Herri honen erraietan ................................................................ bosgarren oharra: Ale hau galtzen baldin bada nonbaiteko polizier baten eskuetan edo suan sartua zentsore zital baten manuz edo, beste gauza ezdeusen artean, pubelagian suntsitzen baldin bada ez dolu ukan eta ... krima bat izan bazen ... barka zeren holako aleak mila ta mila baitaude gordeak harri xuriekin nahastekatuak hitz gogorrez estekatuak herri zahar honen erraietan. ................................................................ GEUK NAHI BALDIN BADUGU: Herri Batuen hauzitegian ez da sekula erranen ... Zapaltzaileen mintzaldietan ez da agian entzunen ... Historiaren horri beltzetan ez da nonbait idatziren: Europa zahar honen lurretan behin herri bat izan zen! ......... hola ziotean Herri zahar honetako erraien barruan gertatu eta juntatu zirenek bizia pil-pil bere beroan eta garrasian senditu eta hurrupatu zuten egun hartan ......... Erabaki zitean eta zin egin: EZ DITEK ERRANEN EZ DITEK ERRAN BEHARKO: HERRI BAT IZAN ZEN! ZIN EGIN-ETA GERO ... Kexu minean hasi zituan zedarri-mugak gainditzen ... Lotsagabeko zapaltzaileen indarkeriak ordaintzen ... Kartzela-herri bihurtu zuten ate ustelak botatzen: Tinkatu herri honen jendeak has zitezen oldartzen ... LEHER EGITEN EZ BALDIN BADUGU ... Kalda gaitzean ari zituan harri xuriak pikatzen ... Arnas kolpeka izerdi trenpan euskara hitzak limatzen ... Burdin beltzaren golde gogorraz lur lehortu hau iraultzen: Herri agortu honen erraiak has zitezen ernaltzen ... ORAINDIK INORK EZ DIK ERRANEN: HERRI BAT IZAN ZEN! GEURE HERRIAREN BORROKA, ERDI-MINAK GEURE HERRIAREN BORROKA, ERDI-MINAK GAUR AITA-AMEN BIHOZKADAK, ZOTINAK, NIGARRAK ANAIEN KARKAILAK, ABESTIAK, IRRINTZINAK GAUR HASTEN GAITUK KANTATZEN, DANTZATZEN GUDULARIEKIN EZIN ASPERTUZ, EZTI ALA AZKAR POLLIKI ETA FINKI, POLLIKI ETA ARIN ARITZEN GAITUK ORENAK ETA ORENAK PLAZAZ-PLAZA BIZI DEN HERRI HONEN IRAULTZA HIRUR EHUN MILA HARRI XURIREN ARTEAN MINTZATZEN DANTZATZEN ARIN-ARIN AGERIAN GAUR HIRUR EHUN MILA HITZ GOGORREN MUSIKA ZORAGARRIAN ... GAUR ETA GERORAKO GAUR ETA BETIRAKO UTZ GAITZAZUE LIBRE HIRUR EHUN MILAKO JENDETZE HONENTZAT HIRUR EHUN MILA HARRI XURIZ HIRUR EHUN MILA HITZ GOGORREZ HERRI ZAHAR HONEN ERRAIETATIK POETA DEN HERRI ISILDU HONEN IPUIA SORTZEN ... GAUR ETA GERORAKO GAUR ETA BETIRAKO GAUR ETA BETIRAKO UTZ GAITZAZUE LIBRE.
Herri honen erraietan |