 |
SEXTA
Hirur erregeen adorazinoaz
Ave Maria.
—Iainko Iauna. etc. Memento. Priman.
1. ofiz. Zure urriñ.
2. ofiz. O Maria.
3. ofiz. Moisek.
Ad te Domine. Sal. 122.
Munduko eskarnioen ihesa
Zeru gainean nabusi,
Egiten zaren Iauna:
Alxatu dut zure gana
Neure begien maina,
Muthilek hala dakite,
Eskura begiratzen:
Zeren usatuak diren,
Nabusiz faboratzen.
Harmaturik neskameok
Hala daude begira:
Noiz daketen andretarik,
Uste duten desira.
Orobat gu, Iauna, gaude,
Bi begiok ondurik:
Noiz gaitzaketzun konsola,
Zeinez urrikaldurik.
Urrikal bekizu Iauna,
Urrikal ondikoa:
Zeren eskarnio handiz,
Mina dugun pikoa.
Handi-alden irri batzuz,
Arima dugu flako:
Eta loriosen xirlez,
Hurran gara hobiko.
Aitak duela loria.
Nisi quia Dominus. Sal. 123
Libramenduko eskerra
Gurekin izan ezpaliz,
Gure Iauna guduan:
Israelek erran beza,
Zer zateken orduan?
Gurekin izan ezpaliz
Etsaiok alxatzean:
Iretsiko ginituzten,
Behar bada herzean.
Hekin kolera mintzean,
Gure kontra bortizki:
Behar bada behar ginen,
Itsasorat aurtiki.
Gure buruez gainetik,
Ioan zaten uholdea:
Behar bada zuelarik,
Gu hilzeko moldea.
Biz laudatu Iainko Iauna,
Begiratu baitzaitu:
Handik bere horz-haginez,
Ezkaituzte pukhatu.
Ehiztarien saretik,
Ehizia bezala:
Horra gu eskapaturik,
O arima herbala.
Hautsi zaizte latxiguak,
Eta bai gu libratu:
Ehiztarioi laidoa,
Bere sari sobratu.
Gure fabore guzia,
Iaunaren izenean:
Zeru-lurren egileaz,
Orhoitzen nizenean.
Aitak etc.
Qui confidunt. Sal. 124.
Iainkoari eskerra bere fabore handiez
Iauna baithan fida dena,
Sion mendiko pare:
Hau Ierusalamen ezta,
Ikhara nihoiz ere.
Sion inguratua da,
Mendiz ingurunean:
Bai pobluor bere Iaunaz,
Ori eta finean.
Ezta iustuen primezan,
Gaixtaginik sarthuko:
Ez iustuen bihotzetan,
Bekhaturik sorthuko,
Iauna egiezu ungi,
Bethiere prestuei:
Bihotz artez eta xahu,
Bizi diren iustuei.
Gaixtoekin ioanen dira,
Bethiere gaixtoak:
Bakea biz Israelen,
Dio zure hitztoak.
Aitak duela etc.
1. ofiz. Aña. In odorem.
Zure urrin onak gaitu,
Lasterrean ekharri:
Zure maitez hor darraitza,
Donzeillatxok elkarri.
2. ofiz. Aña. Ne timeas.
O Maria, zuk ez duda,
Izan duzu grazia:
Berdin zuk iaioko duzu
Iainko seme bizia.
3. ofiz. Aña. Rubum.
Moisek ikusi zuen,
Sasi bat ez erretzen:
Nahi bada sua zeikan,
Bethiere berretzen.
Amatasunaren karraz
Birjina zara xahu:
Gu beharroz egozu,
Seme Iaunari oihu.
1.3. ofiz. Kap. Eccles. 24. Et radicavivi in pop.
Egintut halaber errok poblu ohoratua baithan, eta poblu haren primeza da ene Iainkoaren partean, eta ene egoitza sainduen bethetasunean. —Iain.
2. ofiz. Kapit. Luc. I. Dabit ei Dominus.
Iainko Iaunak emenen dio bere aita Dabiten ailkia, eta manatuko du sekulakotz Iakopen etxean eta haren erresumak eztu nihoiz izanen finik. —Iainkoari esker.
—Benedikatua zara,
Emaztetan gorenen,
—Eta benedikatua.
Zure haurra gehien.
1. ofiz. Othoitza. Concede misericors Deus.
Iainko pietosa, gu herbalon faborea, othoitzez gagozkitzu Iesu Kristo gure Iaunaren amaz orhoitzen garenok, haren arartekoz gure bekhatutarik ilki gaitezin Kristo beraren izenean. —Amen.
2. ofiz. Othoitza. Deus qui de beatae.
Iainko ona, birjina Maria dohatsuaren sabelean, Aingerua etc. Priman bezala.
3. ofiz. Othoitza.
Salbamendu eternalaren
Iainkoa. Priman bezala.
|
 |