www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Itz-lauz
Xabier Lizardi
1934

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: http://www.jazzfree.com/jazz9/arrain/

 

aurrekoa hurrengoa

BI MILLOIEZ ZER EGINGO, EUSKERAREN ALDE?

 

        Bi milloi... Utzi zadazute goxokia pittin bat miazten...

        Bi milloiek, eundiko bostaz eun milla laurleleo lekartziteke urtero... Eztet naikoa.

        Bi milloiok ikutu gabe, ta bi milloion adarra urtero eralgiaz, oñarri-dirutza azi-bearra nago. Iru milloitxoren balioraño baderik.

        Nola?...

        «Erri-lan» irasiz.

        Zer dan «Erri-lan»?... Bazkun bat, zenbait bazkun bezela iru zatik osatua. Bata: zenbait euskozale bioztun eta azkarrek egindako Bazkintza Zuzendaria. Bestea: «Erri-lan»en Idazkaritza. Azkenik: bazkide-sailla. Baña «Erri-lan»ek, gaurdañoko bazkun euskozaleak ez bezela, badu laugarren alderdia, ta polit-samarra bera: Dirutza, kapitala... Arako bi milloiak oso-osorik.

        Egin'tzagun Bazkintza osatu degula.

        Orain, Idazkaritzat, gizon bat billa dezagun. «Gizon» izki larriez ipiñi utsak, aren bearrezko alderdietzaz itzaldi luze batek baño areago dio. Gizon argia, gizon buruyantzia, iztun eder (euskeraz naiz erderaz), gizarteko, langille nekegaitza ta euskozale gori.

        Gizon ori eskuratua baitegu, billa dezagun orain Donostiako erdi-samarrean, kale-oñean, toki on bat, gure Idazkaritza bertan ezartzeko. lzki aundiez —argizko izkiz, gauean— gañean ipiñi dezaiogun: «Erri-lan». Beza erakustegi, edo eskaparate apain bat ere. Bertan ipiñiko ditugu: euskel-idaztiak, era egokian; «Erri-lan»en asmo, sariketa, yai ta abarren iragarkiak, nabaroki; eusko-usaiezko margozki ta argazkiak, «Erri-lan»ek noizik-beinka aterako ditun ormagiri edo kartelen ale zaar era berri; ea abar...

 

* * *

 

        Orain, bada, «Erri-lan» irasi... gendula, Or Bazkintza Zuzendaria, or gure gizona, or gure Landola, or gure oñarri-dirutza: bi milloi dirditsu. Bazkideak uts ditugu; bazkideak, era... ainbat besterik!

        Baña, ez estutu: etorriko da guztia. Asi gaitean lanean.

        Leenengo urtean gogor ekingo diogu Bazkun berriaren zabalkundeari ta bazkideak batzeari. Bide nabar, «BAI» egunkariaren ots bizia edatuko ta iragarriko degu bazterrik-bazter.

        Bigarren urtean, Bazkunaren azitzeari uzteka, «BAI»k bear ditun dirutza-arpideak yasotzeari ekingo genioke bereizki. Urtearen buruan, orra «BAI» ori kalerik-kale.

        Onela yarraitzea luze ta astun bailitzake, mintza bitez zenbakiak, numeroak. Bi edo iru urte gorabera-agiri aurkeztu-ezkero, andik antz-emango diozute, iñola baño obeto, «Erri-lan»en aritze ta eginbearrari.

 

* * *

 

Leenengo urteko gorabera-agiria

 

YASOA:

                2.000.000 laurlekoen adarra: 100.000 Lko.

        Bazkide-sariak:

                2.000-ek eguneko xentimoa: 7.300 Lko.

                500-ek batez-beste urteko 5-na. Lko 2.500 « 9.800

        Guzira,......... 109.800 Lko.

 

EMANA:

        Otsein-sariak:

                Idazkaria......... 15.000 Lko.

                Idazkari-urren..... 5.000 Lko.

                Bilbaon ordezkari bat 3.000 Lko.

                Iruñan...... 2.000 Lko.

                Gazteizen......1.500 Lko

                        ..........26.500 Lko.

        Beribil bat...... 10.000 Lko.

        Landola-ornitzea... 15.000 Lko.

                                25.000 Lko.

        Landola-saria......5.000 Lko.

        Urrutizkin.....650

        Argia..........1.000

        Garbiketa.......500

        Landola-bearrak.. 1.500

                        8.650 Lko

        Idazkariaren ibilliak....7.500 Lko.

        «Erri-lan» eta «Bai» egunkari etorkizunaren zabalkunde ta ots-edatzea, ingurti, orri, ormagiri ta itzaldi-bidez, Bidasoaz eskui-ezker eta Ameriketan..... 20.000 Lko

                        .......... 27.500 Lko.

        «Ttun-ttun» aur-astekaria atera ta eutsi Irakasle euskeldun-euskozaleak ateratzeko altxorkiak (bekak). (Bost urte barru, bost. Seigarrenetik asita, urteroko bi) ..... 5.000 Lko.

        Batzarketa (gastos de reuniones).... 1.500 Lko.

 

IGATU-ORDAINTZA (AMORTIZACIÓN)-KUTXA:

        Beribillarena...... 3.500 Lko.

        Landola-ornikiena... 1.500

                        5.000 Lko.

        Guzira, emanak... 109.150 Lko.

        Ondarra 650 Lko.

        Guzira......... 109.800 Lko.

