www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristino legea laburzki
Laurent Diharasarri
1892

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Giristino legea laburzki, Laurent Diharassarry. Lasserre Baithan, 1892.

 

 

aurrekoa hurrengoa

GIRISTINO LEGEA

 

 

NORK ETA ZERTAKO EGINAK GAREN

 

        Nork eginak gare?

        Jainkoak.

 

        Zertako eginak gare?

        Jainkoaren ezagutzeko, maitatzeko eta zerbitzatzeko.

 

        Ongi zerbitzatzen badugu, Jainkoak zer emanen dauku?

        Emanen dauku zerua.

 

        Eta, ez badugu ongi zerbitzatzen, zer izanen dugu?

        Izanen dugu ifernua.

 

        Jainkoa nola da ongi zerbitzatzen?

        Giristino on izanez.

 

 

GIRISTINOA ZER DEN [*]

 

        Zer behar da giristino izaiteko?

        Bathaiatua izan.

 

        Eta giristino on izaiteko?

        Bathaiatua delarik, Jesu-Kristok irakatsiak sinhetsi, eta Jesu-Kristok manatuak egin.

 

        Nola irakusten da giristino dela?

        Gurutzearen seinalea eginez.

 

        Nola egiten da gurutzearen seinalea?

        Esku eskuina emanez: lehenik kopetan, gero bulharretan, handik ezkerreko sorbaldan, azkenik eskuinekoan, erraiten delarik: Aitaren, eta Semearen, eta Izpiritu Sainduaren izenean. Halabiz.

 

        Nola, gurutzearen seinalea eginez, irakusten da giristino dela?

        Gurutzean hil baita Jesu-Kristo.

 

 

        [*] Giristinoa edo Kristaua, erran nahi da Kristorekin dena.

 

aurrekoa hurrengoa