www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrendako dostatzia
Federiko Garralda
1926

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Alberto Barandiaran.

Iturria: Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak (1882-1928), Alberto Barandiaran. Iruñeko Udala, 1996

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARDOLA

 

        Bizpur lagun bildrik karrikan, mutiko edo nexkato, bakotxak berearen artian, uyuz erraten die: Ardolala Ardola... la.

        Andienaren inguru esertzen dra lagunak, lemizikoak erranez eri batekin onkituz berzien bularrak: Ardola, mardola, kinkuran kin, portera, ziria, portera, min, xedra, medra, kirun, karun, plet.

        Azken onkitua erranan azken itzarekin da arrepazale, geldi baratrik kau ikusten nola lagunek laister egiten die uyuka erranez: Pilladora, arrepazale... Arrepazalia begira baratzen da naiez ikusi nork laister gutiago egiten du, karen atzian fateko, asten da lagunen atzian lasterka arrepatuz noiz bait lagun bat.

        Arrepazalia eta arrepatua esku bana artrik, asten dra berriz lagunen atzian berze zomait arrepatu artio. Berze zomait arrepatuta eta berdin bi laguner esku bat emanik, faten dra berriz lagunen atzian arrepatu artio berze bat, eta kala azkenian ari luze bat eginez aurrez, arrepatzen die karrika zabaldun guzia, laisterka uyuz, barraz eta izerdi, kortako nexkatuak.

 

aurrekoa hurrengoa