www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristino legea laburzki
Laurent Diharasarri
1892

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Giristino legea laburzki, Laurent Diharassarry. Lasserre Baithan, 1892.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUALDUN MAITEAK,

 

        Zertako agerrarazten dut liburu berri hau?

        — Agian zenbeit arimeri on eginen diotelakoan.

        Jadanik, duela hiru urthe, argitan eman nuen Erlisionearen ixtorioa laburzki; hemen laburzki ezarri ditut Erlisionearen irakaspenak, beharrenak bederen. Irakaspen, ondikotz, ez aski ezagutuak! Eta bizkitartean, bide bat ezagutzen ez balin bada, hari nola jarraik!

        Halaber, Erlisionearen irakaspenak ez balin badire ezagutzen, nola heien arabera bizi ditake!

        — Badakit liburu huntan direnak, bertze batzuetan ere kausi ditazkela; bainan ez huntan bezala erranak. Bada, maiz, gauza bat hobeki sartzen zaiku buruan eta bihotzean, bi ahotarik, bi gisetarat entzuteu dugunean. Horra zergatik iduritu zaitan lan hau ez nuela alferretan eginen; zenbeit arima bederen argituko zituela, eta Jainkoaren gehiago maitatzen eta hobeki zerbitzatzen lagunduko.

        Oha beraz, nere liburua, oha Eskualduneri garbiki erraitera, zer sinhetsi eta zer egin behar duten zerurat heltzeko.

        Eta Jainko onak benedika detzala hire erranak.

L. DIHARASARRI,

Orzaizeko erretora

 

aurrekoa hurrengoa