www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVII. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

J. Peruskiren gutunak

(1664)

 

Maiyazaren 13 gar<r>en egunean eta 1662-garren urtean Donibaneco

erriyan eman yzan diot promes nore fedeá esconzecozat Maria de

Etcheuerriri eta hala emaste presturen ainziñean, eta nago

hartan betiere fin. Jean de Perusquy.

 

* * *

 

Ene espos maitea otoi adi neçaçu hiz gutis çeren ezpaitut

denboraric nahi beçala çuri neure sentimenduyac er < r > ateco.

Mariota ene maitea biozes minço naçaizu eta çure baitan

dudan esparanças otoi eguiten deraçut har deçaçun haxeguin

otoi çuc harçen baduçu nic hartuco dut hori, hala da segur.

Otoi bada, gastigatuco derauçut non bainiz handic neure

berri. Çuc ere bitartean har çazu aseguin otoi, çure senarra naiz. Jean de Perusquy.

 

* * *

 

Domeins Andrea.

Yaquin zazu eta segura zaite erraten derauzudala bihoz

ossoas neure sentimenduac nola neure yende gustiac

ditudan fidel neure gogara hartaracozat nitan denaz

guerostic segura çaite çuc nahi duzuna nahi dudala niq

es berçeriq, seguraçen çaitut: yaquin zazu nola nizen

peril handitan çuq daquizun beçala bainan consideratu-

riq hobe dudala seguratu exaietariq eta yende gaisto hori-

etariq. Hala, lehen gastigatu nerauçun bezela noha

Yencoac nahi badu Bilbaura herrico mercatari batequin

ceren yqusten duçu Lapurdin es Bassanauarran eçin egonez

Prebostari emanic esqu daudela ene partidac hartaracozat

aitaren grazia ere nahiz ceren aitac promes eta seguran-

za baiteraut çurequin bat yzateco. Halatan bada çuq ere

asayatuco çare eguinahalaren eguitera. Badiqit damu

hartuco duçula çeren çurequin minzatu gabe yoateas,

bainan Yencoac badaqui borondatea, esnuyen denbora-

riq. Presentean baldin badut nihoroni egonen naiz

abertituya segur otoy. Betiere nago çure berri onnen

beguira, daquiçuna naiz ni çure manuco nais eta yzanen

ere bai hala sabelean dudano; eta hala otoi gorainçi

Çure aizpa eta ene emaste egiyazco dudannari ene

espos maiteari biossean min dudala vsten dudala adios

er<r>an gabe beguiyen bista.

Domeins andrea lehen comorita-

tean gastigatuco deraçut nore ber<r>i eta cere<n>

behar nicen gomendaçen nicazu otoi, eta

halaber gomendaçen derauçut

Mairatoa çeiña baita ene emastea yçanen ere bai

seculan. Otoi ar<r>apostuya arrapet estut lequric

nahi bezala gastigazeco neure berriyac beinan comori-

tate gustias yaquinduru eginen çaitut. Çuc ere halaber

eginen nauçu. Otoi barca diezadaçu estut denboraric

nahi beçala egiteco. Gorainci ene espos Mariatoari se-

culan yçanen dudanari; erraten dut eguia; nola

nahi baitut Yeincoagana çure çerbiçariya. Jean de Perusqui.

 

* * *

 

Maria Andrea eta nere maitea.

Yaquin eçaçu nola naizen Basanabarren eta nola

naizen ossasunarequin Yenquoari esquer eta nola

dessirazen çurea ere halaber duçun; ene maitea yaquin

çaçu nola naizen onsa alde bates, beiñan es

ordean berceas; cer dut falta, çure berric ezin

yaquiñez dut falta, eta naiz triste bada nere

falta da çurea baisziq nola esnaizen alegeracen

nola tristeçia huntariq aterazen, ala galdu duzun

eneganaco esparança ala cer erranen dut. Otoi

bada çure baitan dudan esparanças, Otoi eguiten

derauçut, otoi, nauzun yaquinduru eginen ezertan

zaren eta çer quraia duçu. Otoi çure berriac gastia

diezadaçu otoi faltatu gabe eta gastiadieçadaçu

ea cer nahi cinuqueyen ea cer desir[a] cenuqueyen

ene baitan ortic, eta yaquinduru eguiten nazu

otoi, eta estut faltatuco prometacen derauçut

çuq nahi duçun gustiaren eguitera nago betiere

ni orai eta sequlan egonen ere bai byci niçeno

çure alderat fin sequlan naiz çure ze<r>biçaria eta

fidela eta zure senarra. Jean de Perusquy.

 

Bertsio honen iturria: Ibon Sarasola, Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos, 1983, 143-145 or.

 

aurrekoa hurrengoa