www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama birjinaren ofizioa
Kristobal Harizmendi
1658, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Virginaren officioa da hirur officio, Cristobal Harizmendi (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa  

MEDITAZINOAK

 

 

Kofesa aitzineko meditazinoa

 

1. Pontua

        Pisa konfesio perfektak zenbat ontasun handi berekin dakharten.

        1. han bardatzen zaizkitzu bekhatu kofestu guziak eta inoranzia hoben gabekoz ahanziak.

        2. Han ilkitzen zara heriotze eternaletik, eta sendotzen halakotara ez erorzero.

        3. Han izaiten duzu garaziz berze bertute isuriekin: han arima erraberritzen da bere barrenean osoki, eta bekhatuaz mortifikatu ziren obrak, obra nihilduak pizten dira: bere meritura bihurzen.

        4. Han uzteintutzu deabruak laidoz betherik, eta aingeruak bozteko suietarekin.

        5. Han zure arimori bihurzen zaika bekhatuak eraman zioen bere edertasuna eta sosegu ona.

 

2. Pontua

        Kofesioan fabore hauk ardiestekotz behar zara ungi baliatu ondoko laur pontuez.

        1. Kodesa delienziaz: examina kurioski zure pensamenduak, hitzak eta obrak: hauta kofesor gaia eta prestua.

        2. Kofesa osoki: ez utz batere zeure faltaz: erran kontua eta kondizino pisu guzia.

        3. Kofesa leialki: ez nihor akhusa edo zeror exkusa.

        4. Presenta kofesioan humilki konfesoraren penitenzia harzeko eta gauza iustu guzian obeditzeko borondate fermuarekin.

 

3. Pontua

        Kofesioan egiten duzu anhitz akta bertutezko.

        1. Fedeaz: sinhestean nola Iainkoak zure kofesorari emen dioen zure absolbatzeko authoritatea.

        2. Esperanzaz: barkamenduko fidanzian.

        3. Karitateaz: Iainkoa ganako amorioz urrikitura mugitzean.

        4. Obedienziaz: Iainkoaren borondatea konplitzea gatik hura obratzean.

        5. Humiltasunaz: kofesoraren presentziaz ahalkatzean.

        6. Tenperanziaz: gehiago bekhaturik ez egiteko promesean eta emendioan.

        7. Prudenziaz: zure osasunaren kobratzeko erremedio hain onaz eta baliosaz baliatzean.

 

4. Pontua

        Pisa nola kofesatu baino lehen zure arimak ( bekhatu mortaletan deino) duen ifernuko itxura bat, zeren han barrena ostatatzen duzu deabrua, eta zu ez ahalkatzen hain miseria laidagarriaz.

 

 

Errezibi aitzineko meditazinoa

 

1. Pontua

        Hemen pisatuko duzu nor, nori, nondik, nola, norekin eta zergatik heldu den.

        1. Nor heldu da? Iesu Kristo egiazko Iainkoa eta egiazko gizona.

        2. Nori heldu zaika? Bekhatore ignoratari; kreatura miseriez eta eskasiez kargatuari.

        3. Nonkik heldu da? Zerutik; aitaren eskunetik; parabisutik, aingeruek eta dohatsuek adoratzen duten lekutik.

        4. Nola heldu da? O espantua! heldu da humiltasn guziarekin bere iainkozko maiestatea sakramenduko iduriez amorio ahandirekin estalirik.

        5. Norekin heldu da? Aingeru millionekin eta arima dohatsuekin anhitz konpainian.

        6. Zergatik haldu da? Zure salbatzeko: zurei bere garazia emaiteko: zu berekin bat egiteko eta zeruko primezan zurei parte emaiteko.

 

2. Pontua

        Heldu da ez lurreko parabisura bezala Adam eta Eba bezala madarikatzeko: baina bai zuri milla benedizino emaiteko: heldu da, fruitu iateaz parabisutik egotziak garen gero, Mariaren fruitua ianik zu parabisura bihurzeko.

 

3. Pontua

        Heldu da arzain ona legez, ez bere makilaz zuri iazartzeko: baina bai zu bizi eternalera tiratzeko. Zer miserikordia! merezi zenduen gaztigua, zeren bekhatuaz iauzi zaizkon bere artaldetik, eta paratzen darotzu barkamendua.

 

4. Pontua

        Heldu aita ona bere ume gastosa gana legez: utzi duzu haren etxea bekhatuaz iauzirik: gastatu duzu haren moiana gorputzeko plazeren ondoan:: behatu zaitza munduari: eman diozu arima Sathanari: alabaina Kristo haldu da hori gizia zuri barkatzeko eta zu leheneko estatu onera bihurzeko borondatean.

