifikatzeko... K. Jenerala: Jaun Jujea, ez nuke nahi zeremonia hau sobera luzatu, predikuko paperra harturik sakelatik Bainan emaiten dautazun mintzatzeko parada nahi dut choratu... Egun duzue beraz, trinket berriaren inaugurazionea, Nihaurek, horren egiteko ekarri dautzuet debru diruzionia, Hobe duzue orroiturik jinen delarik elekzionia... Prokuradoria: Pzitt!! Uste dut tronpatu zirela predikuz... K. Jenerala: Ah merde, j'ai mon nègre qui pédale dans le couscous!! sakelan xekatuz. Ah celui-ci doit être le bon. Mille excouses! Ez nuke nahi zeremonia hau sobera luzatu, Baina emaiten dautazun mintzatzeko parada nahi dut ohoratu.... Egun duzue beraz, amen bestako medailen emaitea. Zueri da orai heldu den elekzionetan nitaz orroitzea... ... Putain! celui-ci non plus n'est pas le bon! Quand est-ce qu'il va arreter de faire le con... Bon, be, je vais improviser... Quand on est du métier, il faut savoir aviser! Zirtzilek: Laborari ta politikero... Elgarrekin ez doatzin bi ofizio! Trakteurraren gainean, ainitz denbora galtzen du... Ta gero, predikuak ezin ditu prestatu! K. Jenerala: Ez nuke nahi zeremonia hau sobera luzatu, Bainan emaiten dautazun mintzatzeko parada nahi dut ohoratu... Egun duzue beraz egiten jujamendu, Eta nik ere, hortan nahi zaituztet lagundu... Heldu den bozketan sobera botz ez dezatan galdu... Hemen pasatu diren jende guziak ditut behatu, Eta denak, je dis bien denak, denak ditut konprenitu... Ezin da nehor kondenatu! Guk hautetsiek, zuen problemen arrariatzeko, Ez dugu deus egiten ahalko... Zirtzilek: Ez zian balio jitia horren erraiteko! K. Jenerala: Eta hautetsi solas gireno, Nahi dut erran gogoan dutano, Beñat Ahalbanu Donapaleuko merak, hartu bainau ohaixtian a parti... Mauletik Baionarat bide haundi bat dadin parti... Nahi diot erran nik, Bide batek ez duela abantailik baizik! Zeren, kasu, Bide batek baditu bi sentsu!... Zonbaitzuk, uste dute bide batekin abantailak direla heldu... Nik diot, bide batekin, ditugun abantailak ahal direla lekutu... Konprenitu? Bide bat, bi sentsu... Kasu... Gaizo Donapaleuko mera, Ari da brikolageaz brikolage-a... Bainan zer nahi entseaturik ere ez da arribatuko, Denik'e enekin xuxen ibili balitz, nuen legunduko... Car, il faut le savoir: on n'attaque pas Frantz Sepa!!! Zirtzilek: Kontseilu Jenerala ta Donapaleuko mera, Bada kantonamendu huntan nahiko oilarra... Bainan oilatei bat bakarra! K. Jenerala: Jainkoa Berekin Dagolak erranekin bat nago. Hiltegietan balin bada hainbeste frigo, irriz Eta hiltegi horiek ez dira Donapaleuko meraren jeztionearen ohoratzeko Erraiten nuen beraz, frigoak badira libro, Problemak eta sortzen dituztenak, han sar ditzagun oro... Eta konjelateurrak balire, laike hobeago! Zer nahi gisaz, ezin da deus'e egin, Eta egiten ahal balitz'e, laike berdin! Diru publikoa, ezin da gehiago ezar galtzetan... Sos hori ezarri behar da benefiziotan! Ez martxan ez diren aferetan, Izaitekotz, martxatzen direnetan... Ez da guri artifizialki atxikitzia Eskualde huntako ekonomia... Hori baino hobe da gabia!!! Ta gero ere, deus ez bada gelditzen... Golf-a haundi bat dugu eginen!!! Zirtzilek: Golf à 48 trous, D'Iholdi à Aroue... Avec surtout deux grands trous, Aux