www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrendako dostatzia
Federiko Garralda
1926

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Alberto Barandiaran.

Iturria: Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak (1882-1928), Alberto Barandiaran. Iruñeko Udala, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

BITXITXI

 

        Kau ere da mutiko eta nexkato dosta, berexirik ere beren artian.

        Biltzen dra bizpur lagun eta bi saldotan berexten dra, nasiz saldo batian ongi eta gaizki, edo anitz eta guti laxter egiten dienek.

        Karriketan edo ibiltokietan dostatzen dra, eseririk saldo bakotxa bere lekuan izanez kau etse parete bat.

        Kala aurren saldo bakotxa bere lekuan, asten dra elkitzra bere lekuetarik uyuz eta erranez batek berzier: Bi... Bi... Bitxitxi.

        Saldoko batek arrepatzen badu berzeko bat ermaten du bere lekuala, eta kan baratzen da ezin mogituz bere saldoko batek onkitu artio eskuaz, agituz onkitzra faten denian lagun bat onkituta eta eskapatu barrian, erortzen da ere baratuz berzian saitsian ezin mogituz.

        Ezin mogituz gabe dauden kuek, deitzen tie bere laguner agituz ikusi duguna edo onkitzen tiela igarez bere lekuala. Agitzen da zomait aldiz bi lekuetan badaudela mutiko ezin mogituz, agituz ere saldo bat dela berzia meño azkarrago, bukatuz dostara saldo batekuek berzekuak arrepatuz.

 

aurrekoa hurrengoa