www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristino legea laburzki
Laurent Diharasarri
1892

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Giristino legea laburzki, Laurent Diharassarry. Lasserre Baithan, 1892.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN PHARTEA

Giristino batek yakin
eta sinhetsi behar dituenak

 

        Non aurkitzen dire giristino batek yakin eta sinhetsi behar dituenak?

        Beharrenak aurkitzen dire SINHESTEN DUT edo KREDO deitzen den othoitzean.

 

        Nork egina da othoitz hori?

        Apostoluek.

 

 

JAINKOA

 

        Zer da Jainkoa?

        Jainkoa da izpiritu huts bat, eternala, osoki perfeta, gauza guzien kreatzailea eta oroz gaineko nausia.

 

        Zer da izpiritua?

        Izpiritua da ezagutza duen gauza bizi bat, ezin ikus ez uki ditakena.

 

        Eta izpiritu hutsa, zer da?

        Gorphutz lati lotua ez den izpiritua.

 

        Zer da eternala?

        Hasterik eta akabantzarik gabekoa.

 

        Zer da perfeta?

        On guziak dituena.

 

        Eta osoki perfeta?

        On guziak negurririk gabe dituena.

 

        Zer da kreatzea?

        Ez deusetarik zerbeiten egitea.

 

        Gatiza guzien oroz gaineko nausia zer da?

        Gauza guzietarik nahi duena egin dezakena.

 

* * *

 

        Non da Jainkoa?

        Zeruan, lurrean, eta toki guzietan.

 

        Zer daki eta zer ikusten du Jainkoak?

        Jainkoak guziak badazki, eta guziak ikusten ditu.

 

        Geroko gauzak ere?

        Bai, geroko gauzak ere oraikoak bezala.

 

        Zer egin dezake Jainkoak?

        Jainkoak zer-nahi gauza on eta zuzen egin dezake.

 

        Errexki ala nekhez?

        Batere nekherik gabe, bere nahi xoilaz.

 

 

TRINITATE SAINDUA

 

        Zenbat Jainko dire?

        Ez da Jainko bat bakharra baizik.

 

        Zenbat presuna dire Jainkoa baitan?

        Jainkoa baitan badire hiru presuna: Aita, Semea, eta Izpiritu-Saindua.

 

        Aita Jainko da?

        Bai, Aita Jainko da.

 

        Semea Jainkoa da?

        Bai, Semea Jainko da.

 

        Aita den Jainko bera, ala bertze bat?

        Jainko bera; bertzerik ez da.

 

        Izpiritu-Saindua Jainko da?

        Bai, Izpiritu-Saindua Jainko da.

 

        Aita eta Semea diren Jainko bera, ala bertze bat?

        Jainko bera; bertzerik ez da.

 

        Beraz Aita, Semea eta Izpiritu-Saindua, Jainko bakhar bat bera dire?

 

        Bai, Aita, Semea, eta Izpiritu-Saindua, Jainko bakhar bera dire.

 

        Eta diozu bizkitartean hiru presuna direla?

        Bai egiazki, hiru presuna dire; presuna bat ez da bertze presuna: Semearen presuna ez da Aitaren presuna; Izpiritu-Sainduaren presuna ez da ez Aitaren ez Semearen presuna.

 

        Nola ditake hori: Jainko bakhar bat hiru presunetan?

        Hori da misterio bat.

 

* * *

 

        Zer deitzen duzu misterioa?

        Misterioa da: egia bat guk ezin konprenitua, bainan sinhetsi behar duguna, Jainkoak irakatsi daukulakotz.

 

        Jainko bakhar bat hiru presunetan, nola deitzen da misterio hori?

        Jainko bakhar bat hiru presunetan, hori da: Trinitate Sainduko misterioa.

 

        Aita, ala Semea, ala Izpiritu-Saindua dire zaharrago, hazkarrago, sainduago?

        Hiru presuna horiek, Jainko bakhar bat bera direnaz geroz, bardin dire gauza guzietan.

 

 

AINGERUAK

 

        Zer dire Aingeruak?

        Aingeruak dire: izpiritu huts batzu, Jainkoaren laudatzeko, eta harek manatuen egiteko, kreatuak.

 

        Jainkoak, kreatzean berean, zer eman zioten aingerueri?

        Eman zioten saindu egiten duen grazia.

 

        Saindu egon ziren aingeru guziak?

        Ez, frangok bekhatu egin zuten, Jainkoari urguiluz jazarriz.

 

        Zer egin zuten orduan bertze aingeruek?

        Bertze aingeruak eman ziren Jainkoaren alde; eta izan zen gudu bat handia.

 

        Nor ziren bai aingeru onen, bai gaxtoen aintzindariak?

