Hego Haizearen ipuinak
Lurdes Iriondo

Gero, 1973

 

 

HEGO HAIZEAREN IPUINAK

 

            Hego Haizea naiz.

            Loreen lagun den Hego Haizea.

            Eta txorien lagun.

            Ipurtargi eta karakolen lagun.

            Zakurren eta zozoen lagun.

            Eta zuen, haurren lagun.

 

      Indar asko dut, haize indartsua naiz. Mendi batetik bestera saltoka nabil. Haize ero xamarra naiz. Itsasoko ur tantoak hartu eta zirrist! airean hondarretara eramaten ditut, han dizdira dezaten.

      Hosto eroriak hartu eta pzzzissst! soroz soro eta zelaiz zelai eramaten ditut, txantxangorri eta paretatxorien ikara eraginaz.

      Emazte eta neska gazteen gonak ere ederki harrotzen ditut, mutilek farre pixka bat egin dezaten.

      Haize zakar xamarra naiz, hori bai.

      Baina tira! Ni ez natzaizue gaur nitaz mintzatzera etorri, ipuin batzuk kontatzera baizik. Adibidez, neure lagun kilkir bati gertatu zitzaion historia.

      Haize ero naizenez gero, gauza askotaz enteratzen naiz. Xomorroak noiz jaiotzen diren ikusten dut, baita umeak errekan nola bustitzen diren ere. Jendearen farre eta negarrak entzuten ditut.

      Gaur Asteasun abesti bat ikasi eta handik ordu erdi barru Bermeon kantatzeko kapaz naiz.

      Orain kilkir baten historia kontatzera natorkizue. Tristea da, baina era berean alaia. Berari entzun nion, oraindik orain, Zarauzko itsasbazterrean.

      Hor doa ba...

      Kilkirrak honela zioen:

 

Hego Haizearen ipuinak
Lurdes Iriondo

Gero, 1973