 |
KONPLETAK
Birjinaren iragatzaz eta koroaz
Ave Maria
—Gure salbatzille Iauna,
Zuk gitzatzu gu bihur.
—Eta kolerarik gabe,
Zure legean zuhur.
—Iainko Iauna euzu artha,
Ene faboratzeko.
—Iauna zaite fite kexa,
Ni penatik kenzeko.
Aitak duela etc.
Saepe expug. Sal. 128.
Elizaren biktoria aixtoen laidotan
Neure haurretik ni naute,
Anhitz aldiz zehatu:
Israelek aithor beza,
Nola naizen penatu.
Neure haurtetik ni naute,
Anhitz aldiz zehatu:
Badariak ni ez naute,
Bere sarez tiratu.
Egin ahalik eztute,
Gaixteok gupitetsi:
Trabaillu luzez luzaro,
Ni nahiz ardietsi.
Ordea Iainko iustuak,
Hautsi dio lepoa:
Sion hunen herrosari,
Irabazi konpoa.
Gaixtoak bilhaka bitez,
Teilla gaineko belhar:
Nihork ebeki gaberik
Berak ditezin ihar.
Eskurik eztu betheko,
Hau ebakitzailleak:
Ez besorik ere falez,
Haren bilzailleak.
Bideazkoek eztute,
Gaixtorik laudatuko:
Ez Iaunaren izenari,
Nihoiz gomendatuko.
Aitak duela etc.
De profundis, Sal. 129.
Arima penatuaren othoitza
Zuri Iauna, oihu datzut
Leku beheretarik,
Zuk, Jauna, enzun ezazu
Ene oihua amulsurik.
Idekazu belarria
Zure bihotzarena
Aditzekotzat oihua
Ene othoitzarena.
Katekiei zagozkenean
Beha begi samurrez,
Nola zure aitzinean
Irakuts daite beldurrez?
Ezen zu ganik gizonak
Behar du barkamendu:
Hartakotz zure legea
Ene arimak maite du.
Zu baithan ene arima
Bethikotz da fidatzen:
Zu zaitu gogo guziaz
Bere Iaunzat hautatzen.
Israel ere goiz, arrats,
Egun edo gau ilhun,
Iaunari dagoko galdez
Balitz bezala zordun.
Alabaina Iauna baithan
Da miserikordia,
Iauna ganik heldu zauku
Gure erospen handia.
Eta hark erosiko du
Israel bekhatutik,
Baita argira helduko
Bere belz ilhunbetik.
Aitak duela.
Domine non est exalt. Sal. 130.
Humiltasunaren esperanza
Iauna nihoiz ez naiz hazi
Bihotz gorapenetan,
Nihoiz ez ditut alxatu
Begiak urguilutan.
Ez naiz ere gauza eder,
Handietan ebili,
Ez dut miragarrietan
Gogorik erabili.
Aitzitik begiratu dut,
Ahal humiltasuna:
Ene ariman barrena,
Dathorren ontasuna.
Dithiko haurraren legez,
Arimor bazkatzeko:
Eta behar naizen gauzan,
Zurekin azkarzeko.
Israelek Iauna baithan,
Hala du esperanza:
Zeren zuk eman diozun,
Bethiko seguranza.
Aitak duela etc.
Memento salutis.
Orhoit zaite Iainko Iauna,
Nola zaren zu gizona:
Birjina Maria ganik,
Noizpait gorputzor izanik.
Maria graziatsua,
Iainkotiar dohatsua:
Zaren othoi gure iabe:
Hilzean ere utzi gabe.
O Kristo zuri loria,
Zure ama da Maria:
Zuri aita bardin esker,
Espirituari halaber. Amen.
1.3. ofiz. Kap. Eccles. 24. Ego mater pulchrae.
Ni naiz amorio ederraren ama eta beldurtasunarena, eta handitasunaren eta esperanza sainduarena. —Iain.
Ora pro nobis.
—Iainkoaren ama gutzaz,
Egizu zinez othoiz:
—Kristoren promesen digne,
Aurki gaitezin horkotz.
2. ofiz. Kap. Isa. 17. Ecce Virgo concip.
Huna birjina izorratuko da eta semez erdiko, eta deithuko da Emanuel; ianen du burra, gaitzaren gaitzesteko, eta eztia, onaren hautatzen ikasteko. —Iainkoari esk.
Angelus Domini.
—Aingeruak erran nola,
Birjina Mariari.
—Espiritu-sainduz zaika,
—Gatzatu semeori.
1. ofiz. Iainkoaren.
Bazkoz. Agur Eregi.
2. ofiz. Espiritu-Saind.
3. ofiz. O misterio.
S. Simeonen Kanta.
Orai Iauna uzten nauzu
Neure zahartatean:
Promes zenerotan legez,
Bake handi batean.
Zeren ikusirik nohan,
Zure salbatzaillea:
Ene bekhatu handien,
Prinze barkatzaillea.
Hau aspalki zinioen,
Agindu jendeari:
Promes hau aitzindu zeikan,
Pobluen mendeari.
Argi hunez behar dira,
Infidelak argitu:
Israel zure poblua,
Loriara goititu.
Aitak duela etc.
1. ofiz. Aña. Sub tuum.
Iainkoaren ama ona,
Zuk gaitzatzu geriza,
Gure beharretan enzun,
Gure humil othoitza.
O zu benedikatuak,
Arren gaitzatzu libra;
Zaren arauaz ezazu,
Bethi guretzat obra.
Bazkoz. Regina.