        Aingeru onena: Jon Doni Mikael; gaxtoena: Luzifer.

 

        Nork irabazi zuen gudua?

        Aingeru onek.

 

        Zer egin zuen orduan Jainkoak?

        Jainkoak aingeru oneri eman zioten zeruko zoriona; gaxtoak aldiz artiki zituen ifernura.

 

        Nola izendatzen dire hitz batez aingeru gaxtoak?

        Debruak.

 

* * *

 

        Zer hari dire aingeru onak?

        Aingeru onak hari dire beti Jainkoaren laudatzen, eta Jainkoak, bai gure arimen bai gure gorphutzen onetan, manatzen diozkatenen egiten.

 

        Beraz, aingeru onen bidez hartzen du Jainkoak gutaz artha?

        Bai, gutarik bakotxari Jainkoak laguntzat eman dio aingeru bat, sortzetik heriotzeraino beti gurekin dagona.

 

        Nola deitzen da aingeru hura?

        Aingeru begiralea.

 

        Zer hari dire debruak?

        Debruak hari dire beti Jainkoaren madarikatzen, eta ahal dituzten arima guzien galtzen.

 

        Debrua zerk urruntzen du gureganik?

        Othoitzak, eta gurutzearen seinaleak.

 

        On da beraz gurutzearen seinalea maiz egitea?

        Bai, arras on, bereziki ur benedikatuakin egiten delarik.

 

        Giristino onek noiz egiten dute gurutzearen seinalea?

        Jekitzean eta oherakoan, jan aintzinean eta ondoan, lanen eta othoitzen hastean eta akabantzan.

 

 

LEHEN BURHASOAK

 

§ I. Adam eta Eba

 

        Zoin izan dire lehen gizona eta lehen emaztea?

        Lehen gizona izan zen: Adam; eta lehen emaztea: Eba.

 

        Adain eta Eba zergatik deituak dire lehen burhasoak?

        Zeren gizon guziak heien ume baitire.

 

        Zer behar da gizon izaiteko?

        Arima eta gorphutza.

 

        Zer da arima?

        Izpiritu bat, beti biziko dena.

 

        Jainkoak zertarik egin zituen Adamen eta Ebaren arimak?

        Ez deusetarik; arima guziak hala egiten ditu.

 

        Eta gorphutzak?

        Jainkoak Adamen gorphutza egin zuen lur puxka batetarik, Ebarena aldiz Adamen sahets hexur batetarik.

 

        Jainkoak, kreatzean berean, zer eman zioten Adami eta Ebari?

        Aingerueri bezala, saindu egiten duen grazia; eta Adamek grazia hura, galtzen ez bazuen, utzi behar zioten bere ondokoeri.

 

 

§ II. Lurreko parabisua

 

        Jainkoak non ezarri zituen Adam eta Eba?

        Lurreko parabisuan.

 

        Zer zen lurreko parabisua?

        Baratze eder bat fruitu mota guziekin.

 

        Adami eta Ebari haizu zitzaioten fruitu hetarik guzietarik jatea?

        Ez, Jainkoak bat debekatu zioten.

 

        Zertako?

        Ikusteko heia, harentzat amodioz, utziko zuten.

 

        Utzi zutena?

        Ez, ez, jan zuten.

 

        Nola hori?

        Debruak, suge itxuran agerturik, janarazi zion Ebari, eta Ebak gero Adami.

 

        Bekhatu egin zuten beraz?

        Bai, eta bekhatu handia.

 

 

§ III. Bekhatu orisinala

 

        Galdu zuen beraz Adamek bere ondokoeri utzi behar zioten grazia?

        Bai, Adamek, bere bekhatuaz, galdu zuen ondokoeri utzi behar zioten grazia.

 

        Jainkoak holakorik nahi zuen?

        Ez, segurki, Jainkoak ez zuen nahi Adamek bekhatu egitea, eta grazia galtzea.

 

        Beraz Adamengatik, eta Jainkoaren nahiaren kontra, gizon guziak graziarik gabe sortzen dire?

        Bai, Adamengatik, eta Jainkoaren nahiaren kontra, gizon guziak graziarik gabe sortzen dire.

 

        Nola deitzen da hola sortze hori?

        Bekhatu orisinalarekin sortzea.

 

        Bekhatu orisinala: zer erran nahi du hitz horrek?

        Erran nahi du: hastetikako bekhatua [Hastetikakoa, edo zeren munduaren hastapenetik heldu baitzaiku, edo zeren biziaren haste hastetik baitugu].

 

* * *

 

        Nihor ez da bekhatu orisinala izan ez duenik?

        Bai, Andre-dena Maria; Andre-dena Maria graziarekin kreatua izan da.

