www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVII. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Gutuneria: J. Elizalde

(1693 eta 1699)

 

        Nere arreua bioçecoa

        orai vrte bete errezeuitu nituen bi paper zureac aseguin ascorequin zure osasunaren berri onac izaiteaz zere senarraren compañian Jaungoicoac urte ascoz dizuela aseguin ascorequin bere seruicean eta nere amaren onrrazean.

        Zuc gaztigatu zenidan espantasen ziñela nola zure borondatea sujetatu nai nuen berzeren gastura. Jaungoicoac eguiten eztuena bere aurrequin; nic eztut sujetazen niori borondatea, baño nic bialzen nuena esan dezaquet eztaquiola eman, nic esaiten dudana eguin nai eztuenari eta nic nere nagusiari gaztigacea mira zezala zergatic agradecitu bear zenidan gañeracoa bezala, eta aren merchedearen iz batec aniz eguiten du edoziñ ere gauzetan // eztaquizula iduri aniz daquizula zer gatic gueiago vseguiñen duzu azertatu baño. Aseguiñ dut ediren zaitezen nere ama eta zu contentu zu senarrarequin Jaungoicoac vrte ascos conserba zaitezatela, Mex(ic)o y Junio 14 de 1693. Gure lengusua jaunac esango dizu jaquin nai duzuna zer gatic ezin vscaraz esan dezaquet nai dudana.

Zure anaia maite nai zaituena

Joseph de Elizalde

 

        Nere amari bialzen diot orai nere lenguasuarequin virreun zorzi errealaco zuen compañian erregala dadien. Eman ezayozue gustu asco bizi den artean zer gatic aren merchedeac duenean ezaizue faltaco zuey. A Dios.

Nere arreua Maria Theresa de Elizalde.

 

        Nere arreua biozecoa

        Zure escuco letrac ecusi ditut aseguin anizequin zerengatic badacatzen zure osasunaren berrionac senarrarequin eta semeac deseo aniz dut Jaungoicoac eman diezazuela vrte anizetan ni nago zure seruiceco.

        Atseguin asco dut zubec nere amaandre biozecoaren compañian igarozen duzuela, bai eta jakiteaz zu edirazen zela iru semerequin Jaungoicoac nai badu bere seruiceco iiuz diezazula vrte anizetaco baño gaiztoac izan bear badira berezat eramen dezala chiquidanic. Oroizen naiz zein ongui azi geninduen gure amac eta orrela gu ez onac izaiteaz gurea da culpa. Zuc ere azizazu zere semeac ongui zergatic aniz edo gueiena da guero onac edo gaistoac diraden. Icasi dezatela chiquidanic oracioac, leizen eta escriuicen eta eracusi confesazera eta Jaungoicoa comunioan arzera maiz eta dabilzela inclinacio ona dadutenaquin eta guero estudioa aguiz ona izanen da baldin apez, edo fraile izan nai badute zergatic orrela errazago izanan zayo irabaztea zerua zertacoz Jaungoycoac atzi gueninduen eta berce gauza gucietaco, ezperen layan // ifeni aguiz anditu gaue zergati berzela iduri zait etzin or niorc jan dezaque. Esquerric asco emaiten dizut zere cuidadoagatic Jaungoicoari otoiz eguin enegatic eta beti uste dut eguiñen duzula, bai eta nere osaba ere, bere alarguna eta gure izebari eman diot gure amaren eta zure ganic adizera pena ascorequin lagun eguiten dizuela berac daducanean senarraren faltaz eta agradecitu du asco eta bialzen dizue aniz gorainzi. Nere lengusu guziey eta izeba eta berze aide eta adisquideey nere goinziac. Ni errazago lizatec escriuicea erdaraz baño zuc eta nere amac eztaquizue eta orren gatic eguiten dut au orrela badaquit anzi zaidala aniz gauza nola baita oguei vrte ortic atere ninzela bañon adizen dut guzia. Berriz escrinicen duzunean eguiñezazu vnela eta icasico duzu guchibana a Dios nere arreua laztana zeñec iduqui zaizala bere escutic aniz vrtez. Mexico Vztallaren bederezigarren egunean milla eta seietan eun eta lauretan oguei eta emerezi vrtetan.

Zure anaia aniz nai zaituena.

Joseph de Elizalde

Nere arreua biozecoa Maria Theresa de Elizalde.

 

Bertsio honen iturria: Ibon Sarasola, Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos, 1983, 138-139 or.

 

aurrekoa hurrengoa