Herri honen erraietan ................................................................ laugarren oharra: NEURE HERRIKO EUSKALTZALEAK GUDULARIAK BADIRA MILATAN NI BAINO AUSARTAGOAK ETA IDAZLEAK MILATAN UGARIAGOAK ETA POETAK MILATAN FINAGOAK ... BAINA UTZ NAZAZUE NEURE HARRITXOAK MARMOLAN PIKATZEN NEURE HITZAK ELEAN ZORROZTEN TITULURIK EZ DUEN HERRI HONEN MAILAN FAMARIK EZ DUEN HERRI HONEN BARRUAN OHORERIK EZ DUEN HERRI HONEN APALEAN HIRUR EHUN MILA IPUI BERRI ASMATUAK IZANEN EZ DIRENO HERRI ZAHAR HONEN HEZUR-MAMIAK DANTZAN ARIKO EZ DIRENO TXISTUEN MUSIKA LIBRE ZORAGARRIAN ... ETA GEURE HERRI ZAHAR HONETAKO EMAKUMEAK MANTELINA XURITAN ATERAIAK IKUSIKO EZ DITUGUNO ... UTZ NAZAZUE HIRUR EHUN MILA HARRI XURIZ HIRUR EHUN MILA HITZ GOGORREZ ZAPALDUA DEN HERRI HAU ALTXATZEN ... ................................................................ HIREKIN ETA HIRE LAGUN GUDULARI BEILARIA Gauean berant jakin ondoan hil lagun baten berria hautsaren pean kukutu zuen ikatz hondarkin gorria; bi eskuz hartu mailu giderra ta belauniko jarria lapitz hotzean pikatu zuen hamabosgarren harria Bihotz barruan oraindik dakar heriotzaren dohaina: hamabosteko hil-herri baten izen lerroen labana Zori gaiztoak goizegi hartu anaia gazte lerdena asteri batez neguak hautsi bere aitamen adina ... UTZ NAZAZUE HIRUR EHUN MILA HARRI XURIZ HIRUR EHUN MILA HITZ GOGORREZ HERRI ZAHAR HONEN ERRAIETAKO POESIA LIBRATZEN ... UTZ NAZAZUE
Herri honen erraietan |