 

* * *

 

        Adamen bekhatuak izan du bertze ondorio gaxtorik?

        Bai, hartarik ethorriak dire gaizkirako dugun jaidura, eta munduko gaitz guziak; hartarik ethorria da heriotzea.

 

 

§ IV. Jainkoa gizonez urrikaltzen da

 

        Gizonak nora ganen ziren, Jainkoa ez balitz hetaz urrikaldu?

        Behinik-behin, bihirik ez zen zerurat helduko.

 

        Zergatik?

        Zeren ez baitzuten graziarik izanen; graziarik gabe ez da zerurik.

 

        Eta zergatik etzuten graziarik izanen?

        Gizonak ez baitezake bere indar xoilaz grazia ardiets.

 

        Nora ganen ziren bada gizonak?

        Edo ifernura, edo linboetara.

 

        Linboak zer dire?

        Jainkoa ikusten ez den toki bat.

 

        Bertzenaz toki ona eta gozoa, ala tzarra?

        Toki ona eta gozoa.

 

* * *

 

        Jainkoak, urrikaldurik, zer egin du gizoneri zeruaren idekitzeko?

        Adami eta Ebari Salbatzaile bat hitzeman, eta gero igorri.

 

        Zenbat denboraren buruan igorri izan du?

        Lau mila urtheren buruan.

 

        Nor da Salbatzaile hura?

        Jesu-Kristo.

 

        Salbatzen ahal ziren Jesu-Kristo ethorri aintzineko gizonak?

        Bai, salbatzen ahal ziren.

 

        Nola?

        Beren eginbideak bethetzen zituztelarik, Jainkoak agindu Salbatzailea fidantziarekin igurikatuz.

 

 

JESU-KRISTO

 

§ I. Nor den.

 

        Nor da Jesu-Kristo?

        Jesu-Kristo da: Jainko Semea, Trinitate Sainduko bigarren presuna, gizon egina.

 

        Zer erran nahi du Jainko Semea gizon egin dela?

        Erran nahi du, Jainko Semeak hartu dituela eta beretu gureak bezalako gorphutz bat eta arima bat.

 

        Beraz Jesu-Kristoren gorphutza eta arima Jainko Semearen gorphutza eta arima dire?

        Bai, Jesu-Kristoren gorphutza eta arima Jainko Semearen gorphutza eta arima dire.

 

        Berenaz eta betidanik dituenak?

        Ez; bainan hartu eta beretu dituenak.

 

        Jainko Semeak non hartu ditu gorphutza eta arima?

        Birjina Mariaren sabel dohatsuan.

 

        Noiz?

        Duela hemeretzi menderen heina, Martxoaren 25ean.

        Nola?

        Hori egin zuen Izpiritu-Sainduak.

 

        Beraz Jesu-Kristo Jainko da?

        Bai, Jesu-Kristo Jainko da.

 

        Gizon?

        Gizon ere bai.

 

        Jainko eta gizon, biak batean?

        Bai, Jainko eta gizon, biak batean.

 

 

§ II. Non sortu izan den,
eta hogoi eta hamar urthez bizi

 

        Nor da Jesu-Kristoren Ama?

        Maria Saindua.

 

        Jainkoaren ama da Maria saindua?

        Bai; ezen Jesus, haren Semea, Jainko da.

 

        Non sortu da Jesu-Kristo?

        Bethlemeko aberetegi txar batean.

 

        Noiz?

        Eguberri gauan, Abendoaren 25ean.

 

        Zenbat urthe bizi izan da lur huntan Jesu-Kristo?

        Jesu-Kristo lur huntan bizi izan da hogoi eta hamahiru urtheren ingurua.

 

        Non bizi izan da Jesus Jauna?

        Hogoi eta hamar urthetaraino, Jesus Jauna bizi izan da Nazareteko etxe ttiki batean.

 

        Norekin bizi zen?

        Maria bere Ama sainduarekin, eta bere Aita ordain, Josep, Mariaren lagun sainduarekin.

 

        Zer haritzen zen?

        Haurra zelarik, Mariarekin etxeko lanetan; eta gero, san Josepekin, zurgintzan.

 

        Ez zuen beraz Jainko zela irakusten?

        Ez; bainan ez da sekulan ikusi hain haur eta gazte presturik.

 

        Nola bizi zen bada Jesus Jauna lehen hogoi eta hamar urthe hetan?

        Othoitzari eta lanari jarraikia, ororentzat on eta ezti, Jesus Jaunak gogotik egiten zituen Mariak eta Josepek erran guziak; bethi urrun zagon munduko builatik.

 

 

§ III. Zer egin zuen azken hiru urthetan

 

        Azken hiru urthetan, zer egin zuen Jesus Jaunak?

