Hego Haizearen ipuinak
HEGO HAIZEAREN AGURRA
Hego Haizea naiz. Loreen lagun den Hego Haizea. Eta txorien lagun. Ipurtargi eta karakolen lagun. Zakurren eta zozoen lagun. Eta zuen, haurren lagun.
Orain zuengandik agurtzera nator. Gure herriko ipuin batzuk kontatu nahi izan dizkizuet; ipuin zaharrak, aspaldiko gertakizunak. Zuen herria ezagutu eta egunetik egunera gehiago maita dezazuen. Eta orain banoa hor zehar xixtu egitera. Kantuz eta xixtuz haize izatera. Agian, ni entzutean, askeago izateko desio ederra sortuko zaizue barruan: itsasoa bezala, ipurtargiak bezala, xomorroak bezala. Eta horrela, banoa, banoa...
Hego Haizearen ipuinak |