deux bouts!!! K. Jenerala: Ene gustuko, egoera ez da behar dramatisatu... Irriño bat ezpainetan "accueillant" behar dugu gelditu. Orai artian ere zerbait egin dugu... Gero ere, zerbait izanen da, nitan fidatu! Hortako Kontseilu Jenerala plantan hautatu!!!... Jujea: Euh! barkatu... Nor zaitugu zu? Esplikatzen ahal daukuzu? Zirtzilek: Horrek, badu hainbeste titulu, Bihar artio hor gituzu, erranik'e zalu... K. Jenerala: Je fais écrire dans le Journal de St P'lais Chaque fois que je me fais médailler. Comme je vois que vous ne lisez pas ce journal, Je comprends que vous n'y entraviez que dalle... Ordian: kantonamenduko Kontseilu Jeneral, Departamenduko Zenaturra ere, c'est pas mal... Lan guti, siesta luze eta untsa afal! Ene herrian auzapez eta bi jauregien jabe... Bat eskola batentzat, bestia laborantxako, on ne sait jamais... President du Syndicat de Soule... Là aussi, il y en a qui me foutent les boules!!! Gerla eginik, Croix de la Resistance... C'est pas pour rien que je m'appelle France! Lur Berrin zerbait izana denboran, Geroztik sartia Maisicako Presidentgoan... President de la Sepa, Qui est propriétaire des murs de la SPAVIA: ça, tout le monde ne le sait pas... Meme moi, je l'ai oublie, ne le dites pas... Herriko elizako pianixta, Artetan jakin behar baita izaiten artixta... President de nombreuses associations culturelles, J'en passe et des plus belles... Ceci n'est qu'un petit aperçu, y en a au moins 4 fois plus... Comme je me fais vieux, je me souviens plus! Jujea: Orduan zu denetan konpreintzen zira! Zauri zu ere gurekin, fini dezagun gaurko partida... eta igaiten da bere lagunen ganat ...Taula gainean denak ari dira bar bar bar: «...Guk konprenitzen dugu... Konprenitzen dut... Zu konpreintzen zira... Gu konpreintzen gira». Ordu hartan, Zirtzilak, artalde basa bat bezala, dena oihu eta garraisi, taula gainerat igaiten dira punpez, juje eta notablen arterat. Orai tokia berena da. Zirtziletarik bat gelditzen da lekukoen mintzatokian. Musikarier manatzen die Gortearen ohizko musika Zirtzilen predikuari hastapena emaiteko. Zirtzilek: Publikoari So egizue, konpreintzen dira! Gauden denak konpreintzen direner begira... Biba ceux qui s'y comprennent! Même si c'est pour des cons qu'ils nous prennent!!! Konprenitu duzie, zuen onetan, hobe ginuela guk ez sobera konpreintzia Nahiago duzie ba zuen artian akomeatzia... Eta gaineratikoak ez sobera okupatzia! Alta, ondorioak guri dira patitzia!... Ez zirezte seur iduriz biziki akituko, Bixtan diren gauzer aldeat eginez uko... Gaur balin bada xomeurra... Zerratzen balin bada EDF edo abattoirra... «... Ez da gure tradizionea» Jainkoa Berekin Dagola eskarniatuz «Egin ahala egiten dut alta» Beñat Ahal Banu eskarniatuz «Débrouillez-vous moi je ne sais pas» Frantz Sepa eskarniatuz Nago, Oaixtian, usu aipatzen baitzinuten frigo, Ez dugunez atzeman haien betatzeko Peza eder zonbaitxko!!! Jauneriaren tripak hunkituz. Beñat Ahal Banu eta Frantz Sepa, ezarriko ditugu ezkerreko ttipian... Akomeatuko dira araiz elgarren artian! Gainerateko guziak, eskuineko haundian!... Hor izanen dira beren lekian!... Arte hortan, Hareng Fumé joana zen ixilka kremakilako bixkotxa baten xeka. Zirtzilari