        Judeako bazter guzietan bere irakaspenak goraki adiarazi zituen, eta, bere hitzaren finkatzeko, mirakuiluak egin.

 

* * *

 

        Zer irakasten zuen Jesus Jaunak?

        Jesus Jaunak irakasten zituen zerurat heltzeko sinhetsi eta egin behar diren guziak.

 

        Nola deitzen dire Jesus Jaunaren irakaspenak?

        Deitzen dire: Ebanjelioa, erran nahi da: berri ona.

 

        Jesus Jaunak zer zion bere buruaz?

        Huna zer zion Jesus Jaunak bere buruaz: Ni naiz Jainkoaren Semea, munduaren salbatzeko gizon egina; nere erranari jarraikitzen dena zeruan izanen da, eta jarraikitzen ez dena, ifernuan.

 

        Eta nola sinhetsarazten zuen egiaz mintzo zela?

        Mirakuiluak eginez.

 

* * *

 

        Zer da mirakuilua?

        Mirakuilua da: usaiaz kanpoko gauza bat, Jainkoaren indarrak baizik egin ez dezakena [Nihork, Jainkoak baizik, ez dezake ogi bihi batetarik ogi buru bat ekharraraz; hori bizkitartean ez da mirakuilua, usaiaz gertatzen den gauza baita. Bainan mirakuilua litake ogi bihitik arto burua ekharraraztea, zeren Jainkoak baizik ez baitezake hori egin, eta zeren ez baita, hori usaiaz gertatzen].

 

        Sainduek ere bizkitartean egiten dituzte mirakuiluak?

        Bai, bainan Jainkoak emanikako indar berezi batekin.

 

        Jainkoak mirakuilurik egin dezake, edo egiteko indarra eman, gezurraren alde?

        Ez, Jainkoak ez dezake deus egin gezurraren alde.

 

        Beraz, Jesus Jaunaren mirakuiluek osoki frogatzen dute, haren erranak egiak direla?

        Bai, Jesus Jaunaren mirakuiluek osoki frogatzen dute haren erranak egiak direla.

 

        Zoin mirakuilu egin du Jesus Jaunak?

        Jesus Jaunak eriak bet-betan sendatu ditu, nola itsuak argitu, mainguak xuxendu; hilak piztu ditu; eta mirakuilurik handiena, Jesus Jaunak bere burua piztu du.

 

 

§ IV. Nola pairatu duen eta nola hil den

 

        Hiru urthez predikatzen eta mirakuilu egiten haritu zen ondoan, zer egin zioten Jesus Jaunari?

        Judasek etsaieri saldu zioten dirutan.

 

        Nor zen Judas?

        Hamabi Apostoluetarik bat.

 

        Zer ziren Apostoluak?

        Gizon erromes batzu, Jesus Jaunak laguntzat hautatu zituenak, eta hiru urthez lekuko bezala berekin ibili.

 

        Zertako hola hartu eta ibili zituen?

        Gero munduaren lau bazterretarat igortzeko.

 

        Zertara?

        Harek erranak eta eginak mundu guziari ezagutaraztera [Apostolua: hitz horrek erran nahi du: igorria].

 

* * *

 

        Nor ziren Jesusen etsaiak?

        Juduak, eta bereziki Juduen aintzindariak, aphez eta bertze.

 

        Juduek zer egin zioten Jesus Jaunari?

        Preso altxatu; eta gero, Pontzio Pilatusi hiltzera kondenarazi.

 

        Nor zen Pontzio Pilatus?

        Aitzindari bat, toki hura, Erromako enperadorearen izenean, manatzen zuena.

 

        Jesus hil gabe, ez zioten asko gaxtakeria eta oinaze jasanarazi?

        Bai, zer-nahi burla eta laido; izigarriki azotaturik, buruan sartu zioten elhorrizko koro bat.

 

        Hitz batez nola deitzen dire Jesusen pairamenak?

        Deitzen dire: Jesusen Pasionea.

 

* * *

 

        Nola hil izan da Jesu-Kristo?

        Gurutze bati itzatua, bi ohoinen artean.

 

        Non?

        Kalbarioko mendian, Jerusalemeko hiritik hurbil.

 

        Zoin egunez?

        Ortzirale sainduz, arratsaldeko hiru orenetako heinean.

 

 

§ V. Zertako hil izan den

 

        Jesus ez othe zitaken, nahi izan balu, bere etsaien eskuetarik atera?

        Bai, eta errexki, Jainko zenaz geroz.

 

        Zergatik bada nahi izan du Jesu-Kristok hil?

        Jesu-Kristok hil nahi izan du guretzat amodioz, gure ifernutik libratzeko, eta zeruaren guri merezitzeko.

