www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Itz-lauz
Xabier Lizardi
1934

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: http://www.jazzfree.com/jazz9/arrain/

 

aurrekoa  

ZUMAIAKOA

 

1930-gko. Epaillaren 9-g

 

«EUSKALTZALEAK»-EN ERABERRITZEA

 

        Anai ta arrebak... esan bearko:

        Pozik zakustegu emen bilduta. Eskarrik-asko guzioi. Izango aal-da «Euskaltzaleak»en batzar nagusi au urtetik urtera ugariago. Izango aal-da berandura-gabe «Euskal-Erria»n ots aundiko ta euskaldun on guziek ezaguna.

 

        Aurreko goraberak

        Leenbiziko lana orain, zuen aurrean, azkenengo batzarra-ezkeroztiko goraberak txeatzea bear genduke. Asko yardun-bearrik gera, ordea, ta lau itzez gai ori ikutzea azketsi zadazute.

        Zumarragako euskel-egun gogoangarri artan izan gendun azkenengo batzar nagusia. Orduezkeroztik, «Euskaltzaleak»en lanik nabarienak auetxek izan dira: Andoaingo aur euskaldunaren eguna larunbatez ta urren eguneko Euskel-Eguna; Euskel-Egunkariarekiko azterpen ta zabalkunde-lanak, auen artean dalarik Egunkari-Erakuskia ateratzea; Altzagaren «Bost Urtian» antzerkia argitaratzea, ta abar.

        (Kontuen gorabera: arpidez eitera ditugu dirurik. Bazkide-Sariak, geienak, eztitugu Yaso. Ez gaude bear bezela eratuta, organizatuta).

        Uts ori berdintzeko, «Euskaltzaleak» bazkuna eraberritzea, osatzea, azitzea asmatu degu.

        Ortarako, gure leenbiziko lana ingurti edo folleto txukun bat ateratzea izan da. Bertan euskaldun guziei adirazten diegu gure bazkunak zer nai duan.

        Bereala, edo erabat, buru-batzar bat eratu ta Bazkintza edo Junta berritu ta azibearra agertu zaizkigu.

        Zumarragan ni aukeratu ninduzaten Lendakari; eztakit zuen gogoak bete ditudan (ezetz; esango nuke, astia ere bear ainbat ezpaitegu); baña, on-ustez ari izan naizela sinistu dezakezute.

        Gaur illabete, Buru-Batzar iraste ta Bazkintza-aldatze oietarako, Donostian batzar bat egin gendun, eta bertan onela osatu genitun biak:

        Zuen oniritzia eskatzen degu orain egiña indartu dedin.

        Ortara-ezkero, gaurtandik Urretatar Mikel yaun yatorra ezagutu bear dezute zuen burutzat. Txalo batez sutu zazute ta bearragotu, bere yakite ta aalmen guziak «Euskaltzaleak»en alde ipiñi ditzan.

 

        «Euskatzaleak» bazkuna, zer da mamiz?

        Zer egin nai degu «Euskaltzaleak» bazkun ontaz?... Lagun-arte ugaria egin nai genduke. Euskera ta euskotasunaren aldeko, eguneko xentimoa dalarik sari laburrena, bazkide asko ta asko bildu nai genituzke, Euskal-Erria osoan gure egoen itzala zabaldu. Biotz oneko euskaldun oro, bildu gure lantegian; zein politikakoak diran begiratu-gabe; katolikotasuna garbia ta euskozaletasun zabal anaikor bat esi bakartzat artuta. Abertzaletasuna, erderaz «patriotismo» esaten dana, ezta neurri yakiñeko biozpena. Politikan, ordea, baipen edo afirmazio zeatzak, baipen larriak eskatzen dira. Orregatik barruan politikak artzen du ain yende gutxi.

