www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama birjinaren ofizioa
Kristobal Harizmendi
1658, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Virginaren officioa da hirur officio, Cristobal Harizmendi (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

EXAMENA

 

        [...]

 

        Ez konplitu botua edo promesa.

        Ez errendatu Iainkoari eskerrik bere fabore ingratez.

        Ez xuxendu Iainkoarn loriara zure intenzino guziak.

        Ikusi Iainkoa mortalki ofensatzen eta zu ez sentitu.

        Fidatu Iaunkoaren miserikordian sobra edo eskas.

        Utzi obra onik irri beldurrez, edo egin hipokrisiaz banaloriaz.

        Bizi bekhatua ez Iainkoa gatik hanbat, nola bere penagatik.

        Ez murmuratu Iainkoa edo haren obrez.

        Ez gibelatu Iainkoaren ofensa edo berzena.

        Ez perkuratu etxekoen ontasun espirituala.

        Ibili Iainkoaren ofensatzen peril nabarbenethan.

        Trufatu kofesoren edo superioren konseillu onez.

 

2. Mira zer huts egin duzun nihoren kontra

        Hartu nihoren ontasunaz damu, edo kalteaz plazer.

        Ez barkatu nori beri falta, bai kautelatu zeurea.

        Izan edo izatu bihotzean erresapiorik, herrarik.

        Eman konseillu gaiztoa, eman nahi gabez hobea.

        Laudatu nor bere gaizkiaz.

        Zehatu edo mehatxatu koleraz.

        Gibelatu nehor ungi egitetik.

        Gogan behartu edo arinki iudikatu.

        Desfamatu. ohorean ukitu.

        Eranzun bere baia naturala, edo irriz iokatu.

        Trufatu superiorez: desobeditu gauza handian.

        Eman iurarazteko narritarik edo iurarazi.

        Ez pagatu zorra, bai pagarazi etzegotzuna.

        Etxean bizi bruitos, gogor, gaitz, koleros.

        Kruel beharrenzat eta ez pietos.

        Utzi obra miserikordiazko korporal edo espiritualik egin gabe.

 

3. Mira zer huts egin duzun zeure kontra

        Izatu gutizia lohirik edo pensamendi desonestik zeure nahira.

        Ian sobera edo gastau friandizan.

        Ez ungi begiratu zure bista, begia, beharria, eta berze zensuak.

        Ibilli danzan edo berze konpainiatan perilekin.

        Bizi beztiaz edo berzez ergel edo kuriosegi.

        Ez aitortu zeure kolpa, bai desenkusatu.

        Egotu denbora sobera miraketan edo berreginzen.

        Lorifikatu moianean, ohorean, ahaikoan, adiskidean sobera.

        Ibili bekhatuko perilean zeure buruari sobera fidaturik.

        Nazaitzez ez ohoratu edo konturik eduki bre ohoratzekoea.

        Iakin nahiz ibili edozein gauza kuriosez, premia gabe.

        Erasi anhitz solas bano, gezurti, arin.

        Izatu themos, despazient eta burgaitz.

        Izatu etxeko lanetan edo egitekoetan ansikabe eta ez axolduri.

        Kontratu zaizkonz deliberazino onari eta utzi denbora galzen solasketan.

        Mira zaite zazpi bakhatu mortalez: manamenduez; eta guztiz zure ofizioaz; ikuz nola, zer, zegatik eta zenbat aldiz.

 

Zer intenzinoz behar duzun errezibitu

        Intenzinoa nolako, obra halako: badira onak eta gaixtoak: huna onak.

        1. Errezibi ezazu Iainkoaren ganako amorioz: zure arima bere kreatzaillearen amorioan barrenago sarzeko intenzinoz.

        2. Errezibi, kzure eritasuna Iainko midiku nabusiaren prezenzian deklaratzeko eta sendatzeko.

        3. Sakramenduan sakrifizio hunez zure barkamendua kobratzeko.

        4. Deusetan ezinik eztuen Iaunaren garaziaz zure asaldu gaixto guztia kasatzeko.

        5. Kristoren izenean Aita eternala ganik zenbait garazia partikular ardiesteko.

        6. Ontasun errezibituez sakramenduan eta ezin aitari deus agradago dakidio bere Semea han ofrendatzea baino.

        7. Lauda sainduak Iainkoa sakrifizioko laudorioz laudatzeko: han xit zaika laket.

        8. Biziak eta hilak gatik Kristoren odol preziatua Iainkoari ofrendatzeko: hau da ararteko baliosa.

        9. Kristoren heriotzeaz eta pasioneaz orhoitzeko berak manatzen gaitu hunetara.

        10. Iainkoaren borondatea konpliteko gatik da iakiteko sakramenduaren bide Iainkoa gurekin eta gu bethi Iainkoarekin egoiteko.

        11. Kristoren espiritua bilhatzeko: hau da xede prinzipala: errezibi ezazu desira hunez, eta hau konplizekotz bizi zite karitatez, humiltasunaz, pazienziaz, obedienziaz, espirituko pobreziaz, mortifikazionaz eta bertutez.

 

        Huna intenzino gaixtoak.

        1. Onhazun tenporalak ardietsi nahiz edo izan nahiz errezibitzea da bizios: ezen bianda hau guzia da espirituala, ez lurrera iatsteko, bai zerura igaiteko.

        2. Munduak saindu estima edo fama bazinitza nahiz errezibitzean da hipokrisia eta banaloria.

        3. Usanza xoillez edo berzen lehiaz, eta nagi edo ezdebot famatzeko beldurrez errezibitzea da bizioz: examina inenzinoa.

        4. Lehenik eta beregainki konsolamendu espiritualen bilhatzea gatik errezibitzea da bizios: zeren intenzino hau sorzen da zure amorio proprialetik, bizios baita: ordea hain gabe konsolamendu hek bere burez heldu.

 

aurrekoa hurrengoa