www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrendako dostatzia
Federiko Garralda
1926

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Alberto Barandiaran.

Iturria: Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak (1882-1928), Alberto Barandiaran. Iruñeko Udala, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

KAPUTXANGA

 

        Kaputxangala eztra dostatzen mutikoak baizik.

        Ilera batian dauden lagunak, buruak eta errayak gurtrik egozten tie boinak ez altziniala, ixtarte artetik ipurdi gibletik eta errayen eta buru gañetik altzina.

        Laburrago baratu den boinara galtzen du, obeki erranik aren nausiak. Berze mutikuak asten dra laisterka eta ostikoka, ermanez boinara Jaungoikoak daki nora artio. Anitz badra mutikuak egoten dra ostikoka eta lasterka nai dien artio, agituz zomait aldiz azkar balimada boinan nausia, bulkatuz eta lurriala egotziz mutiko, arrepatzen duela bere boinara.

        Kaputxangala dostatzeko bilatzen die mutikuek leku belardun, ordia kalarik ere borz akar aitzen tie bere amenganik.

 

aurrekoa hurrengoa