 

        Zerk galarazi zaukun zerua, eta merezitu ifernua?

        Adamen eta gure bekhatuek.

 

        Beraz gure bekhatuengatik hil izan da Jesu-Kristo?

        Bai, gure bekhatuengatik hil izan da Jesu-Kristo; eta gure bekhatuek dute gurutzeari itzatu.

 

* * *

 

        Jesus Jaunak nola gaitu ifernutik libratu, eta nola dauku zerua merezitu?

        Gurutzean ixuri duen odolaz; odol hartaz gaitu erosi.

 

        Erosi, norenganik?

        Debruarenganik.

 

        Eta norentzat?

        Beretzat.

 

        Indar eta balio handia du beraz Jesusen odolak?

        Bai, neurririk gabeko indarra eta balioa, Jainkoaren beraren odola delakotz.

 

        Bainan Jainkoak ez du odolik, Jainkoa ez ditake hil?

        Jainko bezala, ez; bainan Jainkoak hartu izan ditu eta beretu gureak bezalako gorphutz bat eta arima bat; eta ordutik, bazuen odola eta hil zitaken.

 

* * *

 

        Bere odola gizon guzientzat ixuri du Jesu-Kristok?

        Bai, Jesu-Kristok gizon guzientzat ixuri du bere odola.

 

        Eta odol harrek munduko bekhatu guziak garbi eta khen detzazke?

        Bai, eta gehiago ere.

 

        Zerura ganen dire bada gizon guziak, odol harri esker?

        Nahi balute, bai; odol hartaz baliatzen balire, bai; bainan, zenbat ez da baliatu nahi ez denik!

 

 

§ VI. Pizten da eta zerurat igaiten

 

        Jesus hil zenean, nora gan zen haren arima?

        Jautsi zen linboak deitzen diren ifernuetara.

 

        Zertako?

        Han ziren arima sainduen bilha, gero berekin zerurat eremateko.

 

        Eta Jesusen gorphutza, zer egin zen?

        Ezarri zuten harrokan eginikako hobi berri batean.

 

        Luzaz hila egon zen Jesus Jauna?

        Ez, hirugarren egunean, igande goizean, piztu zen gehiago ez hiltzeko.

 

        Zoin egun zen igande hura?

        Bazko eguna.

 

        Nork piztu zuen Jesus Jauna?

        Jesus Jauna bera piztu zen, Jainko zelakotz.

 

        Piztu ondoan, Jesus Jauna zenbat egunez egon zen mundu huntan?

        Berrogoi egunez.

 

        Zer egin zuen berrogoi egon hetan?

        Askotan agertu eta mintzatu zitzaioten apostolueri, eta, egiazki piztu zela frogatzeko, heiekin jan ere zuen.

 

        Bertzerik zer egin zuen?

        Apostolueri hitz eman zioten Izpiritu Saindua igorriko ziotela.

 

        Eta gero zer manatu zioten?

        Manatu zioten haren irakaspenak heda zetzaten mundu guzian.

 

* * *

 

        Berrogoi egunen buruan, nora gan zen Jesus Jauna?

        Igan zen zeruetara, non jarria baitago bere Aitaren eskuinean.

 

        Zer erran nahi du, bere Aitaren eskuinean jarria dagola Jesus Jauna?

        Erran nahi du, ohoratua dela, eta beti ohoratua izanen, gauza guzien nausi oroz gainekoa bezala.

        Zoin egunez Jesus Jauna igan zen zeruetara?

        Salbatore egunean, ortzegunarekin.

 

 

IZPIRITU-SAINDUA JAUSTEN DA
APOSTOLUEN GAINERA

 

        Nondik dakigu, Jesus Jauna nola bizi izan den, hil eta piztu?

        Apostoluek erranik.

 

        Bainan Apostoluek egia erran othe dute?

        Bai, segurki; ezen beren hitzaren finkatzeko, guziek beren odola ixuri dute.

 

        Apostoluak ez zirena gizon buru gogor beldurti batzu?

        Lehen, bai; bainan Izpiritu-Saindua jaustearekin, bertze batzu bilhakatu ziren.

 

        Jesus Jaunak noiz igorri zioten Izpiritu-Saindua Apostolueri?

        Zerura gan eta hamar egunen buruan, Mendekoste goizean, bederatzi orenetan.

 

        Zer hari ziren orduan Apostoluak?

        Hamar egun hartan, elgarrengana bildurik, kharsuki othoitzean zagotzin.

 

        Zer itxura hartu zuen Izpiritu-Sainduak, Apostoluen gainera jausteko?

        Suzko mihi batzuen itxura.

 

        Suak zer egiten du?

