Herri honen erraietan hirugarren oharra: Arren neure herriko sinesdunak inori ez diot zorrik baina barka umezurtzak izanen direno musu baten sari ostiko bat ukanen duguno nire gudu lagunak mendiz-mendi doatzino haizatuak, tirokatuak, gartzelatuak, zanpatuak izanen direno gur herri honek gartzela bat iduri diraueno eta gauak egunak bihurtu ez direno guretzat besteentzat bezala barka nire herriko sinesdunak neure Fede apurtua ... ................................................................ Zer derasak? Zer derasat? Hau hortxe behar dela hori hemen hau horrela egin behar litzatekeela hori bestela... Itzuli mitzuli zer derasak? zer derasat? GURE BORROKAK LEHER EGITEN DIK LEHER EGIN DIK... Zer derasagu HIL ZORIAN DEN HERRI ZAHAR HONEN IZENEAN? ....................... zibilizazio hil baten jestu hilak errautsetik zaintzen................ balentria handiz berriz eta gero joanen gaituk haritz erori baten enbor usteldua agurtzera... edo lehenagoko gizon famatu baten bati eraiki harri monumentuaren inguruan lerro lerro humiliatuak isil une triste bat lortzera... edo bazkari oparo baten bultzada beroan geure buruen ehortzetak euskaraz kantatzera... eta haurrak hazten baldin badire neska mutilak eskolatzen berriz eta hobeki laster ikasiko ditek zigarroa pipatzen whiskyaren zaporean le 14 juillet frantses guziekin el 18 de julio espainol mota guziekin betan eta bezala bezperak ostatu baletan zelebratzen jainkoaren lorian»! LEHER EGITEN DIK LEHER EGIN DIK GURE IRAULTZAK HIL ZORIAN DEN HERRI ZAHAR HONEN IZENEAN... Alta ez dituk ez jende guziak irri gose zenbaitetan! MERKATUAN edo... eman dezagun MUSEAN irriz ari dituk irriz karkailaz usteltzekotan MERKATUAN makiñunak galdu ... Ez... makiñuna izorratu dutelarik... Ez... makiñunak HAUZOKOA izorratu duelarik edo... eman dezagun MUSEAN pare dobleak lagunak atera dituelarik eskutik hogei ta hameka keinurik gabe... MERKATURA zihoan Maritxu Baionara La Côte d'Argent fabrikak Biarritz Shoes eta Biarritz Chaussures-en ondotik porrot egina zuen-eta Maritxuk bere beste lagunekin galdu hogei ta hameka eskutik: irabazpidea eta izerdiaren bustia Jende guziak ez dituk ez irri gose zenbaitetan ... FABRIKA BAT EDO BESTE hesten delarik edo... eman dezagun MARITXU bihotza samur gurutzatzen delarik negarretan... irriz ari dituk irriz haurrak jostetan eta iparraldetik jaitsi udatiar aberatsak (udatiar pobreak ez dik irri egiten langilearen atorra zikinaz!) Euskal Herriko ondartzan iguzkitan larrua beltzatzean beren pentzetan eta alorretan baserritarrak belar biltzen, ogi epaiten, nekatuak ari diren sasoinean eta Baionako merkatutik etxerakoan Maritxu lanik gabe murritz gauez-gau bere senargaia besarkatzera doalarik.... irriz ari dituk irriz patxaran langilearen bizkar hogei ta hameka eskuratu dutenak eta diru xahutzen ezaxolki, joko lekuetan dabiltzanak eta urrutian langileriaren kexua ahantzi nahi luketenak... FABRIKA BAT EDO BESTE HESTEN DELARIK ETA.... LANGILEEN KEXUA JAISTEN DELARIK KALEZ-KALE BASERRITARREN KEXUA ABIATZEN DELARIK BIDEZ-BIDE LANGILEAK ETA BASERRITARRAK METATZEN ETA AGERTZEN DIRELARIK PLAZAZ-PLAZA HANDI-MANDIEN HEZURRAK HASTEN DIRA KRASKATZEN BELDURRAREN IKARAZ ... Maritxuk xukatu zitian bere begi bustiak alai, gauez-gau bere senargaia besarkatzera izarren bidetik zihoan SORTZEAR DUK GURE IRAULTZA BIZI NAHI DUEN HERRI ZAHAR