|
Orai badirudi euskarak ahalke dela, arrotz
dela, ez dela jendartean ausart, entregu, bitore eta ez trebe.
Zeren are bere herrikoen artean ere, ez baitakite batzuek, nola
eskriba, eta ez nola irakur.
Baldin egin balitz euskaraz hanbat liburu nola egin baita latinez, frantsesez, edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ez bada, euskaldunek berek dute falta, eta ez euskarak.
|