www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkijak
Sabino Arana Goiri
1894-1903, 1919

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sabino Arana Goiriren Olerkijak

 

aurrekoa hurrengoa

Gabona

        (Artzañen abestija)

 

           I

Jaunaren geznarijak

Poz-geznea ekarri dausku:

Geure larre onetan

Jaun-Semia jayo bai-yaku.

 

           II

Guazen artzain danok

Seintxu Deuna billatuteko.

Geure bildots barrijak

Ixan bediz Berarentzako.

 

           III

Ardoki baten Jauna,

Esan dausku jayo yakula:

Bera aulan txikittuta,

Geu geronek andittu gara.

 

           IV

Au da Jaun errukijoi,

Ona ta Jaun mattegarrija!

Bere mattetasunak

Eratsi dau aska batera.

 

           V

Jaunaren geznarija

Dantzubebak, zorijontsubak

Jatzi dan Jaungoikua

Dazabenak, zorijondunak!

 

           VI

Sein ori ardokittan

Jayoten da, geu lakoxerik

Ardijak zainduteko:

Ezta iñun-bez artzain oberik!

 

           VII

Ara or ardokija...

Entzuten da Semetxubari

Amaren lolotxuba...

Lotan dago; biar da ixilli.

 

           VIII

Jaungoiko-Semia, agur;

Agur, agur, Jaunaren Ama;

Agur, Zeu, Gixon deuna,

Neska-Amaren ezkona zara.

 

aurrekoa hurrengoa