        Guk ez; guk eztiogu iñori osoko gizakia izaterik eskatzen. Guretzako naikoa. da abertzaletasun pitiñena. Eguneko xentimoz neurtu diteken abertzaletasun («patriotismo») pixka aski degu. Gure ustez, euskal-errotak ur gutxi-aski darama leen ere, ta abertzaletasun-apurrak, au da ur-ari meek, are ur-tantoak berak ere ezetsi ta albora uzteko ez gaude: euskal-ur gaziaren bear gera. Bekar batak suilla bete; besteak pitxarra; besteak antuxuna; besteak... titarea, areagokorik ezpa-du.

        Ta iñork ez beza au politika gaitzestea danik, Politika bear bearreko da errien pizkundeetan. Ta gurean, orok dakigunez, aurki digu berbizturik.

        Baña, politikari eztiogu eman bear gure indar osoa. Erri-landutzarentzat, erriaren buru-yaztearentzat, erria euskozaletzearentzat alegin-zati eder samur bat gorde dezagun.

        Iduri batez obeto uler dezazuteke. Eman'tzagun mendi latz bat gaindu-bearrak gerala, ta eguzki gori baten azpian dagola mendi ori. Or bide bat, erpiña belar kiskalia zear, arkaitz gorien barrena... Ortik gora ekin dio talde batek: izerdi-patsetan diyoaz: askotan, lerregiñik, aurrera leentxeago egin-urratsak irristaldi batez galtzen dituzte. Ori dezute politikaren iduri.Baña, onaa orain beste bat: gurdibide eroso, lau-samarra; beti goruntz, beti goruntz, baña iraduka-gabe, malkar bizien igesi; eguzkiaren galda eztator oneraño; bide-ertzetan pago eder batzuek daude etengabeko erreskan, ta oien adaburu itxiak bide-gañean abe ta aterperik atsegiñena osatzen du; eguzkiaren sua eralgita datorkigu, ta ezta su baizik argi; ezta nekegarri, bai zuzpergarri ta begien eder... Au da Euskaltzaleak-en bidea. Asko dira emendik bai ta bestetik igo naiko ez lutekenak, Ta asko dira ere, bide kiskalgarrian ler-egiñik diranean, beste ontara, txolarteka, atseden-artzera, bekokiak legortzera, datozkenak.

 

* * *

 

        Euskalzaleak-en asmo ta eginbearren berri zeatzagoa, txeegoa, gero ikusiko dezuten ingurtiak emango dizuete. Bitartean, goazen aurrera.

 

        Euskel-Idazle-Batza

        Euskel-Idazleak yo ditezke nere aburuz Eusko-Pizkundeak ekarritako arnai edo frutu bikañenetakotzat. Zuen bear-bear da gure bazkuna; zuek nai zaituzte, gure erakunde edo organizazioaren laguntzallerik bizkorren bezela; zuek erriz-erri zabaldu bear dezute Euskaltzaleak-en berri.

        Ortarako, ta beste asmo askorik sortu ta aurrera eramateko, Euskaltzale bazkunaren barrenean, zuek, Euskel-Idazleok, talde berezi bat osatu bear dezute, zuen Bazkintz Artezkari bereziaz: Ori izan diteke Euskel-Idazle-Batza, erderaz «Federación de Escritores Euskéricos». Nere naiez, gaur bertan, emendixe, irten bear luke mamiturik eta naiko indarraren yabe Euskel-Idazle-Batza dalako orrek.

        Gure Idazkariak, guziok ezagun dezuten «Luzear» yatorrak, orri bana emango dizute zuen izen-izenorde ta zuzenbideak, eta baita ere zuen erri-inguruan ezagutzen dituzuten beste euskel-idazleen berri eman dizaiguzuten. Onera etorri zeratenetarik euskel-idazle etzeratenak, arren yarri, zuen izena orriaren atze-aldean.

        Zuen Bazkintza ere gaur bertan osatu dezazuteke emen: sartu ditezke or, Euskaltzaleak-en buru-batzarrean oraindaño batzarkide diranetarik batzuek «Aberri», «Altzeta», «Mendi-Lauta», «Udala-Mendi», «Garmendia'tar Kepa», «Otarra», «Ayanbe», oraindik sartugabe diran beste euskelgietakorik zenbait, bizkaitarrak batez-ere.