 

* * *

 

        Euskel-egunak, zer-esanik eztago, egingo lituzke, ta maiz-samar egin ere, «Erri-lan»ek; baña oien aztarrenik emanetan ezta agertzen. Bakoitzak ordaindu. bear baitu berea, arpide-bidez, ta are zerbait irabazirik utzi ere.

 

Bigarren urteko gorzkbera-agiria

 

YASOA:

        Oñarri-dirutzaren adarra 100.00 Lko.

        Bazkide-sariak:

        2.500-ek eguneko eunentxoa......9.125 Lko.

        1.000-ek urteko bost Lko..............5.000 Lko.

                        14.125 Lko.

        Arpide, yaialdi ta abar 5.000 Lko.

        Erri-Bazkunetiko soroskiak (Subvenciones de Corporaciones públicas) 10.000 Lko

                        29.125 Lko.

        Guzira,.......................129.125 Lko.

 

EMANAK:

        Otsein-sariak:

        Idazkaria............... 15.000 Lko.

        Idazkari-urren,............ 5.000 Lko.

        Laguntzalle bat......... 3.000 Lko.

                        23.000 Lko.

        Bilbaoko ordezkaria....3.000 Lko.

        Iruñakoa.......... 2.000

        Gazteizkoa................ 1.500...........

                        29.500 Lko.

        Landola-sari, urrutizkin era abarra...... 8.650

        Idazkariaren ibilliak..........7.500 Lko.

        «Erri-Ian» ta «Bai»-zabalkundea... 15.000 Lko.

        Iru-illabetez beingo bazkide-aldizkaria..2.500 Lko.

                        25.000Lko.

        «Ttun-ttun» aur-astekaria........ 8.000 Lko.

        Euskel-Ikastolen zabaltzerako ta laguntzarako: 10.000 Lko.

        Irakasletzako altxorkiak (becas).... 7.000 Lko.....

                        17.000 Lko

        Noranaiko antzezlari-talde bat irasteko... 4.500 Lko.

        Noranaiko «giñol» bi irasteko... 1.500 Lko.

        Errietako antzezlari-taldeen soroski... 5.000 Lko.

        Erriz-erriko itzaldietarako....... 6.000 Lko.

        Argitalpen, ta artarako laguntza...10.000 Lko.

        Idazleentzako sariketa ta lansariak... 7.000 Lko........

                        23.000 Lko.

        Batzarketa....................1.500 Lko.

        Igatu-ordaintzaen kutxa... 5.000 Lko.

        Ondarra..............................475 Lko.

        Guzira......... 129.125 Lko.

 

 

Seigarren urleko gorabera-agiria

 

YASOAK:

        Dirutzaren ekoizkia.........100.000 Lko.

        Bazkide-sariak:

        3.500-ek eguneko xentimoa...... 12.775 Lko.

        1.500-ek urteko 5 laurleko....7.500..............

                        20.275Lko.

        Gorako......... 120.275

        Arpide, yaialdi ta abarra... 9.725 Lko.

        (Euskel-egunak, antzerki-yaiak, Sta. Ageda-taldeak, e. a.)

        Erri-Bazkunetiko soroskiak...... 20.000 Lko.

        Guzita......... 150.000 Lko.

 

(Garaia zan! Baña nolabait iritxi gera gure oñarri-altxorra milloitxo batez azitzera...)

 

EMANAK:

        Otsein-sariak:

        Leengoak, Idazkari-urrenari 1.000 lko. geiago emanaz, ta bigarren laguntzalle bat (3.000 laurlekoz) yarrita... 33.500 Lko.

        Landola-sari ta abar...... 8.500 Lko.

        Idazkariaren ibilliak..........4.500 Lko.

        Zabalkundea......................5.000 Lko.

        Iru illabetez beingo aldizkaria...2.500 Lko.........

                        12.000 Lko.

        «Ttun-nun»............. 6.000 Lko.

        Euskel-lkastolak....15.000 Lko.

        Irakasletza.............10.000 Lko................

                        25.000 Lko.

        (urtero bi irakasle ateratzeko)

        Antzezlari-taldea:

        Gai-berritze ta abar......... 2.500

        Antzezlariei eskupekoak........5.750

                        8.250 Lko.

        Bi «giñol»

        Gai-beritze ta abar.....750

        Ibillaldi bakoitzeko, 75 Lkoen. gastoa.... 3.750

                        4.500

        Errietako antzezlari-taldei laguntzeko....7.000

                        11.500 Lko.

        Izlariak:

        Itzaldi berri bakoitzeko...150

        Zaarren esanaldi bakoitza.75

        Gastoak, bakoitzeko...... 100

        (Urteko eun itzaldi, 20 berri ta 80 zaar) 16.500 Lko.

        Argitalpenak (ediciones)...............12.000 Lko.

        Idazleak (batzaldi ta lan-sari....10.000

                        38.500 Lko,.

        Batzarketa........................ 1.500

        lgatu-ordaintzarako..............5.000

        Ondarra........................... 100

        Guzira......................150.000 Lko.

 

        Euskel-Ikastolekiko ta Irakasletza-arloan, or esanako diruez gañera, «Erri-lan»ek, Udal era Aldundiak zirikatuz, beregain arreraziko lieke soroski ta altxorki geien.

 

* * *

 

        Orrela yarraitu diteke, baño naikoa da ta geiegi. Aldi bakoitzeko bearrak erakutsiko luke «Erri-lan»eko dirua nola banatu.

        Dana dala, iñor bi milloi oiek emateko gertu badago, sinis beza: nork zintzoki ta obari onez erabillia Euskelarrian arkituko luke.

 

1930,-gko. Epailla.

 

aurrekoa hurrengoa