www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrendako dostatzia
Federiko Garralda
1926

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Alberto Barandiaran.

Iturria: Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak (1882-1928), Alberto Barandiaran. Iruñeko Udala, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

TXULUBITA

 

        Bedatseko aspaldi batez, ez die erri kontako mutikuek berze dostarik, baizik txulubita egin, eta txustuka karriketarik ebil.

        Erri bazterretra faten dra mutikoak txulubita gai bila, izanez lizarra eta zumia onik, lemizikua obeago. Lenik txetetzen die gaia eta anitz izerdi balimadago, ebakitzen die zatixko bat irur edo laur eriren dina, obeki erranik luzetarzun kontan egiten die axal inguruan orraxtun bat, berexiz txulubita izan biar duna berze gaietik. Orai, axala elkitzeko esertzen die gaia belaun baten gañan, eta nabla gidarrarekin xotuz, erraten die:

 

Txulubitario, konpletario, barberaren muzkerra,
dotoriaren ezteya, ttu ttu bi, ttu ttu bi, kuplapean,
sar adi, ezin elkiz, ler adi, eta zapartadi.

 

        Erran kau bukatuta, eskuarekin biurtzen die axala, ezta beti lemizikuan elkitzen, xurkua eginta eginik dago txulubitara, ordia ezpada axala elkitzen, berriz erraten die txulubitarioa.

 

aurrekoa hurrengoa