www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrendako dostatzia
Federiko Garralda
1926

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Alberto Barandiaran.

Iturria: Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak (1882-1928), Alberto Barandiaran. Iruñeko Udala, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

TXANTXA BIXKOR

 

        Abenduko eta mutiko dosta da kau: Abenduan erri kontan artxaun anitz baita, erribrala saunsten drenak ardi salduekin, uzten die etserako artxarki egiteko ari, auntz, ardi eta aker.

        Arres bat iltzen dienian beti egiten die abari bat oin-buruekin. Abari kontan mutikuek berexten die aztaparreko eta aztapar gañeko ezurrak, deitrik txantxa bixkor. Aragia ongi berexirik eta suala eseririk, baratzen dra xuri-xuria, bilduz kala mutikuek sakoletra.

        Xuntatrik bida edo irur mutiko denbra kaitan, erraten die: Guazen txantxa bixkorriala? Batek esertzen du txantxa bixkor bat parete saitsian, berziak berze bat kuarta baten dina edo kala berexirik karrika aldiala, eta irurgarrenak gisa berian.

        Amar edo amabi urrats berexirik mutikoak karrika aldiala, egozten tu xokariak (len artxarkuak) urrantzra parete saitsean dagonari. Urranago baratu dena da lemizikua. Zertako? Koxkatzeko bere xokariarekin lurrian dagon txantxa bixkor bat, eta koxkatzen badu irabazi du bat, segituz koxkatzen, eta ezpadu koxkatzen, egozten du xokaria berze lagunak.

        Koxkatzra egozteko berexten dra xokaria baratzen den lekutik, bida edo irur urrats. Ikusten zie nola agi daiken, mutiko batek berzier irabaz dokela yago edo gutiago txantxa bixkor, eta nola fan daizke zakuak aldizka errotala, izanez egi andi bat ardura agitrik, zer txantxa bixkor batengatik akar andi eder agitzen drela zomait aldiz.

 

aurrekoa hurrengoa