www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ioan-etorri bat Erromara
Domingo Agirre
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ioan-etorri bat Erromara, Agirre-ko Domingo. Euskalzale, 1899, XXII-XXXV. zenbakiak.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BITORIA-N

 

        Aurtengo Burilla-ren 10ean, gabaren lenengo orduetan, batzartu giñan Bitoria-ko San Bizente-ren elizako sakristiatsuan, eleiza onetako abade nagosi On Justo Lopez Arroyabe-koa buru da zuzentzaille genduala, berrogeta amarretik irurogeira lagun, gitxi gorabera; euskaldunak guztiok, gazteak geienak, abadeak asko, zarrak norbaitzuk, berba egiteko nundik eta zelan urtengo genduan biaramonean alkartuak Erromaruntz, eta iakiteko ze ordutan eukiko genduan gure erromeriaren asierako eliz-iaia.

        Danen arpegietan poztasun da atsegiñ barrukoaren keriz gozoa agiri zan: bata bestea bein bere ikusi ezeben ienteak amodiozko irribarre leunagaz begiratuten eutseen alkarri; guztiok giñan adiskideak gogamen bardiñak batu genduzalako leku atan; danok geunkan asmo eder bat, fede santu bat geunkan erara; Bizkaian iaunak, gipuzkoatarrak eta Araba-koak nai genduan eldu San Luis Gonzaga-ren obira, bere eriotzako irugarren eunkida arrengotzat arturik, eta an erregutu Eleizea-ren premiñakgaitik; baita bere gura genduan Leon XIII-garrenaren aurrean auzpaztuta, esan, bere biotz estutuaren alaitasunerako, giñala Euskaldunak, katoliko Aita Santua biotzez maite genduanak.

        Etorri zan urrengo eguna. Batu giñan barriro San Bizente-n. Eleiz polit onetako arroiña guztiak ikusten ziran orriz, eskutuz eta banderaz apainduak, altara nagosia argiz betea, erdian gertauta egozan iarrilekuetan Bitoria-ko San Luis-en Batzarreko gazteak eta iru Probentzietako erromeri zaleak, Meza santua entzun zan onerazpenez edo deboziñoz, eta koruan kanta eztitsuak aidatuten zituen bitartean bioliñ eta beste soiñu maitagarri eta leunen laguntzeagaz, indartu ziran sekular danak euren biotzean arturik amodio eta borondate utsa dan Iaun eta Iaungoikoa. [Abadeak esan eben Mezea bakotxak gura eban tokian]

        Komunio donetia amaitu da bereala On Justo Lopez len izentautako abade iaunak egin euskun sentimentuz beterikako berbaldi labur bat. Gomutau eban, lenengo, zer pozkida izango zan guretzat, berak esango eban berbalditxuaren lekuan Apezpiku edo Obispo iaunak ekin izan baleusku berba, eta emon baleusku artzain eta gurasoaren bedeinkaziñoia, gura eban legez; eta gero, arimen zoriontasun eta Ebanjeliuaren garaitzeagaitik sutua, gomendau euskun: «erakusteko gure fedea agirian eskutuan legez, edozeiñ ordutan, toki guztietan, fedearen arerioak aiñ agiri ta lotsabaga Eleizea-ren kontra lan egiten eben ezkero; baiña ez gerra zaratan, gure arerioak, baldin, apes egiten eben legez; ezpada eze bake soiñuan; bada, zirautsan, danoen oraziñoe biziaren murmurrada bigunakaz urratu leikez, menturaz, Aita Santuaren kateak, denpora baten tronpeta-otsagaz bakarrik Ieriko-ko murruak iausi ziran antzera».

        Fededunak giñan, zorionez, eta fedea ez ukatzeko uztetan urten genduak eleiza atatik.

 

aurrekoa hurrengoa