www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zumalakarregi
Joseba Zubimendi
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Zumalakarregi, Zubimendi'tar Joseba. Arreta, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

III
Guda asieran

 

                Kerexetaren «Oreaga» olerki neurriz.

 

Zortzireun mutil ditu gudarako zutik,

anitz etorri zaizka Napar ingurutik.

Guda janzkirik ez ta goseak aulduta,

otzak, kemenik gabe, oñak odolduta,

        dijoaz nastuta;

bañan oñez dutela Zumala aurretik

beraren bildur-ezak ditula arnasten,.

bulartsu, arin doaz guziak abesten.

 

Adiskideak ditu Naparru mendiak,

zuaitz, erreka, zulo, esi, elorriak.

Etsaiak nai badute berengana eldu

lenen areio auek bear ditu kendu

        edo ta aldendu.

Bañan eusko semeak dabilzten larriak!

Su-izkillurik ez ta, dunak, balarik ez...

Berentzat lirake, ba, nun diran jakitez!

 

Ona inutil gazte bat Zumal-en aurrean,

arrenka, sar nairikan bere gudoztean.

—Zertan joputu nai dek? —egin dio galde.

—Zaldikari nai nuke, baldin al baleike...

        —Zaldi gabe gaude.

—Ongi da —ta aldegin du. Illunabarrean

emen dator berriro. —Ara ne zaldia,

etsaiari kentzean galdu nintzan ia!

 

Mutil onen antzera zenbat ote datoz...

eusko biotzak orain su ta gar bai dagoz.

Odol margo txapela dunak egiten du

armarik ez badauka dagonetik kendu,

        naiz an odol galdu...

Etsaiak gaur gabean asetzen daude loz.

Auek bai deukatela guda tresna pilla.

Orain iluna degu. Goazen bada bila.

 

Bañan illun beltzean nolaz ezagutu

alkar eta etsaiak gutatik bereztu?

Tamala litzake ba, usterik ezean,

nastuta anaien bat gauen ilunpean

        erailtzea guk an...

Ara gu berezteko gauza aukeratu!

Jarri ditzagun danok jantzi beltz gañetik

azpian damazkigun alkandora zurik...

 

Zer dakuste begiok? Zer dago Zubirin?

Illunpe lor onetan zer dabil arin arin?

Or zomorro zuriak dabiltza biraka...

Ene, izkillu otsa! Ara karraxika...

        Jendea korrika...

Orain turuten otsa entzun da belardin.

Alkandora zuriak onuntz azkar datoz...

Zubiriko erria ixildu da geroz.

 

Algara lasaituak datoz mendin gora,

laxter datorgu otsa geronen albora.

Jesus, zenbat ixkillu! Zenbat kutxa bala!

Gizonak bizkarretan eziñik zama ala.

        Pozik da Zumala

ta esker itz xamurrak datorzki ahora:

—Egintz ontan mutilak ongi irabazia

dezute nere eskerra ta atseden luzia.

 

Eta, atsedentzeko, ez da ordu txarra,

geienak badezute orretxen bearra.

Zuen loa zaitzeko, izanik eun begi,

Ormaiztegiko Tomas Zumalakarregi

        emen dabil argi.

Ezpañetan dabilki errekin belarra,

urduri da gizona zuen inguruan,

badu guda garaitze asmon bat buruan.

 

Berrogei ta bost urte damazki gañean,

oldoz garbia ager du kopet labañean.

Bizar ta buru-illea anai besarkatzen,

txapel gorri zabala burua estaltzen

        ta andik kulunkatzen

zillarrezko borla bat, dizdiz jostatzean,

Larruzko zamar beltza ertz gorriarekin,

loki apañak ditu urre kakotxakin.

 

Esporeak dirdiraz, ezpata gerrian,

eder agertzen zaigu gabaren erdian.

Sorbalda zabala du ta lepo lodia,

ille beltz antzekoa, urdintsu begia,

        itzal bekokia.

Itz gutxiko gizona, gudan ta pakean.

Asmo berrin bat beti dabilkila burun,

par gutxiko gizona, beti dabil itun.

 

Bañan euskal semeak buru daukatena

zer da, azti, sorgin, guzi lezakena?

Bere abotsen deiaz, bildurrak aztuta,

eriotzaren billa dijoaz sututa

        denak itxututa

ta begiratu utsez menpetzen du dena.

Salatari bat eldu da dagon tokira

ta ixillik esan dio zerbait belarrira.

 

Arratseko nekeak azpiratu gabe

goiz izpiak arki du buruaren jabe.

Gizonak esan dio: —Etsaiak or gora

jate gauzak damazki, janzki ta bolbora...

        —Ordun goazen ara,

guretzako ditugu astinduz goi ta be!...

Goiz deia jo baño len zaldizko mutillak

mendian gora doaz eskutuz ixillak.

 

Burni makil zorrotzak dizdiz argiakin,

beso billuz gogorrak bular sendoakin,

basatien antzera zantzo ta aoiuka,

zaldiak irrintzi ta guziak orruka

        dijoaz burruka,

ikusia bai dute etsaia zamakin...

Axut! —dio Zumalak— Ekin ortik gogor!

Bertatik ekin gabe ez da gelditu iñor.

 

Ta berrogei basati aiek zaldietan

berreunen aurka doaz gudu aldi ontan.

Au ezpataren otsa! Au alkar jotzea!

Ara lurrean bat or, an doa bestea...

        Ori jokatzea!

Zein ote da nagusi gaurko gudaketan?

Euskoak atzeraka datozte aldentzen...

Ene, aldi onetan bai dutela galtzen!

 

Baña norena degu, ausirik guzia,

bakarrik aurreraka zaldizko zuria?

Ai! Zumalakarregi aurrean jarririk,

Axut! —dio berriro— ezpata igiturik.

        Ez geigo larririk;

ura an ikusita gurea da auzia;

napartarren odola jarri da irakiten

ta berriz aurreraka diote ekiten.

 

Andik laxter dijoa euskoen aldera

etsaiak berentzako zuten zama bera.

Guda-mutil berriak badute fusilla,

zarrak janzki berriak. Zenbat bala milla!

        Joan bai dira billa

zeuden lekutatikan arin ekartzera.

Eusko zaldikarriak zein kementsu diran....

Ez da jaio besterik egundo lurbiran!

 

Orrela du Zumalak gudoztea geitzen,

bene esana zintzoki bai dute egiten.

Gutxitikan asita, gero ta geiago,

gaur guda-mutil salla ugaria dago

        ta indartsuago.

Ara bi gudalozte alkar purrukatzen.

Zergatikan ordea dabiltza euskoak?

Beren ustez zaitutzen asaben Fueroak!

 

aurrekoa hurrengoa