hurbiltzen zaio gibeletik. Zirtzila ohartzen zaiolarik, besoak kurutze plantatzen da eta so zorrotz bat botatzen dio. Hareng Fumé izitzen da eta krema guzia bere buruari emaiten du. Zirtzilen irri eta trufek laguntzen dute, gaizo komertsanta, bere ahalgearen iresten plaza trebeskatzean. Zirtzilek: Orai aski ele eder! Hitzeman eta gauzak gibelatzerat utzi ter ter ter... Zerbait egin nahi duen jendea utziz bere ber! Manifestaldi egunian, Denak han zinezten aintzinian? Geroztik nun zabiltzaten gira jakin nahian! Orai bakotxak bere errespontsabilitatiak behar ditu hartu... Kantonamenduaren geroaz axola dutenak baitira juntatu... Hoiekin beharko duzie aintzina kundatu! Eta obretarik eginen dugu jujamendu!!! Lekukoen mikroan den Zirtzilak kantatzen ditu ondoko bi bertsuak. Jokolari guziek doblatzen dute azken lerroa. Bigarren bertsuan, Zirtzilek lerro bakotxa doblatzen dute Rap moldean. Zirtzilak kanta: Agian Tobera hok ez dira joan soberaxko luze Bainan baginuen erraiteko hemen denek frango gauz'e Zerbait gogoan atxikitzekotz atxikazue ba hauxe Bizi nahi hau agertzen deno biziko da Amikuze Donapaleuko mera baitugu naski arrunt girouetta Kontseilu Jenerala eskapi da eginez pirouetta Gainerateko jauntto horiek baute naiko diru eta Jende itsusi horiek eder ederrik silhouetta Zirtzila igaiten da taula gainerat, lagunen arterat. Bertsulariak hor dira kopla bedera emaiteko. Mattin: Eritasunik, ez ixtripurik, ez bedi gutarik hurbil Xirurjient esku horietarik ahal bada urrun ibil Jojo: Beñat Ahal Banu, gure Jaun Mera, putiko arras gozoa Beranta dauka, atorra largo, pantalon uzki lazoa Jeannot: Amikuztarrak bere kasetan, gaztiak tu konprenitzen Ikusiko ba gaurko Toberak dituenez preziatzen Beñat: Franz Sepa dugu haundirik tripa, inguru haundiko zipa Tabako ona fumitu eta berak eginen du pipa Jujea jabetzen da mikroaz. Jujea: Bainan bainan ez dugu nehor'e Ezin gira hola ixil!!! Zirtzil batek: Ah hilak nahi ditutzia? Hiltegiak aski dituzu idekitzia!... Jujea: Egia duzu, hiltegiak idek ditzagun Mil esker Musikariak manatzen ditu keinu batez, erakusteko delibero haundi bat hartu duela... Jujea: «Je déclare les abattoirs de la ville ouverts» Eta jokolari guziak, oihuka eta irrintzinaka hasten dira. Dantzariak plaza zolatik sartzen dira. Jokolariak eskuz esku abian dira ere plaza erdirat... Denak kalmatu direnian, bertsulariek agurra kantatzen dute... Jeannot: Hemen ikusi dugu ainitz gauza eder Eta nai dugu erran guk Amikuztarrer Jende zonbait ez dira ez egonak alfer Zuen esku zartekin guzier Milesker Jojo: Orai arizan gira gogotikan irriz Zuek ere gustatu zirezte iduriz Noizbait okasionia presentatzen balitz Nahi duzuenian gu prest gira berriz Mattin: Hemengo omoria nahi dugu omendu Denak behar ziren ta ezin da deus kendu Nahiz pesta eder bat daukuten apaindu Norbait ahantzi balitz otoi barkamendu Beñat: Hemen egin daukute debru etsamina Batian irri eta bestian berriz mina Erakaspenentzat da tenorian jina Guziek dezagula jo "Beti Aintzina"... Erakaspen horiek buruan dituztela, Toberetako partaide guziek, bai eta publikoak, "Mutxikoak" dantzatzen dituzte... 1991 ko Amikuzeko Toberak bururatuak dira...
Bethi gibelekoz aintzina |