 

* * *

 

        Ta ber-bertatik, onaa Euskel-Idazle-Batzarentzat bi zeregin polit: bata, «Kirikiño»-sariaren eskubide ta araubidea beregain artzea; bestea, norbaitek oso zuzenki aitatutako Erri-Izperkari-saria irastea.

 

        «Kirikiño»-Saria

        Biyoa, oso laburki, arazo onen gorabera. Zumarragan taiutu zan zearo, ta biribildu, asmo eder ori, «Euskaltzaleak»en batzarrean. Bertako erabakietarik bat, Bilbon diru-bilketarako Batzorde bat yartzea izan zan. Geroago, Batzorde oni «Euskaltzaleak» eskatu zion, alegia, araudi-asmoren bat bazun, arren guri adirazteko, ta, ala, Batzorde orrek eta guk, Euskaltzaleok, alkarri lagunduz, adiskideki ta aburu batez araudi ori taiutu ta osatuko gendula. Batzordeak, ordea, ez ginduzan araudia eginbear orretarako aintzakotzat artu; ta bereala, bere aburu utsez arauditzako zuzenbide batzuk argitaratu zitun.

        Gerora ere, berriro alkarrekin yardunak gera, ta diotenez guk, Euskaltzaleak, eztegu Kirikiño-sari artari eskua sartzerik. Batzorde orrek omen du eskubide oso-osoa. Guk uste gendun dirua bildu ondoren, batzorde orren zeregiña amaitua zala, baña berak bestera dute iritzia. Beren gain uztea zor omen-zaiote «Kirikiño»sariarekiko gorabera guzia; bai dirua zaitu, bai epai-maia aukera, bai saria ematea. Guk eztegu uste ori bidezkoa danik. Betirako dan gauza bat bazkun iraunkor batzuen eskuetan uztea asmaturik geunden; diru-zaitza «Eusko-lkaskuntza»ren eskutan; urtero epaikari-aukeratzea, «Euskaltzaindi»ren gain. Au etzaiote yaun oiei ongi iduritu ta onu auxe ematen digute: «Euskel-idazleok, eztezazutela zuen eskutik utzi zeuek eta zeuentzako yarritako sari ori». Onu ori ontzat artuta, auxe asmatu degu: Euskel-Idazle-Batza irasi, ta beronentzat Batzorde ari sari orren zaitza eskatu. Ezter uste iñork guk gerok idazleok baño, eskubide obea dunik, eta, beraz, Bilbaoko Batzorde orrek gure eskaria ontzat artuko aal-du.

        Orain, zuek erabaki.

 

        Euskel-Izperkari-Saria

        Iñork, oso zuzenki, «Kirikiño»ren artaz ari giñala,esan zun idazle apalak, errietako berriak-eta bidaltzen aspertugaberik diardutenak ere, zerbait merezi durela.

        Benetan, gañera, merezi, nere ustez.

        Ta ori izan diteke, aurtendik edo datorren urtetik asita, Euskel-Idazle-Batza-ren beste zeregin polit bat. Beronen Bazkintzak erabaki beza sari berri orien araudi-gaia, ta Euskaltzaleak-en Buru-Batzarra-ri aurkeztu. Sari ori, yakiña, Euskaltzaleak-bazkunak bere kutxatik ordainduko luke urtero.

        Gañera, nere ustez, izperkarien sari orrek Euskel-Idazle-Batza-ko bazkide diranak soil-soilki yaso aal-izana bear du. Bestea, «Kirikiño»rena, ez: nornairentzat.

        Saria, zenbat izan diteke?... Nik gutxienez bi yarriko nituzke; bata, euskel-ingietako Zuzendarien iritziz urte artan lana ondoen egin duan Izperkariarentzat. Bestea, —eztakit ongi iritziko diozuten, baña— zozketara botako nuke. Alegia, gutxi dezatekenak ere saritxo bat noizpeinka irabazi aal-dezaten.