        Argitzen eta berotzen.

 

        Izpiritu-Sainduak zer egin zioten Apostolueri?

        Adimendua argitu eta bihotza berotu.

 

        Izpiritu-Saindua izan ondoan, zer egin zuten Apostoluek?

        Berehala hasi ziren Ebanjelioaren predikatzen; hek jarria da munduan Jesu-Kristoren Eliza.

 

 

ELIZA

 

§ I. Zer den

 

        Zer da Eliza?

        Eliza da giristinoen bilduma, Aita-Sainduak eta aphezpikuek manatzen dutena.

 

        Eliza zergatik deitzen duzu giristinoen bilduma?

        Zeren munduko giristino guziek bat egiten baitute.

 

        Nola dute munduko giristino guziek bat egiten?

        Guziek egia berak sinhetsiz, sakramendu berak hartuz; eta bereziki, guziak buruzagi berari jarraikiz.

 

        Zoin da buruzagi hura?

        Zeruan, Jesu-Kristo; eta lurrean, Jesu-Kristok bere ordain ezarri duena, Aita Saindua.

 

        Ez dute aphezpikuek ere Elizan manatzen?

        Bai, bainan ez Aita-Sainduak bezala.

 

        Non manatzen du Aita-Sainduak?

        Eliza guzian.

 

        Eta aphezpikuek?

        Aphezpiku bakotxak manatzen du xoilki Elizaren pharte batean; eta han ere, beti Aita-Sainduaren azpiko da.

 

        Nola deitzen da aphezpiku bakotxak manatzen duen Elizaren phartea?

        Deitzen da diosesa.

 

        Nork emaiten dio aphezpiku bakotxari bere diosesa?

        Aita-Sainduak.

 

        Nori obeditu behar diote diosesa bateko giristino guziek?

        Aphezpikuari.

        Eta aphezpikuak?

        Aita-Sainduari.

 

 

§ II. Aita Saindua

 

        Nor da Aita-Saindua?

        Aita-Saindua da Erromako aphezpikua.

 

        Zergatik da Erromako aphezpikua, eta ez bertze bat, Aita-Saindu?

        Zeren Erromako aphezpikua baita lehenbiziko Aita-Sainduaren ondoko zuzena.

 

        Zoin izan da lehenbiziko Aita-Saindua?

        Jondoni Petri Apostolua.

 

        Jesu-Kristok noiz eta nola egin zuen Jondoni Petri Aita-Saindu?

        Erran zioenean: alha zatzik nere bildotxak, alha nere ardiak; Jesus Jaunak orduan bere arthalde guzia, erran nahi da bere haur guziak, ezarri zituen Jondoni Petriren eskuko.

 

        Eta diozu Erromako aphezpikua dela Jondoni Petriren ondoko zuzena?

        Bai, Erromako aphezpikua da Jondoni Petriren ondoko zuzena.

 

        Nola hori?

        Jondoni Petri, hil zenean, Erromako aphezpiku baitzen.

 

        Beraz Jesu-Kristorekin izan nahi duenak, Erromako aphezpikuarekin, Aita-Sainduarekin izan behar du?

        Bai, Jesu-Kristorekin izan nahi duenak, Erromako aphezpikuarekin, Aita-Sainduarekin izan behar du.

 

* * *

 

        Aita-Sainduak zerbeit manatzen duenean, nork behar ditu harek manatuak egin?

        Giristino guziek: ala fededun xoilek, ala aphezek, ala aphezpikuek.

 

        Aita-Sainduak, Erlisioneko gauzez mintzo denean, hala ez denik irakats dezake?

        Ez, Erlisioneko gauzetan, Aita-Sainduak ez dezake hala ez denik irakats, mintzo balin bada: 1. Elizaren buruzagi bezala, 2. garbiki diolarik, giristino guziek behar dutela haren errana sinhetsi.

 

        Eta gauza segura da, Aita-Saindua hola mintzo denean, haren hitza beti egia dela?

        Bai, arras segura, Jainko bat badela bezen segura; hori ukatzen duena ez da giristino.

 

        Kasu berezi hortarik kanpo ere, ez othe du egiazko giristinoak, arimako gauzetan, Aita-Sainduaren hitza onhartu behar?

        Bai segurki, egiazko giristinoak, arimako gauzetan, beti onhartu behar du Aita-Sainduaren hitza; ez da zerurateko bide seguragorik.

 

 

§ II. Eliza zer hari den eta beti hariko

 

        Noiz artio iraunen du Elizak?

        Elizak iraunen du munduaren akabantzaraino.

 

        Zergatik?

        Jesu-Kristok hitzeman diolakotz.

 

        Hori noiz hitzeman zion Jesu-Kristok Elizari?