Agur erregiña saindu,
Boztasunez bethea: al.
Zeren saindu piztu zaitzun,
Zeure seme maitea. al.
Bere hitza konplitu du
Izaguzu partea. al.
—Iauna euzu etc.
Othoitza. Beatae & glo.
Iainko ona, zuk othoi Maria bethi Birjina dohatsu eta loriakoaren arartekoz begira gaitzatzu, eta sekulako bizitzera eraman, Iesu Kristo gure Iaun zure seme haren beraren izenean. —Amen.
—Iauna, enzun etc.
—Dugun bethi benedika,
Gure Iainko eztia.
—Demogun ahalaz esker,
Egin ahal guztia.
Benedizinoa.
Ene Iainko Aita, Seme,
Espiritu-sainduak:
Arren benedika gaitzan
Xuxendurik orduak. —Amen.
3. ofiz. Magnum.
O misterio handia,
Huna handi primeza:
Birjinaren sabelori,
Kristok beretzat traza.
Gizonen parterik gabe,
Han Iainko Iauna gatza:
Nazio guziak zaitza,
Minzatuko boztatez;
O Iauna zure loria,
Hain berze pietatez.
—Iauna euzu piet.
Othoitza. Salbamendu etc.
2. ofiz. Aña. Spiritus Sanctus.
Espiritu-saindua da,
O Maria iautsiko:
Iainkoaren seme Iauna,
Zure sabelerako.
—Iauna euzu gut.
Othoitza. Iainko ona, birjina Maria dohatsuaren sabelean, aingerua etc.
Errazu, Salve edo denborakoa bere othoitzarekin. Alma Redemptoris.
Abendotik kandelairu biharamuneraino
Gur' erosleraen ama,
Garaziaz bethea,
Itsasoetako izar,
Bai zeruko athea,
Eroriak gudenei
Iguzu sokorria
Eta poblu beharrari
Iaio agintaria.
Naturaleza handizki
Espantitu zinuen,
Noiz ere zure egilea
Zuk egin baitzinuen;
Eta berriz noiz obratu
Baitzinuen ezina,
Erdi baino lehen eta
Erdi ondoan Birjina.
Darotzula Gabrielek
Khurtuz erraiten agur,
Zutan aurki bekhatorek
Bezate bihotz samur.
—Birjina zu erdi zara.
Othoitza. Deus qui sal..
Salbamendu eternalaren etc.
Ave Regina caelorum.
Kandelairu biharamunetik Bazkodino
Agur zeruen andrea,
Aingeruen nabusi,
Agur zeruen athea,
Zuk mundu ilhunari
Duzu argi ekharri;
Loria zaite Birjina
Zeren zaren berregina.
Agur, o guztiz perfeta.
Kristori gu bai presenta.
—Zure xuxen laudatzeko,
Birjina sakratua,
—Egin nazazu ni digne,
Ez neizen gaixatua.
Othoitza. Concede mis.
Iainko pietosa, gu herbalon fabora, othoitzez gagozkitzu, Iesu-Kristo gure Iaunaren amaz orhoitzen garenak, haren arartekoz ilki gaitezin gure bekhatuetarik, Iesu Kristo gure Iaunaren izenean. —Amen.
Larunbat sainduko konpletetarik
Mendekosterenondoko Larunbataren bezperetaraino
Agur Erregina saindu,
Boztasunez bethea.
Zeren sendo piztu zaitzun
Zeure seme maitea. al.
Bere hitza konplitu du,
Izaguzu partea. al.
—Boz eta boz zaite Maria Birjina, alleluya;
—Zeren egiazki piztu baita Kristo Iauna. al.
Othoitza. Deus qui per.
Iainko ona, Iesu Kristo zure seme ona pizteaz mundua boztu duzuna, iguzu othoi haren ama Birjina Mariaren kariaz sekulako bizitzearen bozkario perfeta, Kristo gure Iaunaren izenean. —Amen.
Salve Regina
Trinitatearen igandeko lehen bezpertarik
Abendoaren Igandeko lehen bezperetaraino
Agur erregina ama,
Bihotz emea segur:
Gure bizi, eaperenza
Eta iabe agur.
Nigarrezko haranetik,
Arren enzun auhenak:
Eba flakoaren ume,
Desterru gabilzonak.
Lurrekoen ararteko,
Ama zara hautatu:
Othoi zure anik garen,
Begitartez maitatu.
Desterru hunen ondoan,
Liberaturik pasaia:
Zeruan erakuts guzu,
Semearen bisaia.
Ugatz sainduz hazi duzu,
Dikeguna loria:
Adi, o manso, o bera,
O Birjina Maria. Amen.
—Iainkoaren Ama gutzaz,
Egizu zinez othoitz.
—Kristoren promesa digne
Aurki gaitezin horkotz.
Othoitza. Omnipotens semp.
Iainko guztiz botheretsu, bethierekoa, Maria Birjina loriakoari Espiritu sainduaren obraz gorputza eta arima zure semearen egoitza digne egin ditzazuna, othoitzez gagozkitzu, harzaz orhoitzen garenok libera gaitzatzun gaitz suerte guzietarik eta sekulako heriotzetik, Iesu Kristo gure Iaunaren izenean. —Amen.
Divinum auxil.
—Iainkoaren faborea,
Bethi dela gurekin.
—Eta gaitzan gu zerura
Zoriz alxa berekin.
Amen. Errazu ixilik. Pater. Ave. Credo. Bethi konpleten ondoan orobat akhaba.
|
 |