        Baña, esan bezela, gaur ementxe yaiotze aal-dan Idazle-Batza-k taiutu bear du, ta biribildu, asmo orren gorabera.

 

        Euskel-Egunkaria

        Azkenik, bagatoz, euskeIzale guzien gogoak gaur geien bezela sutzen ditun asmoa ikutzera. Euskel-Egunkaria.

        Itz gutxi ontaz ere: egintzak eta ez itzak bear ditugu. lkusiko degu, bada, gero izendatuko dizutegun lanari nola lotzen zatzaioten.

        Igazko udako azterpen eta ikaskuntzaz gañera, egin ditugu gero beste batzuek, eta auxe esan bear dizutegu: Egunkaria gero ta bertago, gero ta ditekenago dakusgu. Soil-soilki, zuek eta gañontzeko euskeItzaleak erantzutea bear.

        Leen esan bezela, kalera irten baño leenago Iru milla arpidedungaien izenak bear ditugu. Ori eskutik izan-ezkero, gañontzeko guzia egingo da. Beraz, leenbiziko gauza orixe yakin-bearra, degu: Euskal-Errian iru milla euskotar bai ote-diran euskera maite dutenik. Orretaz yabetuko ez geran bitartean, ezin esan dezakegu Euskel-Egunkaria baditeken ala ez diteken. Gañontzeko guzia, bada, berriketa da.

        Orain, entzun zazute: egunkari ori benetasunaren mallakoa bear badu, ezin izan aundia, orri askoduna; euskeraren gaurko egoitza ta mallari dagokiona izango litzake. Baña, ori bai, aleginduko giñake gauza polita-ta txukuna ateratzen: ez oso aundi baña bai oso mami.

        Beste baipen edo afirmazio bat, Madrid-eko «El Sol»en eta Donostiako «La Voz»en gure egunkariatzaz agertu diran iritzi batzuei erantzunaz.

        Gure egunkaria kristau garbia, katoliko zuzena izango litzake, guri, ortan ari geranoi, dagokigun eta barrenak agintzen digun bezelakoxea. Sanchez Guerra-k esango aal-lukenez gure egunkaria egin nai degu, ez iñorena. Katolikotasunaren zuzenbidea edo ortodoxia bat bakarra da, ta bakar ori izango litzake gure egunkariaren zuzendari. Baña gure egunkaria —ori ere esan bearra dago— katoliko galtzaduna egingo genduke, ez eleiz-orria. Katolikoz gañera, gure egunkaria euskozale sutsua izango litzake, au da, euskeraren alde ta euskaldunen eskubideen alde beti garbi yokatuko lukena, naiz politika-alderdi-gabekoa, izan. Ta orain, nik esaten dizutet: iñork lurbira osoan egunkari ori baño ezer zeatzagorik, ezer margodunagorik, ezer «más definido» asmatu aal-balezake, yaso beza eskua.

 

* * *

 

        Oraindik, otoi, entzun pixkatean, dagoaneko aspertuta zaudeten arren.

        Batzar auek gure erakundearen laguntzallerik onenak izatea nai degu, ta urtetik urtera aundiagoak; urrengo urteetan, beste gauz askoren artean, batzar onetan erri bakoitzeko ordezkariak urteko bazkide-sariak ekarri ditzateke.

        Asi gaitean gaur bertatik lan onurakorra egiten.

 

        Euskel-Irakurle-Izendia

        Izendi aundi bat egin degu: Euskalerrian, arpidez, euskaltzale-usaiezko ingirik artzen dituztenena. Erriz-erri yarria degu. Orain ots-egingo ditugu erriak. Adibidez, «Errenderi» esatean, zutitu bitez andik etorri diranak. Oiek artuko dute beren gain, yoraillaren 15gnerako, erriko izendia, aztertu ta osatu-ondoren, guri bialtzea. Izendi oiekin auxe egin bear dezute: ildakoen ta erbestera yoandakoen goraberak adirazi: izendiari beste izen batzuk erantsi: an egon ez arren euskal-arazoetan zuen ustez gai ditezkenen izenak.