        Erran zioenean: Zurekin naiz mundu hunek iraunen dueno.

 

        Eta munduak diraueno, zer hariko da Eliza?

        Beti gauza bera: Jesu-Kristok manatu dionaren egiten.

 

        Zer manatu dio Jesu-Kristok?

        Jesu-Kristok Elizari manatu dio, lurreko jende guziak giristino on egitea.

 

        Hori noiz manatu dio Jesu-Kristok Elizari?

        Apostolueri erran ziotenean: Zohazte, predika zozuete Ebanjelioa yendeki guzieri, bathaia zatzue guziak Aitaren, eta Semearen, eta Izpiritu-Sainduaren izenean.

 

        Horrengatik othe da Eliza deitua Katholikoa?

        Bai, horrengatik: Jesu-Kristok eman diolakotz mundu guziaren salbatzeko manua, eta beti ahalaz manu horren bethetzen hari delakotz; katholikoa, hitz horrek erran nahi du, orotarat hedatzen dena.

 

 

§ III. Ez dela salbatzerik Elizan baizen

 

        Salbatzeko, sinhetsi eta egin behar dire Elizaren erranak?

        Bai, salbatzeko, Elizaren erranak sinhetsi eta egin behar dire; hortaz kanpo ez da zerurik.

 

        Zergatik hori?

        Zeren Jesu-Kristok hola nahi baitu.

 

        Nondik dakigu Jesu-Kristok hola nahi duela?

        Berak erranik.

 

        Zer erran du Jesus Jaunak?

        Jesus Jaunak erran diote Apostolueri, Elizaren aintzindarieri: Zuek entzuten zaituztenak, neroni nau entzuten; zuek arbuiatzen zaituztenak, neroni nau arbuiatzen.

 

        Jesus Jaunak ez du Eliza bat baizik egin?

        Ez, Jesus Jaunak ez du Eliza bat baizik egin, eta hura da Eliza Katholikoa.

 

        Eta Eliza Katholikotik kanpo diren guziak ifernurako dire?

        Beren faltaz Elizatik kanpo balin badire bai.

 

        Eta ez balin badire hala beren faltaz?

        Orduan, beren egitekoeri jarraikitzen badire, Jainkoak argituko ditu eta salbatuko.

 

 

§ IV. Libro utzi behar dela Eliza

 

        Nork debeka dezake Eliza arimen salbatzetik?

        Zuzenez nihork: nihork ez dezake eskurik izan Jainkoaren nahiaren kontra.

 

        Utzi behar da beraz Eliza, nahi duenaren irakastera eta egitera arimen salbatzeko?

        Bai, hala utzi behar da; Elizak ez dezake gauza onik baizik irakats eta egin.

 

        Zergatik Elizak ez dezake gauza onik baizik irakats eta egin?

        Zeren Izpiritu Saindua beti Elizarekin baita, arima gure gorphutzarekin bezala.

 

        Zertarik da bereziki ageri Izpiritu-Saindua Elizarekin dela?

        Ageri da, bai Elizan beti izaiten diren saindu handietarik, bai Elizan beti egiten diren mirakuiluetarik.

 

        Beraz Elizari jazartzea, Izpiritu-Sainduari jazartzea da?

        Bai, Elizari jazartzea, Izpiritu-Sainduari jazartzea da.

 

* * *

 

        Bekhatu da beraz Elizaren kontra zerbeiten egitea?

        Bai segurki, bekhatu da eta bekhatu handia, Elizaren kontra zerbeiten egitea.

 

        Eta bekhatu da ere Elizaren etsaien laguntzea eta hazkartzea?

        Bai, bekhatu da Elizaren etsaien laguntzea eta hazkartzea.

 

        Nola hori?

        Zeren gaizki balin bada Elizaren jotzea, gaizki baita hura jo nahi duteneri jotzeko indarra emaitea.

 

        Noiz eta nola bereziki laguntzen eta hazkartzen dire Elizaren etsaiak?

        Bozetan, bere boza emanez Elizaren etsai bati.

 

        Bekhatu da beraz bere boza Elizaren etsai bati emaitea?

        Bai, bekhatu da bere boza Elizaren etsai bati emaitea.

 

        Eta nor da Elizaren etsaia?

        Elizaren kontrako legeak egin nahi dituena, edo eginak atxiki.

 

 

§ V. Sainduen phartaliertasuna

 

        Jesu-Kristoren haurrik bada lur huntarik kanpo?

        Bai, Jesu-Kristoren haurrak badire zeruan, eta badire purgatoriotan.

 

        Eta hek ere Elizaren ume dire?

        Bai, hek ere Elizaren ume dire.

