www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Tormesko itsu-mutila
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Tormes'ko itsu-mutila, Nikolas Ormaetxea Orixe. Verdes Atxirika, 1929

 

aurrekoa  

ZAZPIGARREN YARDUNA

Lazaro zori onaren gandorrean

 

        Neure burua ornidutxuago ikusi nebanetik, Salamanka-errira itzultzea erabagi neban, Tormes ibai-ertzera, yaio nintzan tokira. Yainkoak argi egin eustan, eta bide obean ipiñi ninduan, itsu kaskar-autsia nik argi-mutil-aurrean ipiñi neban baiño. Alango zorionik eneiken gura, ez amestu bere. Nok esan, nik isekaz osaba neritxon itsu gaizto a egizko osaba izango nebanik, eta ago betean gizagaxua beti betiko esango neutsonik?

        Olan yazo zan. Salamankan zear niñoiala, itsu zoliak totelkeritik atara nindun uri atan, egun batzukaz ostatu batera batu nintzan, eta an izan neban, itsuaren loba bat urian egoalako entzutea. Nire irakasle itsua zikoitz utsa zala esan bai gendun, kaltzerdi batzuen barruan dirutza andia itzita yoan ei zan mundu ontatik. Aurreragokorik ez ta, loba au egin eban zorioneko dirutzaren yaube. Alkar-ikustea egin gendun, eta itandu neutson itsuaren amaia zertzelada guztiekaz, eta neuk yalgi neutsozan egundoko ipuinak osaba zanaz. Atsegin artu edo eban nitaz, pitxarkadeaz ezaindutako aurpegi au arren, eta neuk bere atsegin artu neban aren aurpegi eder ederraz ezpada bere, gomutan neukozan urre-dobloeenaz.

        Ezkondu giñan, eta Lazaro zoriontsu bizi da bere eukiteaz, eta auzotarrak qq esaten deutsoe, beiñola nagosi aiton-seme ak beretzako gura eban lez. Eskaleak nire atea yoten dabienean, eskua zabal zabal agertzen deutset, lenagoko bizibideko izerdi-nekeen gomutaz. Aen gitxitatik igon neban zori onaren gandorrera.

aurrekoa