 

        Euskaltzaleak-en Ingurtia

        Orri oiek osatu bezela, baita ere Euskaltzaleak ateratako ingurti ederra nork-bere errian zabaldu bear ditu. Esan, nork-zenbatsu nai dituzuten.

 

        Euskel-Egunkari-Txartela

        Bider-naba, egunkarirako arpidedun-gaien «firma» biltzeko egin ditugun txartelak yasoko dituzute.

 

        Euskel-Idazleen-Orria

        Euskel-ldazle-Batza ongien eratzeko, Idazle guzien izendi bat nai genduke. Ori egiten asteko, bakoitzari eman zaizute orri bat. Bertan, yarri itzazute zuen errian eta ingurukoetan ezagutzen dituzuten euskel-idazleen izenak, izenordeak eta zuzenbidea. Onera etorri-gabe diranenak, noski. Gero, azpian, nork-bere izena izenordea ta zuzenbidea.

        Orain, azken-itz batzuk. Entzun zazute, ta gogoan ongi artu, Euskaltzaleak-en eta Egunkaria-ren zabalkundea nola egin bear dezuten.

        Erri bakoitzean bildu zaitezte datorren aste ontan, bi, iru, lau, sei lagun ta irasi zazute Euskaltzaleak-en uribatzarra: asko izatea ezta bearrezko, gartsuak, zintzoak, «piñak» izatea, bai.

        Batzartxo orretan gure izendi-orri oiek, gure «listak» aztertu, zuzendu ta osatu. Bereala, lana banatu: ar zazute izen-sail bana, ta urrengo batzarra noiz izango dezuten bertatik erabaki. An esango du bakoitzak zer lan egin duan izendegitik aukeratutako notiñei buruz.

        Bi zabalkunde batera egin-bearrik gaude, ta au zalla da ongi egiten. Beraz, entzun ondo-ondo. Leenbizi-leenbizi Euskaltzaleak bazkunarako bazkide-sail aundia ekartzea bear degu. Ingurtiak banatu ditzazuke, baña eraz, baiezkoa eman dezatekenen artean. Yende berria ere nai genduke, egi-egia. Batez ere, oraingo gaxte ez gazi ez gezaen artean. Besterik ezpa-da ere, oraingoz, eguneko xentimoa ordaintzea egin dezatela. (Aaztu baño leenago: Eguneko xentimo ori eman diteken gutxiena da. Geiago dezakenari sari aziagoa ateratzen alegindu bear zakiote).

        Baña, bazkide-atxitze orrekin batera, nola egin Egunkariarekiko zabalkundea ta Arpidedungaiak biltzea?... Badakizute: bi sari edo «cuota» usaindu-ezkero askoek uzkur egiten dute, ta ez bat ez beste. Ontan zuurki yokatu bear dezute.

        Nere aburuz, zuek itz-egin bearreko notintzaz bi sail egin ditezke. Bata: Euskaltzaleak-en bazkidetza ta Egunkari-arpidedungoa pozik erabat ontzat emango dituztenena. Auei —zer-esanik eztago— arazo bietaz itzegin bear ta biekiko baiezkoa yaso. Orretarako dira: alde batetik, ingurtibarruan dauden «tarjetak»; eta, bestetik, bereizki emango zaizkizuten txartelak. Bigarren salla: gauza biak erabat aitatu-ezkero uzkur-egingo dutenen salla. Auei, oraingoz, bazkidetza soil-soilki atera. Oientzat sartu da ingurtian beste orritxo bat, bertan egunkaria aitatu bai, baña bat-batean arpide-aginpena eskatzen etzaiotelarik. Leenbizi egin ditzagun gure bazkide, ta gero, berandura-gabe, etorriko gatzaie berriro egunkariarekikoa eskatuz.

        Zuen zuurtasunak, zuen ezaguerak eta begi zorrotzak dute orrekiko yoko nagusia.

 

aurrekoa