 

        Badire beraz hiru Eliza: zerukoa, purgatoriotakoa, eta lurrekoa?

        Ez, ez da Eliza bat baizik; bainan Elizaren umeak hiru tokietan dire: zeruan, purgatoriotan eta lur huntan.

 

        Hiru toki horietako Elizaren umek elgar laguntzen dute?

        Bai, Elizaren ume guziek elgar laguntzen dute.

 

        Nola hori?

        Hasteko, zeruan direnek lurrekoak laguntzen dituzte, heientzat graziak ardietsiz.

 

        Lurrekoek nola dituzte purgatoriotakoak laguntzen?

        Heientzat othoitzak eta obra onak eginez.

 

        Eta lurrekoek ere elgar laguntzen dute?

        Bai, eta hainitz: ezen edozoin giristinok grazia bat ardiesten duenean, edo obra on bat egiten, bertze giristino guziek beti hartan pharte badute.

 

        Guziek pharte bardina?

        Ez, giristino onek gehiago, tzarrek gutiago.

 

        Bertzalde, ez othe dezakete lur huntako giristinoek elgarrentzat othoitz egin?

        Bai segurki, eta egitea arras on da.

 

* * *

 

        Nola deitzen da Elizaren umen elgar laguntze hori?

        Deitzen da Sainduen phartaliertasuna.

 

        Elizaren haurrak zergatik deitzen dire sainduak?

        Hasteko, zeruko eta purgatoriotako guziak hala dire.

 

        Bainan lurrekoak?

        Lurrekoek ere, Elizan badituzte saindutzeko behar dituzten guziak; eta, Jainkoari esker, hainitz bada saindurik.

 

 

HERIOTZEA — BI JUJAMENDUAK

 

        Sortu bezen segur, gizona zer egiten da?

        Hiltzen.

 

        Zer da hiltzea?

        Hiltzea da arima gorphutzetik berextea.

 

        Nora doha arima, gorphutzetik berexi denean?

        Arima Jainkoaren aintzinean agertzen da.

 

        Zertako?

        Jujatua izaiteko.

 

        Eta jujatu ondoan, arima nora doha?

        Edo betikotz zerura, edo betikotz ifernura; edo purgatoriotara, handik egun batez zeruan sartzeko.

 

* * *

 

        Zoin arima doha xuxen zerura?

        Batere bekhaturik ez duena, eta bertzalde lehengo, bekhatuez aski penitentzia egin duena.

 

        Zoin ifernura?

        Bekhatu mortala duena.

 

        Zoin purgatoriotara?

        Zerbeit bekhatu ttiki duena, edo lehengo bekhatuez aski penitentzia egin ez duena.

 

* * *

 

        Hilaren gorphutza zer bilhakatzen da?

        Lur eta herrauts, munduaren akabantzaraino.

 

        Eta munduaren akabantzan?

        Orduan gorphutza piztuko da, eta lehengo arimarekin berritz bat eginen.

 

        Zer gertatuko da gero?

        Egundainoko jende guziak piztu direnean, guziak elgarretara bildurik, Jesu-Kristok betan jujatuko ditu.

 

        Betako jujamendu horrek hautsiko othe du lehen bakharka egin jujamendua?

        Ez, segurki, bainan bai finkatuko.

 

        Zertako bada izanen da bigarren jujamendu hori?

        Lehenbizikorik, Jainkoa zoin zuzena den orori irakusteko.

 

        Eta gero?

        Gero, mundu huntan ardura zangopean dagotzin giristino onen ohoratzeko, eta hanbat ohoratuak diren gaxtaginen herrausteko.

 

        Jujamendu horren ondotik, nora ganen dire jendeak?

        Edo gorphutz eta arima zerura, edo gorphutz eta arima ifernura; ez da gehiago purgatoriorik izanen.

 

 

ZERUA — IFERNUA — PURGATORIOAK

 

        Zerua zer da?

        Jainkoa dena-den ikustea, eta hartaz betikotz gozatzea.

 

        Zer atsegin da, eta zer atsegabe zeruan?

        Atsegin guziak; atsegaberik batere.

 

* * *

 

        Ifernua zer da?

        Jainkoaz betikotz gabetua izaitea, eta betikotz su izigarri batean erretzea.

 

        Zer atsegin da eta zer atsegabe ifernuan?

        Atseginik batere, atsegabe guziak.

 

* * *

 

        Purgatoriotan hainitz pairatzen da?

        Bai hainitz: mundu huntan paira ditaken baino hainitz gehiago.

 

        Nola laguntzen dire purgatoriotako arimak?

        Othoitzez, penitentziez, obra onez, indulientziez, eta bereziki mezako sakrifizioaz.

 

aurrekoa hurrengoa