 

5. Pontua

        Gizona galdu da bianda batez, erremediatu da bianda batez. Adamen haragiko partaletasunaz gizona kutsatzen da bekhatu originalean eta bekatu hari ditxezkon inkuntru gaixto guztietan: Iesu Kristoren haragiko partaletasunaz kobratzen da garazia eta saindutasuna.

 

 

Errezibi ondoko meditazinoa

 

1. Pontua

        Dohatsu da Kristo gure Iauna munduan sarthu zeneko eguna: orduan, aingeruek bozkarioz bethi zuten airea eta gizonez lurra.

        San Simeonek dohatsu ezagutu zuen Iesus haurra bere besoetan errezibitu zuen eguna.

        Iuduek dohatsu zedukaten Kristo Ierusalamen asto gainean sarthu zeneko eguna eta boskarioz benedikatu zuten.

        Aingeruek dohatsu aurkitu zuten salbatzailea zeruan sarthu zeneko eguna da eta triunfa.

        O ene arima! zuk dohatsu eduki behar duzu egun hau eta eztarotzu bozkario gutiagoren suieta, egun errezibitu duzun gero Iainko bat zeure barrenean bere gorputz bere odol, bere arima eta bere iainkotasunarekin.

 

2. Pontua

        Birjinak bederatzi kilhabethez erabili zuen Kristo bere sabel birjinalean eta ohoratua da eternitate guzian. Gurutzen hirur edo laur orenez baizen etzen egotu salbatzaillea eta mereziz dagoka ezin estima diten ohorea. Sepulturako mihiseak hirur egunez estali zuen Kristo bere heriotzean eta ohore handi emaiten zaika. O ene arima, Kristo digneki errezibitzen duzuno, zer ohore, zer ontasu edo zer bertute falta zaitzu?

 

Sainduen hezur ihartuek

        Gorputz idortuek, oraino hautsek, erlikiek badute anhitz bothere miragarri: sendatzen ohi ziren eriak iondone Petriren itzalaz edo iondone Pauloren mokanesaz. O ene arima! ikusazu gorputz sainduaren bertutea infinituki gehiago eta fidanzia handian gomenda, zakizkio debotki. Kristoren petrala ukitzeaz sendatu zeikan behialako emazteari bere sabeldasuna: zer bertutea! Helas! itzalak halako bertutea bazuen, haren haragiak berak zer bertute eztu izanen? Hemen errenda zeite Kristoren miserikordiara: ian duzu haragia eta bizu bere garazia.

 

3. Pontua

        Eztu ahora duzun bezain sarri sakramendu hunek obratzen bere bertute prinzipala, garazia santifikatzaillearen berretura, ez ere zure estomakak ukitu duen pontuan: baina bai bateko eta berzeko bitartean: ahoan duzu eta preparatua doha zure estomakaren barrenera, orduanxe obratu behar du bere bertutea, eta orduan edukazu Kristo baithan osoki zure goga nihorat barraiatu gabe.

        Errezibitu ondoan entreteni zaite Kristorekin debozinoan apur bat, ez Iudas gisa berehala konporat ilki: etzuen Iudasek hain fitetz errezibitu, non etzen pontuan kanporat ilki: pisatu ezan balu zer errezibitu zuen, asko zuken bere konbertitzeko.

        Ahalka zaite aingeruek ohore handi dadukaten ofizioa delientki egin gabez, eta zoaz ondoko zazpi aktez.

 

1. Eskearen akta

        O ene Iesus ona! zu zara gu guztien iuge nabusia, eta zuk othoi ene bizizn inditzu zure bihotzaren irabazteko moian guztiak, zu ene heriotzean niri iabetzen. Amen.

 

2. Adorazinoaren akta

        O Iesus maitea! adoratzen zaitut, eta ezaguturik biziaren eta heriotzearen nabusi: zu othoi balia zakizkit bizian eta hilean. Amen.

 

3. Amorioaren akta

        O Iesus maitea! zu zara gizon guzietako ederrena eta gogarakoena, halko ezaguturik maite zaitut neure bihotz guztiaz, berze guztiak bat banaka edo guztiak elkarrekin baino areago. Amen.

 

4. Esperanzaren akta

        O ene Iesus! zeure heriotzeaz eta pasione sainduaz meritatu darotazu parabisua; eta zeror zerura triunfan igaitea, zabaldu darotazu hango athea: badut esperanza han herzeko eta seguranzan konserba nazazu. Amen.

