www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Hiru ziren
Piarres Larzabal
1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Piarres Larzabalen idazlanak (II), Piarres Larzabal (Piarres Xarrittonen edizioa). Elkar, 1991

 

 

  hurrengoa

HIRU ZIREN

 

(1957)

 

 

Aintzin solasa

 

        Larzabal jaun apezak idatzi du «Hiru ziren» ikusgailu hau 1957. urtean. Urte berean eman zuten Ezpeletan eta Donibane Garazin.

        Huna nolaz hasi zen buru-lan huni:

        Euskal-Herrian, urte heietan, bazen asko solas eta kalapita ere, batzu Ameriketarat joaitearen alde, bertze batzu kontra. Gizon gazte batzu jin zitzaizkon Larzabal jaunari galdatzerat, ean ez zuen antzerki bat ateratuko gai hortaz...

        Baietz ba... eta lotu zen lanari, Ameriketan ibili gizon batzuekin maiz gurutzatuz, hango moldez hobeki argitzeko.

        Bere ikus-moldea du ikusgailu huntaz agertu.

P Larzabal

 

 

Jokalariak:

        BENAT

        TEREXA

        MENTABERRI

        PANTXO

        ANTON

        PIERRA

        NANI

        KARMEN

        ELENA

        BATTITTA

        MARGARITA

        KAROLINA

        HOTELERO

        BENITA

        GABRIELA

        LETXERO

        RANTXERO

        BAKERO

        MORO

        INDIANOA

        KANPERO

        LEON

        JOSEPH

 

  hurrengoa