 |
BAIÑA BIOTZAK DIO ZOAZ EUSKAL-ERRIRA
Gomutagarria da Erroma, goitandiak bere eleizak, ikusgarriak bere musagak: alaia da Napoles, biziak bere ienteak eta urdiña ta zabala bere baia; ikusgarria da Besubioa, gogoangarriak Pompeiako kale bakarrak; ederrak dira Italiako lur, soro, masti ta zelai aurtiak; mendiak, arkaitzak eta zerua; baiña biotzaren erdian utzune andi bat daukat, gogo ta esperantza bat bistuten iat: Italia ezta Euskal-erria ta Italiak bere ondasun, ikusgarri eder eta lurreko iantzi aberats zoragarri onakaz ezin leike bete euskaldun baten biotza. An, urrutian, Españako ipar aldean dago gure erria, mendi berdeen artean etxe zuriak gordeten dituana. Erri atako ienteak, euskaldunak ikusteko ta eurai emen ikusi ditudan gauzak esateko gogoa daukat; erri arek bateko dau nire biotza, bada, aiñ ditut maite lur atan gelditu ziran
soro, zelai,
baso, txara
ibai ta errekatxoak!
Etorri nas, irakurle ipentzaua, ta esan dautsudaz ondo edo txarto nire mugidalda ta pensamentuak; sinisten dot, asieran esan neban gisan, euskaldunik etzala itsutuko ziabeste onek irakurten, baiña, alan bere, zeiñek kenduko deust biotzetik Euskal-erriagaitik daukadan maitetasuna?
Amaitzera noa ipuin bategaz. Bilboko Barrenkalian bizi ei zan atso batek maite eban mutil gazte eder bat. Esaguturik mutillak atsuaren maitetasuna, esan ei eutsan:
—Zergaitik maitatzen nausu, nik begiratu bere ezin badeutsut?
Eta atsuak:
—Badakit, badakit, eranzun eieban; baiña zeiñek kenduko deust biotzetik nire maitasuna, zuk maitatu ez arren nik maitatzen bazaitut?
Atsuak ziñoana diñotzat nik bere Euskal-erriari.
AGIRRE-KO DOMINGO-K
Zumaya, 1892
|
 |