www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Onsa hilzeko bidia
Juan Tartas
1666

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

GOMENDIOSKO LETRA

 

Barkoize, Domiziñe, Lohitzune, Mitriña, Amenduze, Ispura, Larzebale, Sarhia, Kaldia, Karresa, Hauta-arriba, Peira, Gairosa, Arbuze, eta Moneiñeko Iaun Markizari.

 

        Neure Iaun Maitia, eta ohoratia, bi soldado pobre heldu dira aroetik bartzoitzera, zure iauregi ederrian, zure ikustera zure bisitatzera, eta bere zerbutzu humilen, zuri ohoroskatzera. Bi soldadoak dira, bi aita seme, ni nuzu aita, eta librutobat egin baitut, onsa hilzeko bidiaz, hura duzu ene seme haur zurtza, ama gabe aitaganik sorthia.

        Zu Iauna baitzira oro hon, eta jeneroz, izanen zira hementik harat, ene seme haur zurtzaren aita, eta ama bietarik, eta hark zuri, nor bada, deus balio badu, bere aitaren, eta bere zerbutziak rendatuko drautzu leku orotan hanbat fidelki, non hari beha bazite, ezarriko baitu zure arima zure etsai bisible, eta inbisible ororen despit, zeruko gloria eetrnalian.

        Zuberoak, Biarnok, Basanabarrek, Lapurdik, Franzia orok aithortzendu, zu iaun handibat, Baroin handibat, Markis handibat zirela, zure izena, zure aippamena orotan ohoratuda, orotan onki jin da baina ene soldadoak plazer baduzu iarraiki haren hatzari, haren herexari, eginen zitu errege zelian, eginen zitu etziren, beno iaun handiago, eta emanen koroabat aingutriena bezain ederrik.

        Ene soldadoa ezta oraino batheiatu, haren ugazaita behar duzu izain plazer baduzu, ohore hori zuk egiten badrozu, zure izenaren, zure armen pian, noren beldur izanenda? haren kontre nork zer erranendu? nork zer eginendu? ibilikoda buria gora euskal herri orotan, zuk solamente egin badizozu so hanbat, eta begitarte hon, herri mundu guzietan zure amorekatik honki jin izanenda.

        Ene soldado debotak badu berekin laur konpañia, edo laur regimendu, baina ezta oraino jeneralik, zu Iauna izanen zira haren armadaren jenerala, eta manazalia zure pian eginendu ene soldadoak behar dena oro, Ifernuko portaliak zerratuko dira, iferniaren despit, eta paradusokoak zabalduko zuri, hari, mundu orori, haren ondoan ioanen diren guzier.

        Alexandre, Zesar, eta bertze antikitatian izan diren Kapitain handiak, etziren hain bertze ohoratu, maitatu, bere denboran, nola zu izanen baitzira glorios, eta trionfant, bai zelian, bai lurrian, soldado haur zure baduzu ber, eta haren armada, debota nik esperanza dudan bezala, onsa gobernatzen baduzu ber.

        Zure etxiak, zure familiak dixa, fortuna honadu egundanoz geroz, ezta oraino hil Tristant de Moneing Guyenako Gobernadore, eta Lotenent Jeneral handi haren memoria, istorian ageridira, hark resumari rendatu zutian zerbutzu handiak, Henri izen hartako bi garrenaren denboran, istoria minzo denian gobernadore handi, harzatz, dio, Tristant de Moneins, sage et baillant Chevalier, ezta izan iagoiti nehor ere hanbat regretatu, eta deithoratu franzian, nola iaun handi hura, erregek enzunik haren hilziaren berri tristia, igorri zian bere hala, Ana de Montmorency Franziako Konestablia, eta Duk d'Aumale, bata lu idorrez, berzia itsasoz Bordelera, hogi mila gikoneki, eta han mendekatu, punitu gobernadore handi haren hilzia hanbat rigoroski, non ezpaita moienik letra hontan ezar ahal dekadan punitione iusto haren handitasuna. Nahidianak irakurtu historia, edirenendu arresta haren hilzalen kontre emana, eta ikosikodu iaun handi haren balioa, meritia, eta erregek, haren hilziaz hartu zian regreta, eta desplazera.

        Ezta hil oraino balentin de Domesaing, de Moneins, Iaun handi, Kapitain zuhur, koraios haren memoria aktione ederrik, eta saindurik egindu hark ere, Xarles Franziako errege izen hartako bederatzu garrenaren pian, eliza saindiaren, bere resumaren bere erregiaren, bere herriaren alde eta faboretan, eresiaren, eta hugenauten kontre.

        Geroz eta lehen izanda zure familian personaje handirik, Franzian, Italietan, Biarnoan, euskal herrian, Moneineko izena gora eraman dianik. Historia irakurtu nahidianak, edirenendu gehiago laudario zure etxe ohoratiaren antikitatiaz, eziez nik ezpainiro erran, neure iaun ohoratia letra hontan.

        Ezta hil, Tristand d'Urtubie, eta Clemant de Moneins, zure aita, eta aita handien memoria batak eta bertziak, nork bere denboretan, bere erregen, bere resumaren, bere herriaren, ohoriagatik, bere honetarik parte honbat bolontario bezala, enplegatu dutiela, nork eztaki?

        Zure personan, Iauna zure aizinekoen ohoria, bertutia, korajia, eta izena bizida, eta Iinkoak emaiten badrauzu bizitze luze zure meritiak, konsideratu, diren eta ene othoiziak exauditu, esperanza dizut zure familiaren armak, emendaturen dutuzela Franziako Maresxal baten makilaz, arte hartan, Iauna, gomendatzen drauzut ene libriaren laur rejimendiak, goberna itzatzut beharden bezala eeginan behin zure kabinetian sarturik egiezu begitarte, eta so honbat, edirenenduzu han zure arimak, behardiana oro, onsa hilzeko, bide hona, horida zeruko resuma handiaren ardiasteko, remedio handia hara helzeko espiritu saindiak argi dezan eta illumina zure spiritua, badut hain bertze borondate eta pasione, nola nahibenitz izan hobiala drano, inklinatione, eta respektu ororekin.

Zure zerbutzari hunblia, eta obedienta,

IUAN DE TARTAS, Arueko Retora.

Eginda Aruen

Abenduaren.

 

aurrekoa hurrengoa