www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristino legea laburzki
Laurent Diharasarri
1892

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Giristino legea laburzki, Laurent Diharassarry. Lasserre Baithan, 1892.

 

 

aurrekoa  

ABENDOA

 

        Abendoa deitzen dire: Eguberri aintzineko lau asteak. Nola munduak lau mila urthez Salbatzailea igurikatu baitu; nola lege zaharreko sainduek othoitzik khartsuenez auhenka galdegin baitute; halaber giristinoek, lau aste horietan, beren urhatsak hartu behar dituzte, Jesus haurrari, sortu den egunean, begitarte onaren egiteko, eta emaiteko beren bihotzetan Salbatzaileari hanbat laket zaion egoitza. Hartarakotz, jarraik bite othoitzari, penitentziari, eta Elizako ofizioeri.

 

 

GARIZUMA

 

        Garizuma da: berrogoi eguneko barur bat, Apostoluek ezarria, eta geroztik beti Elizak manatzen duena. Berrogoi egun hek dire Bazko aintzineko berrogoi egunak, igandeak berex. Berrogoi egunez barur egiten da, Jesus Jaunaren berrogoi eguneko baruraren ohoratzeko. Bertzalde barur horiek, jaidura tzarrak zapatuz, giristinoak ekhartzen dituzte Jesu-Kristoren Pasioneko eta Pizteko egun handi eta sainduen behar den bezala iragaitera. Sekulan baino othoitz, eta penitentzia, eta obra on gehiago egin behar litake Garizuman.

 

 

ELIZAKO PHESTA-BURU HANDIENAK

 

JESU-KRISTO GURE JAUNAREN PHESTAK

        Eguberri. (Abendoaren 25ean.)— Salbatzailea sortzen da Bethlemen.

        Urthe-berri. (Urtharrilaren 1ean.)— Salbatzailea izendatua da Jesus.

        Trufania. (Urtharrilaren 6ean.)— Errege Magoek adoratzen dute Jesus-Haurra.

        Ortzegun saindu.— Jesus Jaunak Gorphutz-Saindua egiten du, eta gauza beraren egiteko ahala aphezeri emaiten.

        Ortzirale saindu.— Jesus Jauna gurutzean hiltzen da.

        Bazko.— Jesus Jauna pizten da.

        Salbatore. (Bazkotik berrogoigarren egunean).— Jesus Jauna zerurat igaiten da.

        Phesta-berri.— Sakramendu sainduaren handizki ohoratzeko phesta.

        Bihotz Sakratua. (Phesta-berri bederatzi-urruneko ortziralean.)— Egun hartan bereziki ohoratzen da Jesusen bihotz adoragarri eta amultsua.

        Mendekoste. (Salbatoretik hamargarren egunean).— Egun hartan Izpiritu Saindua jautsi zen apostoluen gainera.

        Trinitate. (Mendekoste ondoko igandean.)— Trinitate Sainduaren ohoratzeko eguna.

 

ANDRE DENA MARIAREN PRESTAK

        Abendoaren 8an.— Maria kontzebitua da bekhaturik gabe.

        Buruilaren 8an.— Maria Saindua sortzen da.

        Martxoaren 25ean.— Gabriel aingeruak Mariari ekhartzen dio Jainkoaren ama izanen delako berria; Jainkoaren Semea Mariaren erraietan gizon egiten da.

        Abostuaren 15ean.— Maria Saindua, gorphutz eta arima, zerurat altxatzen dute aingeruek.

        San Josep. (Martxoaren 19an.)— Egun hartan hil zen san Josep Jesusen eta Mariaren eskuetan.

        Jon Doni Joani. (Erearoaren 24ean.)— Jondoni Joani-Batixtaren sor-eguna.

        Jon Doni Petri. (Erearoaren 29an.)— Egun hartan Petri eta Paulo apostoluek beren bizia eman zuten Jesu-Kristorentzat.

        Omia saindu. (Hazilaren 1ean.)— Saindu guzien phesta.

 

 

ELIZAREN XEDEAK

 

        Elizaren xedea da:

        Martxoan: ohora dezagun bereziki san Josep;

        Maiatzean: Andre dena Maria;

        Erearoan: Jesusen Bihotz-Sakratua;

        Urrian: Jarraik gaiten bereziki Arrosarioari;

        Hazilean: Othoitz egin dezagun bereziki purgatoriotako arimentzat.

 

LAUDATUA IZAN BEDI
JESU-KRISTO GURE JAUNA!

 

aurrekoa