 

5. Eskeraren akta

        O ene Iesus! esker darotzut, zeru guziaren espantuarekin zeren zu zeror hain maiz eman zaizkidan aldareko sakramenduan: egin darotazu giristinoak lurraren gainean ahal duken ohorerik handiena eta ontasunik aberatsena: guzia balia iazadazu ni guzia zurealde guziz bahitzeko. Amen.

 

6. Ofrendaren akta

        O ene Iesus! zu zara gizon guzietako liberalena, eta laudorio gehien merezi duzuna, zeren eman darotazun ene arimaren bazkatzat zure gorputza, zure arima eta zure iainkotasuna, ordainez emaiten natzaitzu ni ere naizen guzia eta niri ukitzen zaitan guztia bethikotz ene animako bothere, pensamendu, gutizia eta obra guztiekin. Amen.

 

7. Protestazinoaren akta

        O ene Iesus! zure garaziarekin batean maitatuko zaitut beregainki eta fidelki, hala seguratzen zaitut eta prometatzen darotzut, zeren zuk hala nahi duzun, eta zeren zuk ene arimako desirak, guziak sasiaturik, hala konpli dirozun. Amen.

 

 

Gorputz sainduaren alderako debozinoaz

 

        Erakutsazu zure debozinoa prosasino publikorik egitean, nola Bestaberriz, eta erietarat dohanean bereginki: anhitz gizaz obligatu zara hunetara.

        1. Gauzaren ontasunaz: ezen zer da Kristori iarraitea baino gauza iustuagorik eta sainduagorik?

        2. Akzionearen onhestasunaz; ezen zer da zeruaren aitzinean gauza propiagorik, lurrean bere ondotik hain guti darraikon orduan Kristori ohore hau errendatzea baino?

        3. Aingeruen exenpluaz: ezendohan leku guzietara badarraitza...

        [...]

...raizko Kristo gana humil, eme, obedient, pazient eta xit karitatetsu.

 

3. Pontua

        1. Konsidera leialki iarraitekotz, nola behar duzun gaitzetsi bekhatua.

        2. Arthaz betherik egon bethi Iainkoaren gogara egiteko.

        3. Bizi zite bethi Iainkoaren presenzian.

        4. Arbuia itzatzu lurreko gauzak Iainkoaren amorioz zerukoak bilhatzea gatik.

        5. Egitzitzu gauza guziak murmuriza gabe.

        6. Obedi bihurbilaz, zure superiorak.

        7. Iarrait leialki arimen salbamenduari.

        8. Egiozu bethi gerla gordina Sathanari, munduari eta haragiari.

        9. Lehen hauta zaite Iainkoa mortalki, koraino benialki ofensatzera bino zure biziaren galzera.

        Herriko patroinaz gauza bera diotsut eta zaren axolduri.

 

 

Aingeru begiraleaz

 

        1. Amaren sabelean gatzatu zinen pontutik bazenduen aingeru begiralea, zeren pontuan zenduen beharra begiratzeko eta bathaiora deusez trabatu gabe helzeko. O Ianinko, hau da faborea!

        2. Etzaitu hi arteino nihoiz utziko, bai bethi kidatuko: o zer amorioa!

        Bekhatorerik obstinatuenek badute bana: Iudas etzuen bereak azken hatseraino utzi, ez Antikristo bereak utziko haren bihotzak dirakieno: begiratzen ezpaituzte gaitzetik, ai bedere gutiago bekhatu egitera uzten era hanbatez ifernua gutitzen.

 

2. Pontua

        Nori bere aingerua lagunzen zaika bere heriotzean, iudizio partikularrean: zerura badohaz o zein plazer handia duen aingeruak! Ifernura badoha, hau badu aingeru punitzaillea: iudizio generalean ere aingeruak darama bere kidatua iudiziora.

        O ene biziaren begiralea, zer esker emanen darotzut ene bizi guziko minentuez? kiratsaren ihesi dohaz usoak, eta kearen ihesi erleak: alabaina zu etzaituzte urrundu ene ganik ene bizi gaixtoren kiratsek ene ofensek: bethi iraun duzu ene aldean ene alde: ni inspira: ni konsola: ni defenda: ni fabora.

 

3. Pontua

        1. Konsidera nolako artha diadutzun aingeruak, zer oldareak? zer bisita? zer inguru eta gorabehera derabila zuri kalterik ethor eztakizun amoreak gatik.

        2. Ikusazu zein zelo handia duen zue bizi onaz eta saindutasunaz aingeru bazindezi nahiz.

        3. Pisa nolako alegria eternala duen, non nahi eta nora nahi dabilan, bethi dakusa Iainkoaren bekhoki ederra: bere gomendioko arima salbatzen bazaika, badu loria akzidentala, eta kondenatzen bazaika, ezta...

 

        [...]

 

aurrekoa