HONEN ERRAIETAN ... NEURE HERRIAREN BORROKA, ERDI-MINAK GAUR AITA-AMEN BIHOZKADAK, ZOTINAK ANAIEN KARKAILAK, ABESTIAK, IRRINTZINAK GAUR HASTEN GAITUK KANTATZEN, DANTZATZEN MARITXUREKIN EZIN ASPERTUZ, EZTI ALA AZKAR POLLIKI ETA FINKI, POLLIKI ETA ARIN ARITZEN GAITUK ORENAK ETA ORENAK PLAZAZ-PLAZA BIZI DEN HERRI HONEN IRAULTZA MINTZATZEN DANTZATZEN AGERIAN GAUR ttortta ttortta ala tturrustan nondik hator ur garbi xirripa? Ez dizkidak aipatzen Viet-Nam eta Palestina Txiletarren askatasun itoa Giscard d'Estaing-en Frantzia Franco-ren Espainia ... baina salatzen dizkidak herri ukatu honek ukatu ez dituen izerdiak, lanak, borrokak, ipuiak eta ibarren isil-isila iraultzen ari den mutil sendo baten izena ... HIRE BEGI LARRIAK ETA HIRE ESKUAK, FREDERIKO, ZERBAIT DITUK HASTEN DIRELARIK MUGIMENDUTAN AZTAPARKA LOTZEN DIRELARIK HIRE ESKUAK PINDARKA HIRE BEGIAK IREKITZEN BIZITZEARI Aurten ere gure herri langile honen izerdiaz busti dituk pentzeak, alorrak, zuhaitzen hostoak ... BAINA herri xume honen haurretan zenbat ez ote dira lanik gabe gertatu? ALTA badakik ez zituan ez jende herrebesak edo diruzaleak edo hemendik joan nahiak bederazka behereko bide horietan abiatu direnak eta Baionako edo Kostaldeko uzinetan lanean ari zirenak ... HIRE BEGI LARRIAK ETA HIRE ESKUAK, FREDERIKO, ZERBAIT DITUK KEXATUAK DIRELARIK MUGIMENDUTAN AZTAPARKA LOTZEN DIRELARIK HIRE ESKUAK PINDARKA HIRE BEGIAK IREKITZEN ZUZENTASUNARI Aurten ere iguzkiak berotu zizkiguk geure mendiak, zelaiak, itsas-hegia ... BAINA herri xoragarri honen erraietan zenbaten begiak ez ote dira lanbrotu han edo hemen etxalde edo lur peza bat nonbaitik etorriek erosi dutela jakitean? Geure herri langile honen lurra ari ziguk intzirika itsasoak berak ez zirokek oraindik kontsola ... ALTA ez zituzkean ez jende makurrak beren etxaldea edo lur poxia horrela saldu zutenak beharbada nork daki diru beharretan edo diru gehixagoren beharretan? HIRE BEGI LARRIAK ETA HIRE ESKUAK, FREDERIKO, ZERBAIT DITUK JAUZTEN DIRELARIK MUGIMENDUTAN AZTAPARKA LOTZEN DIRELARIK HIRE ESKUAK PINDARKA HIRE BEGIAK IREKITZEN EUSKAL LURRARI ... Ez dituk ez jende herrebesak edo jende makurrak edo beldurtiak gure herritarrak ... BAINA ez baitakite beti nola planta nola joka eta norekin gure herri honen borroka latza duk eta mementoka gogorra luzea, luzea ... askatasunerako bideetan ahanzten ere baita berdin noiz behinka edo betiko Euskaldunak garela gure herri hau duk puskatua eta alde guzietarik ukatua gogorra duk gogorra eta luzea, luzea ... gure herri honen borroka askatasunerako bideetan ... ez dituk ez jende herrebesak edo jende makurrak edo beldurtiak gure herritarrak ... geure herri honen borroka duk gogorra askatasunerako bideetan eta luzea, luzea, luzea ... ttortta ttortta ala burrustan hirekin nabilak oren luzeak, luzeak egunak eta egunak, ezin aspertuz bizia pil-pil bere beroan hurrupatzen den herri honen betean nabilak irriz, kantuz, dantzan hire musika zoragarrian eramana plazaz-plaza gaur ... HIRE BEGI LARRIETAN ETA HIRE LANGILE ESKUETAN, FREDERIKO, ZERBAIT DITUK HERRI HAUTSI BATEN OGIA ETA ARNOA ETA HERRI XUME HONEN BORROKA ... HIRE BEGI LARRIAK ETA HIRE ESKUAK, FREDERIKO, HASTEN DIRELARIK IKARATAN AZTAPARKA LOTZEN DIRELARIK HIRE ESKUAK HERRI HONEN OGIA OREZTATZEAN PINDARKA HIRE BEGIAK JAUZTEN DIRELARIK MAHATSA BRENTSATZEAN ... HERRI LANGILE HONEN