www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkijak
Sabino Arana Goiri
1894-1903, 1919

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sabino Arana Goiriren Olerkijak

 

aurrekoa hurrengoa

Andera Miren Garbijari

        (Orrila-abestija)

 

(Batzutakua)

 

Arin etorri,

Etorri danok

Josu'ren etxe

Deunera:

Jaunakin dago

Andera Miren,

Ta Miren geure

Ama da.

 

(Bikua)

         I

Berezijetan

Txori zolijak

Abes-egiten

Deutzunez:

Geuk olan, Ama,

Abestukoguz

Zeure ederkunak

Bijotzez.

 

         II

Larre orleyak,

Lora polittak

Eskintzen dautzuz

Orrila'n:

Geuk, Amatxu, be,

Igar geuriok

Jartzen dautzuguz

Oñetan

 

         III

Geure samiok

Indartu,

Zeuri Abes-etteko

Zinddorik:

Geure bijotzok

Garbitu, Ama,

Lora guranez

Beterik..

 

         IV

Entzun eske au

Ta zeure eskarra

Abestukogu

Ludijan:

Geure goguok

Zerura igon

Beti loraztu

Ditezan.

 

Patria, 1904-Orrila-22

 

aurrekoa hurrengoa