www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrendako dostatzia
Federiko Garralda
1926

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Alberto Barandiaran.

Iturria: Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak (1882-1928), Alberto Barandiaran. Iruñeko Udala, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

BASAN TUTA

 

        Mutiko dosta da kau ere: Basan tutak egiteko, mutikuek lenik biltzen die berek gaia, izanez kau zamukara.

        Bildrik gaia, ebakitzen die zati bat kuarta baten dina edo gutixago luzetarzunez, eta amar milimetro edo gexago loditarzunez.

        Berexirik zati bat kala, gentzen dakoye mamia, eginez beriala txostaka bat luzexago ezik zamuka zatia, eta meago ongi igare dadien mami lekutik, utziz txostakari gibleko aldian irur edo laur eriren dina lodixago, eztadien mami lekutik igare. Basan tutara eginik dago: Orai bi ixtupa pixka ongi bustirik, bata igaretzen da mamian lekutik, bulkatuz txostakarekin utziz bazter batian. Berze ixtupa pixkara uzten da berze bazterrian barnaxka, eta txostaka pixka bat sartrik, zamukara ongi artrik ezkerreko eskuaz, ematen die eskuieko eskuaz panpa bat txostakari egotziz urrun lemiziko ixtupa pixkara, tiro bat egotziz, eta bigarren ixtupara fanez berze bazterriala.

        Erori den ixtupa pixkara sartzen die berriz, eta berze panpa batekin begira baratzen dra mutikoak ikusiz nora artio fan den balara, eta zer arroitu andia egin duen. Kala, mutikuak bere artian dostatzen dra, akartuz noren basan tutak urrunago egozten dien balak, eta zoinek arroitu yago egiten duen.

 

aurrekoa hurrengoa