ERRAIAK ERE BIZI BERRI BATEN SORTZEAZ HASIAK DITUK INDARTZEN ... ZUBEROAKO MENDIETARAINO ... ZUBEROAKO MENDIETAKO LORE BIKAINA KRISTINA HEURE HEMEZORTZI URTEEKIN JOAN DEN NEGUAN SUBAZTER XOKOAN EZAGUTU HINDUDANA ... Mintzatu nahi-ta frantsesez behartu hire kezka larria euskara galdua adiskideei salatzera ... hire odolaren beroa lagunei erratean: «Zendako ez dit ikasi euskara?» hire soiburuen mugimendua gitarra jotzean, polliki eta finki, hire ezpainen ikara Mauleko antzokian kantatzean: «Zendako ez dit ikasi euskara?» ZUBEROAKO MENDIETAKO ABOTS BIKAINA KRISTINA HEURE HEMEZORTZI URTEEKIN AURTENGO UDAN EUSKARA IKASTEN HASIKO HAIZENA ... Ez ditun ez jende uzkurrak edo jende herabeak edo lotsatuak gure herritarrak abestuko diten hire gitarraren kexua, gozoa, marruma, lankietan, iraztorretan, plazetan datorren neguan ... HERRI KANTARI HONEN ERRAIAK BIZI BERRI BATEN SORTZEAZ HASIAK DITUN ALAITZEN ... ZUBEROAKO MENDIETAKO EUSKARA BIKAINA KRISTINA HEURE HEMEZORTZI URTEEKIN AURTENGO BORROKAN HERRIA BILATZEN ABIATU HAIZENA ... hirur ehun milako jendetze honen barruan heure lagunekin garrasiaz esteei juntatu hatzaiena egunero, taigabe, herri hau askatzeagatik hirur ehun mila harri koxkor pikatzea eta hedatzea erabaki dutenekin ... hirur ehun milako jendetze honek gaurtik jakin dezan nondik nora doatzin bere zorionbideak ... hirur ehun milako jendetze honen barrutik hire lagunekin errabiaz besteekin mintzatzen haizena egunero, taigabe, herri bat lortzeagatik hirur ehun mila hitz gogor zorroztea eta baliatzea erabaki dutenekin ... hirur ehun milako jendetze honek behintzat jakin dezan nondik nora doatzin bere eskubideak ... Egunen batetan, taigabe, hirur ehun mila ipui asmatuko ditun eta kondatuko heure lagunekin eta besteekin gitarraren musika zoragarriaz ... hirur ehun milako jendetze honek biziaren pilpira sendi dezan bere hezur-mamietan ... ZUBEROAKO MENDIETAKO NESKA LIRAINA KRISTINA HEURE HEMEZORTZI URTEEKIN AURTENGO BEDATSIAN IPUIAK KONDATZEN HASI HAIZENA ... POETA DEN HERRI HONEN ERRAIAK IPUI BERRI BATEN HAZIAZ HASIAK DITUN ERNALTZEN ... ...................... Zeren hirur ehun milako jendetze honetan gure herri gizonak ez baitira notableak, baina jende baliosak eta ohoragarriak: hedadura handikoak, zerbitzu egileak, politika segurrean Herria kudeatzen dakitenak ... Omen! ................................ Baten batek pentsatzen dikek bere barru beltzean: - Zertarako honenbeste buruhauste patxaran bizi garen sasoinean? - Zertarako honenbeste kalapita leporaino aseak garen mahaian? - Zertarako honenbeste amets nahiko diru xurga dezakegun giroan? - Zertarako honenbeste bazter nahasle ordrean finkatua den gizartean? - Zertarako? Zertarako? eta Herriak ziarabilak folklolarien soinuan! Handi-mandien seme puxantak aho betean irria joaki dira besta jantzian itzulikatuz gerria: trosta gaitzean zaldi zurian pasatzen dute herria zeren baitute saldu beharra artoz gizendu zerria! Garkoan gora alan ari zen animaleko zorria! Gure hizkuntzaz mintza baledi kilikatuz belarria anitz uste dut erranen lukeen berri bat harrigarria: Benetan barur egun beltzetan hauxe duk bazka joria! .......................................... holaxe hil nahiko digute poeta den geure herri librea ... baina behin ere ez da entzun poeta herri bat holaxe hiltzen denik ..........................
Herri honen erraietan |